Lizarraren xarma, Bilboren indarra

  • Herriak ez dira herri bera denentzat. Hiririk ez dago guztiei sentipen bera eragiten dienik. Nire "Lizarra" eta nire "Bilbo" ez dira beste inorenak, ezta nire familiarenak ere, ez eta ia adin berekoak diren ahizpa-nebenak, nahiz eta denbora bera eta garai bera eman dugun batean zein bestean.

2007ko otsailaren 21ean
Geografiak beti dira subjektiboak, esanahi berezkoa dute norberarentzat. Geografiak ez dira mendi multzoak, zuhaizti zehatzak, ibai edo haran handi edo txikien batuketak. Geografiak ez dira kale sortak, plaza kateatuak edo etxebizitza ilarak. Kolore eta usainarekiko gustua subjektiboa den bezalaxe, hiri-egitura eta forma ere, distantzia eta tamaina bereziki subjektiboak dira, areago haurtzaroko gogoetez aritzen garenean. Artean handiagoa zen dena, geroago iruditu zitzaiguna baino.

Handiagoa zen, ezezagunagoa, misteriotsuagoa, erakargarriagoa, kilikagarriagoa. Haurtzaroko geografia gure mundu osoa zen, eta haien tamainaz neurtzen genuen mundu zabala, harekiko erreferentzian hartzen genien neurria distantziei, ezagutzen genuenarekiko konparazioan zenbatzen genituen kilometroen luzera. Eta distantziak denboraren arabera neurtzen genituen, horrela neurtzen baitira distantzia handiak, argi-urteen bidez.


