PRESIO-ERANTZUN DINAMIKAN MURGILDUAK


2021eko uztailaren 28an
Gobernuaren presio murriztailea eta euskaltzaleen erantzun dinamikaren artean zentratua da aspaldixko euskararen kronika Nafarroan. Dinamika horretan gaude murgilduak, zeinek iraunen gehiago edo luzeago, momentuz bederen, aterabide garbirik ikusten ez dela.



Zirrikiturik ez Gobernuaren estrategian.

UPNko Gobernuaren hizkuntza politikak atzerako bide irmoa hartua du. Ez ditu betetzen nazioartean Hizkuntza Eskubideei buruz Espainiak sinatutako itunak, eta orain, epaileek baliogabetutako Euskararen Dekretua onartu nahi du berriz ere, zegoen bezala. Horretarako, Administrazioko Negoziazio Mahai Orokorra kontsultatzea betebeharreko tramitea du. Eta puntu horretan, Nafarroako funtzionarioen artean gehiengoa duten sindikatuak -ELA, LAB eta CCOO- kontra agertu zaizkio, eta gainerakoak abstenitu egin dira.
Ondotik, Euskararen Kontseilu berriaren eraketak muturreraino eraman du Gobernuaren presioa. Miguel Sanzen Gobernuak UPNren irizpideari jarraitzen dioten ordezkariz hornitu du, eta agerian gelditu da, erabateko kontrola nahi duela erakunde horretan, gainerakoetan bezalaxe. Bistan denez, euskaltzaleen aldarrikapenak alde batera utzi nahi ditu inolako kupidarik gabe, eta Kontseiluaren kontrola eta gehiengoa arriskuan ez egon arren, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkariaren kargugabetzea behartzera iritsi dira. Beraz, Ikastolen Elkarteak, Oinarriak-ek eta Euskaltzaindiak eraman beharko dituzte orain Euskararen Kontseilu berrira, ahal duten neurri apalean, jakina, euskaltzaleen aldarrikapenak.
Baina egunerokoari lotuak dauden kontuetan ere zorrotz ari da Gobernua. Nafarroako administrazioko Langileen Batzordeak salatu berri duenez, Programazio, Ikerketa eta Hizkuntza Garapen Zerbitzuan gero eta nabariagoa omen da lehengo zuzendaritzekin lanean aritutakoen bazterketa pertsonal eta profesionala. Salaketa horretan Langileen Batzordeak dioenez, lehengo langileak baztertzeko langile berriak sartu dituzte, irakaskuntzan aritutakoak, inolako lehiaketa edo balorazio zehatzik gabe, eta "zerbitzu eginkizunaren irudia" iruzurra egiteko erabiliz.
Eta horrelako estrategietan administrazioetatik etorri ohi den presio dinamikarik ohikoena ere hortxe dugu presente: mehatxu eta zigor ekonomikoa. UEU, Eusko Ikaskuntza, Nafarroa Oinez, euskarazko komunikabideak… arrosario luzea, aski luzea.

Posibilismotik murrizketara egin dugu atzera.

Ezinbestean, iritzi edo ikuspegi horrekin bat egin zuten azaroaren 22 eta 23an Euskara Kultur Elkargoak deituta Iruñean bildutakoek. Jardunaldiak iraun zuen bi egun horietan, Hizkuntza Gutxituen Itunaren aplikazioa eta ondorioak aztertu zituzten, eta ateratako konklusioen arabera, Nafarroan ikusten ari garenarekin Espainiak ez du betetzen 2001eko irailean berretsitako Eskualde eta Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Agiria. Jose Luis Mendoza EKEko lehendakariak oroitarazi zuen Nafarroakoa dela Europako Hizkuntza Gutxituen Bulegoak salatu duen gobernu bakarra, politika murriztailea eta atzerakoia daramalako.
Amaierako ekitaldian, Jose Luis Castejón Nafarroako Parlamentuko lehendakariak hartu zuen parte. Ados agertu zen "Elkargo autonomoetako erakundeek Europako Hizkuntza Gutxituen Itunak dioena betetzen ez dutenean, estatuen egitekoa dela hori betearaztea" dioen analisiarekin, baina bere ustez, "hizkuntzaren normalizazioa, normalizazio politikoarekin etorriko da". Gobernuaren hizkuntza politika "okerreko bidetik" doala gaineratu zuen, baina "euskararentzat errespetuzko tratuaren" bitartez "gatazka honi osagai emozionala" indargabetzea beharrezkotzat jotzen du "maximalismoak" uxatzeko.

Erreakzioak eta mobilizazioak

. Miguel Sanzen Gobernuaren irizpideekin bat ez datozen iritzi eta kritika guztiak isilarazi nahi izatea, eta Nafarroako aniztasun politiko, sozial eta kulturala itxuragabetzea salatu zion Gobernuari, abenduaren 14an Iruñean egin zen manifestaziora deitzen zuen plataformak. Berriro ere milaka eta milaka lagun bildu ziren Iruñeko karriketan gobernuak indarrean jarri nahi duen euskararen dekretu berria bertan behera uztea eskatzeko. Oinarriak elkarguneak, Nafarroan euskararen eta euskal kulturaren esparruan ospea duten 31 izendun elkartu zituen euskararen aldeko manifestua sinatu, eta aldiberean, nafar gizarteari mezu zehatza helarazteko: "ezin dugu aldaezinaren ezkortasunean erori, lanean segitu beharra dago ilusioa galdu gabe".
Eta egia erran, horrelako egoeratan ez da harritzekoa etsipenean erortzea. Giza erreakzio ulergarria da, eta are gehiago, Nafarroako indar politiko nagusien praxi edo jardunbideek ez dutenean erakusten inolako sentsibilitate berezirik gutxiengoaren hizkuntza eta kultur nortasuna babesteko. "Euskararentzat errespetuzko tratua" aldarrikatzen zuen Castejónek, baina duela gutti arte dekretuaren eta unibertsitate legearen bultzatzaile izan dira PSNkoak.

Hauteskundeak begi bistan.

Ez dakit azkenaldiotako manifestazioak zenbateraino diren eraginkorrak, baina gauza jakina da gizartearen presioari esker sortzen direla boterean aldaketak. Soziologoek, ordea, Nafarroako gizartean aurreko hamarkadetan antzematen zen kontzientzia neurri batean galdu egin dela diote, pragmatismoa nagusitu delako.
Egoera honi aurre egiteko, dena den, gizarte lana behar-beharrezkoa dela badakite gizarte eragileek, gizartearen presioak eraginen duelako aldaketa alderdi politiko eta instituzioetan.
Zaila da jakitea egiten den presioarengatik den edo begi bistan dauden hauteskundeen aitzinean postura hartzeagatik, baina kontuak kontu, batek baino gehiagok diskurtso aldaketa ikusi dio azkenotan PSNri.
Hobe horrela balitz


Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude