2002KO HAMAR KRISI HUMANITARIO AHAZTUENAK


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak argi adierazi du bere mezua. Alegia, munduko krisi humanitariorik latzenak ez direla komunikabideok gure orrietan jarraitzen ditugunak. Eta ez da baieztapen teoriko horretan gelditu: "Komunikabideek 2002 urtean gutxien jorratu dituzten hamar krisi nagusiak" izeneko azterketa plazaratu du.
Hamar krisi lazgarri horien zehaztea interes handikoa da. Komunikabideontzako, hain gutxi erabiltzen dugun autokritika ariketan saiatu gaitezen. Eta herritarrarentzat, munduko irudirik ikaragarrienak ezagutzen ez dituela jakin dezan.
Hain hurbil daukagun Afrikako krisiak dira nagusi ikerketa horretan, eta Angolako krisiak irekitzen du zerrenda. Angolan UNITA talde gerrilleroak eta Luandako gobernuak iazko apirilean bake hitzarmena sinatu zutenean, orduantxe hasi zen ikusten horko gerra ikaragarriaren ondorioak zein neurrikoak diren. Bakera iritsitakoan, 27 urtetan bazter guztietan ezkutaturik egon ziren herritarrak eta taldeak hasi ziren azaltzen, eta lehen itzalpean bezala orain egun argitan ikusi dira hiltzen, gobernuaren indiferentziaren eta nazioarteko iritziaren erantzun mantsoegiaren artean. Azken hamarkadan Afrikan izan diren janari emergentzien artean (eta bada esatea!) Angolakoa izan dela okerrena dio MGM erakundeak.
Bigarrena zerrendan Kolonbia da. 1985etik honantz gerrak 2 milioi herritar lekuz aldatzera behartu duela kalkulatzen da, eta 2002ko hauteskundeen ondoren egoera okertu baino ez da egin. Hirietan bizi ez diren kolonbiarrak osasun alorreko kasik zerbitzurik gabe bizi direla dio MGMk, urtero 25.000 pertsona asesinatzen diren eta beste 3.000 bahitzen dituzten estatu batean. Elgorria berriro hedatzen hasi da populazioaren baitan, eta malaria ere bai.

AFRIKAK ODOLUSTEN SEGITZEN DU.

Kongoko Errepublika Demokratikoan gerra zibila bukatu zenetik gertatzen denaz komunikabideok gutxi kezkatzen gara, baina hango egoera ere beldugarria dela dio MGMk. Gerrak milioika herritar hil eta azpiegituren zati handi bat birrindu ondoren, milioika pertsonak segitzen du bere jaioterrietatik urrun, gosete aldiak ikusi dira iaz hainbat eskualdetan. Eta gaur oso sendagarriak izanagatik berriro milaka pertsona hiltzen ari diren gaitzen zerrenda zabaldu egiten da egunetik egunera: elgorria, malaria, tuberkulosia... Kolerak ere biktimak saldoka egin ditu herri jakinetan. Eta haurren hilkortasun tasa izugarria da... Afrikan lehengaietan aberatsena izango den herrialdean.
Liberia estatu ttikiak -bere izen sugerentearekin paradoxa osatuz- estaltzen du beste krisi larri bat. Gobernuaren eta gerrillaren arteko gerra zibilean segitzen du, eta Monrovia hiriburuan bertan eraikin gehienak birrinduta daude. Gose eta ur eskasia kasuak gero eta ugariagoak dira, eta MGM erakundeak bereziki iheslarien egoera kritikoa azpimarratzen du: iturri ofizialetan 1,8 milioi biztanle aitortzen zaizkion herrialde koskor horretatik urteotan 250.000 biztanlek egin dute ihes ingurukoetara, iaz bakarrik 90.000k, eta barne desplazatuak 80.000tik gora dira. Iheslari hauei guztiei alde bateko zein besteko gudariek egiten dizkieten basakerien zerrenda gogorra da.
Somalia eta Sudanek osatzen dute zerrenda honetako herrialde afrikarren atala. Somalian ere oraindik gori dagoen gerra zibilaren ondorioak ari dira noziten. Gerrak zauritutakoez gain (bai erasoetan eta bai zelaietan utzitako minen ondorioz), goseteak eta gaitzen hedatzeak herritarren bizi itxaropena 45 urteen azpira makurtu du. Zortzi milioi biztanletatik milioi erdi bat ondoko herrialdeetara ihes eginda dago. Eta bertan geratu direnak atenditzeko, milioi bat biztanleko 15 mediku daude. Oso antzeko egoera bizi dute berrikitan bakearen oinarriak sinatu diren Sudaneko hegoaldean ere: bake itxaropenez mintzatu eta idatzi dugu komunikabideok, baina bertako egoera humanitarioak okerrera egin omen du 2002. urtean.

KOREAKO DRAMA ETA TXETXENIAKO LOTSAGARRIKERIA.

Hamarreko zerrenda osatzeko, Asiako krisi isil bat eta Europako beste bat aipatzen ditu MGMen informeak. Ipar Korean bertako gobernuak nazioarteko krisi baten estalkiz nahi du ezkutatu bere herritarrek bizi duten gosetea, erakunde horren iritziz herrialde hori bada ere elikadura alorrean munduan laguntza gehien jasotzen duten herrialdeetako bat. Eta bertakoek herritik ihes egiteko adina indar dutenean, Txinak ez ditu errespetatzen errefuxiatuen inguruko hitzarmenak eta sorterrira itzularazteko jazartzen ditu.
Europako krisi humanitario lausotua Txetxenian datza. Tropa errusiarrek bertan egiten dituzten basakerien albisteak zabaltzen dira tarteka, baina bai horietaz eta bai gerrak hor sortu duen goseteaz eta hedatu dituen gaitzez kasik batere ez. Orain gainera errusiarrek Txetxeniara itzularazi nahi dituzte inguruko herrialdeetara ihes egindako 180.000 txetxeniar, bertan jasoko duten tratuaz batere garantiarik eman gabe.
MGMko ordezkaria bera berriz bahituta dago. Arjan Erkel du izena Daghestan eta Txetxenian erakunde horren lana koordinatzen dituen gizonak eta berarekin batera izan zen bahitua Nina Davydovich ere, hau Drizhba erakunde errusiarreko arduraduna. Nork bahitu dituen ere ez dago oraindik garbi.
Ondorioz, MGMk bertan behera utzi ditu bi errepublika haietan egiten zituen lan humanitarioetako asko, nahiz eta emergentziazko batzuek atenditzen segitzen duen. Bertako profesionalekin bezala beste herrialdeetatik ekarritakoekin lan egin behar duen erakunde batentzako, segurtasuna lehen mailako baldintza baita.
Eta zaila da segurtasuna egoera muturreko egoeras horietan. Joan den astean bertan, bakea firmatuta egon arren gerraren arrastoen ondorioak luzaz nozituko dituen Angolan gertatutakoa bada argigarria: zazpi pertsona hil ziren MGMen kamioi batean zihoazela Angolako hegoekialdean. Haurrentzako txerto kanpaina baten barruan hamahiru pertsona zekartzan kamioiak tankeen kontrako mina bat zapaldu zuenean gertatu zen hori. Baina hain dago urrun baso mutur hori...

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude