ZARAITZU BULUXRIK BERE USKARA BAGE


2021eko uztailaren 19an
Euskalki bitxien artean deigarrienetarikoak dira zaraitzuera eta erronkariera. Nahikoa da «hau-hori-hura» entzun beharrean, «kau-kori-kura» entzutea horretaz jabetzeko. Baina bitxi izateak ez die hilezkortasunik eman eta, gaur egun, arnasik gabe ari dira geratzen euskalkiok. Erronkarierak, dagoeneko, ez du hiztunik eta zaraitzueraz dakiten bizpahiru lagun baino ez dira geratzen. Hala ere, itzaltzear dauden euskalki horien garra indartzeko ahaleginetan dabilenik bada; besteak beste, Aitor Arana idazlea buru-belarri dabil hiztegiak eta euskalki horiek ikasteko liburuak osatzen, Hiria argitaletxearen ekimenaren baitan.

XIX. mendean, sei euskalki zeuden Nafarroan, eta XX. mendean hiru desagertu ziren: Hegoaldeko goi nafarrera, bospasei herritan mantentzen dena; erronkariera, hiztunik gabe geratu dena; eta zaraitzuera. Hiria argitaletxearen helburua hiztunik gabe geratzen ari diren lekuetan material idatzia biltzea, eta hori hiztegietan jasotzea da. Dagoeneko, Gares aldeko goi nafarrerari eta zaraitzuerari buruzko lanak argitaratu dira, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Egitasmo horrekin, lauzpabost urteren buruan bailara horietako euskara gordeta geratuko den itxaropena dauka Aitor Aranak. Bera da «Zaraitzuko Hiztegia»ren eta «Zaraitzuko Uskara» liburuaren egilea. Baina kontua ez da euskalki horiek gordetzea, baizik eta ahal den neurrian berpiztea. Eta horrek luze joko duen arren, egunen batean lortuko dela uste du idazleak: "Eremu batzuetan bertako euskalkia galtzen ari da, baina horrek ez du esan nahi euskara betirako desagertuko denik. Izan ere, euskara batua dakien jendea badago, eta badute beren euskalkia berreskuratzeko gogoa. Ikasteko metodoak eta hiztegiak ere badaude, beraz, lanean hastea da falta dena". Dirudienez, horretarako asmoa ere badute Otsagi aldean. Iaz zaraitzuera ikastaro bat antolatu zen, eta 2003an ere egingo da Otsagiko irakasle batzuentzat. "Beraz, zaraitzuera koma larrian dago, baina berpizteko aukera badago oraindik", adierazi digu Aranak.
Gaur egun, Euartako Mari Kruz Esarte andrea eta Otsagiko Zoko eta Eseberze jaunak (bi gizon) dira zaraitzueraz dakiten azken hiztunak. Zaraitzu haran piriniarra da; iparraldean Behe Nafarroa eta Zuberoa ditu, ekialdean Erronkari osoa, hegoaldean Romanzado ibarra dauka, eta mendebaldean Aezkoako bailara eta Urraul Goiti. Bailara horretan ibili da Arana denbora luzean bertako euskalkiaren azken hatsa arnasten. "Behin egunkari batean irakurri nuen zaraitzueraz zekiten bi hiztun bakarrik geratzen zirela, gizonezko bat eta emakumezko bat. Ni, orduan, zaraitzuera hiztegia egiteko asmoz nenbilen, eta, batez ere, zaraitzueraz idatzita dauden testuetan oinarrituta egin behar nuen. Baina noski, hiztunik baldin bazen nik lekukotza bizia jaso nahi nuen, eta jasota neuzkan hitz haiek guztiak galdetu nahi nizkien", azaldu digu idazleak. Bila ibili ostean, Espartzako Antonia Gartzia zena ezagutu zuen, eta berekin hasi zen lanean. "Hiztegia egiteko, idatzita neuzkan hitz guztiak banan-banan galdetu nizkion. Egundoko pazientzia izan zuen, bost mila eta berrehun hitz galdetu bainizkion. Hortik bi mila eta zazpiehun bat ezagutzen zituen berak, eta nik ez nekizkien bostehun bat ere eman zizkidan".
Antonia Gartzia 2001eko otsailean hil zen, baina handik pixka batera ezagutu zuen Aranak Eaurtako Mari Kruz Esarte, 84 urteko zaraitzuarra, eta bi emakumeon testigantzari esker osatu zituen hiztegia eta zaraitzuera ikasteko metodoa. Bertan agertzen den gramatika lantzeko, testu liburuetan oinarritu da gehienbat, baina esamoldeak lantzeko laguntza handia eman zioten Mari Kruz Esartek eta Antonia Gartziak.

Ezaugarri deigarriak.

Aitor Aranak dioenez, sinkopa da zaraitzueraren ezaugarri nagusia. Hau da, bokalak erori egiten dira euskalki horretan. «Ibili» aditzaren antzinako forma, adibidez, «ebili» da, baina zaraitzueraz, nagusiki, «ebli» esaten da; erdiko bokala erori egiten da. Gauza bera gertatzen da aditzekin ere; «haiek dira» esateko «kurak dra» esaten dute. Edo «maite zaitut» esateko «maite ztut» esaten dute. "Antzinako euskara japoniera bezalakoa omen zen, hau da, kontsonantea-bokala-kontsonantea-bokala; hizkuntza silabikoa. Pirineotan, ordea, kontrako joera eman zen; azentuak eraginda gogortu egiten ziren hitzak sinkoparen bidez; kontsonante-bokal sisteman bokalak erori egiten dira", azaldu digu.
Horrez gain, berezko hitzak ere baditu zaraitzuerak. «Ekarri» adibidez, «eraugi» esaten da. Hala ere, denetan aipagarriena erakusleetako «k» protetikoa dela dio Aranak. Horren eraginez, «hau-hori-hura» erakusleak gisa honetan esaten dira: «kau-kori-kura»; eta «hemen-hor-han»: «kemen-kor-kan» eta abar.
Bestalde, hizkuntza tratamenduek beste ezaugarri berezi bat eman diote zaraitzuerari. Nafarroa Beherean eta Erronkarin ere oso erabilia den xuketazko tratamendua du zaraitzuerak. "Xuketako ‘ni nixu’, ‘kura xu’, ‘gu gitxu’, ‘kurak txu’ adizkiak (ni naiz, hura da, gu gara, haiek dira) benetan oso zaraitzuarrak dira", esan digu Aranak. "Antonia Gartziak esan zidanez, xuketa gurasoekin egiten zuen, anai-arrebekin hika eta apaizarekin zuka".
Erlatibozko esaldiak ere oso modu bitxian egituratzen dituzte Zaraitzun eta Aranak ikasgai osoa eskaini dio liburuan. Gehienok «oso usain txarra zegoen etxe batean egon nintzen» egitura ohikoa erabiltzen dugu. Zaraitzun, berriz, subjektua hartu eta mugatu gabe hasieran ipintzen dute, eta bukaeran erlatibizatzen dute. Horrela, «Usain txarra duen zakurra hona etorri da» esaldia «Txakur urrin gaixto duena kona xin da» izango litzateke.
Guztira 30 ikasgaiz osatu du Aranak «Zaraitzuko Uskara» liburua, eta lehendik eginda zuen «Zaraitzuko Hiztegia»rekin, ondo jasota geratu da euskalki hori. Baina, orain, berpizte lana da geratzen dena, baldin eta XIX. mendean Nafarroako euskarak zuen aniztasuna berreskuratu nahi bada


Azkenak
2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Eguneraketa berriak daude