argia.eus
INPRIMATU
IZPIAK
2021eko uztailaren 19a
Enriqueta Benito Eusko Legebiltzarreko Talde Popularreko kidea eta PPren arteko harremana ez da txukunena, aurrekontuen afera dela eta Benitok Jaime Mayor Orejaren dimisioa eskatu ondoren. Carlos Iturgaizen esanetan, «Proiektua, siglak, talde bat, horri guztiarekiko leialtasuna baloratzen dugu edozeren gainetik, eta Benito andereak leialtasuna zer den ez badaki, berak ikusiko du».
Jaime Ignacio del Burgo berriz nabarmendu da bere estilo gogor eta gupidagabean eta Kode Penalaren erreforma dela eta egon den eztabaida laburrean, ETAko presoak «kartzelan usteldu beharko luketela» esan du.
Josu Bergara egungo Bizkaiko diputatu nagusia eta Jose Luis Bilbao izango dira azkenean EAJn barne hauteskundeen bidez hautatu beharko dute Bizkaiko hurrengo diputatu nagusigaia.