LIZARRA, SEHASKA-HERRIA

Haurtzaro osoa eta gaztaroaren zati handia Lizarra eta Bilboren artean bizi izan genuen, eta biek osatzen dute lehen urteetako eskenatokia, bakoitzak beraren paisaiaz, paisaia fisiko eta gizatiarraz baina, batez ere, bien arteko kontrasteaz. Zeren horixe baita, hain zuzen, bi espazio haiek sorrarazten ziguten sentsazioa: kontrastea.
Haurtzaroaren Lizarra Los Llanos-eko orbela da, Ega ibaiko ur hotza, ibai-hondartzako hare hori-hotz-umela (urtero Zarautzetik ekarria eta urtero Ebroren deltan amaituko zena, udaberriaren amaieran). Haurtzaroko Lizarra hotza zen neguan, braseroaren usaina zeukan, ospelen gorriaz tindatzen zuen elurraren zuria. Negu gorriaren kolorekoa zen txikitako Lizarra, eskenatoki gisa, eta atrezzo horren lehen planoan giza geografia azaleratzen zen nagusi, gozo eta epela, giroaren hotzari kontrajarriz familiaren beroa, lehen adiskideen xarma, maitatutako mutilaren begirada, koadrilaren abaroa, babesa.
Lizarra hura kale estuez margozten zen, espaloi sinbolikoez (autorik ez baitabil beren kale estuen artean), osteguneroko barazki merkatuaz San Juan plazan, eta kutoak eta bestelako animaliak Santiagokoan, X. mendetik behin ere huts egin gabe bildu izan direnak. Lizarra hartan etxe guztietako atariek zuten lagun edo senide baten usaina. Horien izenak ziren leku batetik bestera joateko erreferentziak. Senideek eta dendek osatzen zuten kaletegi gizatiarra, eta denden arteko distantziek neurtzen zuten gure eguneroko ibilbidea, mandatuak egitera bidaltzen gintuzten bakoitzean.
Hura zen autonomia, Bilbon dastatu ezinezkoa! Nor eta umeak bakarrik kaletik, nagusi baten itzala izateari utzita! Handiagoak sentitzen ginen gure neurrira diseinaturik zeuden kale haien artean. Etxeko atearen aurrez aurreko atean ultramarinos La Estrella zegoen, etxekoentzako eguneroko bisita. Osabaren leihotik pareko kalearen amaieran Castorren okindegia, eta handik hurbil Espadas harategia. Gure kale bereko hasieran espartinak erosteko denda txiki-txikia, eta kalearen amaieran Antonio el de la Cubica, ardo hornitzailea, eta haren ondoren Erze mertzeria, betiko lagunak, besteak bezala. Ohiko dendak ziren, dirurik gabe erostea ahalbidetzen ziguten dendak, monopoliren aberatsak sentiarazten gintuztenak, gure hitza eta amama-aititeak aitatzea nahikoak baitziren eskatu beste eskura eman ziezagutela.
Haurtzaroko Lizarran denboraren iragaitea geldoa zen, anakroniko eta sentsitiboa, denbora malgu eta subjektiboa, non erlojuaren funtzio bakarra zen kanpai hots ederrez kaleen artean oihartzuna sortzea.
Lizarrak nire Lizarra izateari utzi zion lehen semaforoa jarri zuten egunean, Lerma tabernaren parean, Andenean. Argi hark denbora bat zuen, pertsona eta autoen pasoarekin bat ez zetorrena. Errepidea zeharkatu nahi ez genuenean pasatzeko eskatzen zigun kolore berde hark eta, berak nahi zuenetan, gure pausua eten egiten zuen gorriz jantziz, nahiz eta autorik agertu ez hamar minututan. Semaforo haren kolorezko aginduak ulertarazi zidan haurtzaroko Lizarra hiltzear zegoela, eta Bilbon egunero eta izkinero ikusitako semaforoak hara ere helduak zirela, tenpusaren malgutasuna aldarazteko asmoz. Harrezkero, kaleak gure neurrirakoak izan ordez, guk moldatu behar izan genuen gure ibileraren abiadura, bizkortuz edo etenaraziz, makinaren erloju bihozgabe eta arrotzaren arabera.
BILBO, JAKITURIA-HIRIA
Zenbat aldiz egingo genuen Bilbo-Lizarra-Bilbo ibilbidea urte haietan zehar? Zortziehun, mila, bi mila aldiz? Zenbat aldiz galdetu genuen Azazeta igaro ostean, Maeztualdera heltzean, ea zenbat falta zen?."Gero eta gutxiago", erantzuten ziguten gurasoek, gutxiago hitzari enfasia emanez. "Bai, gutxiago bai, baina zenbat?". Eta aitak herri guztiak zerrendatzeari ekiten zion, eta zenbatzen joateko esaten zigun guri, eta herri batera heldutakoan, berriz ekiten zion zerrendari, eta bat gutxiago zenbatzen genuen oraingoan, distantzia laburtzearen magia horretan oinarritzen genuela umeok, zerrenda bakoitzean herri bat gutxiago aipatzen zuelakoan.
"Maeztu, Atauri, Antoñana, Kanpezu, Zuñiga, Azedo, Antzin, Murieta, Zubielkieta Lizarra". "Hamar!" zenbatzen genuen umeok, eta hamarretik zerora ongi ezagutzengenuenez zenbakien eskala, bagenekien zenbat izango ziren hurrengo zenbaketan. "Zenbat falta da heltzeko?". "Gutxi", esaten zuten, "gero eta gutxiago", eta berriz hasten zuen zerrenda, "Atauri, Antoñana, Kanpezuà ikusten?". "Bederatzi! Bederatzi falta dira orain!".
Bilbora joaten ginenean, ordea, ez genuen herririk zerrendatzen. Gasteiz igaro ondoren zati batean entretenituta egoten ginen Goyaren trufak jaten, eta Urkiolara heldu orduko denak geunden erdi lo. Bilborako bidean, gainera, ez zen erraza herriak eta herrien artekoa bereiztea. Bidea lantegiz edo baserriz josita egoten zen, batzuk besteen ondoren, elkarren segidan, errosario bati kateaturik baleude bezala. Ez zen gertatzen Lizarrarako bidean bezala, herrien artean lursoro zabalak egoten zirela tartean, etxerik eta arimarik gabeko lur zati ederrak.
Bilbo helduen bizitokia zen. Kalean eta eskolan umeak egon bazeudela jakin arren, Bilbon ez zen umerik ikusten. Umeak ez dira hiriaren neurrikoak. Tximeleta baten hegalaldia baino efimeroagoa da beraien barrea kaleen artean. Lizarrako Los Llanoseko platano erraldoien artean umeen irribarreek tonalitate koloretsua hartzen zuten artean, Bilbon, ordea, barreak itzali egiten ziren eraikuntzen eremuan, ito egiten ziren ume-algarak semaforoen begirada gorri-berde seriopean.
Haurtzaroan Bilbo kontzentrazio-eremua zen Lizarrako kaleetako askatasuna bizi ondoren. Baina haurtzaroari ertz egin eta berehala, Lizarrak inoiz eskaini ezin izango ziguna eskaini zigun Bilbok, hiriak ematen duen askatasuna, anonimatotasuna, klandestinitatea, interesgune ezberdinetako talde antolatu eta sasi-antolatuak ezagutzea eta beraien partaide izatea.
Bilbon ikasi genuen zer den euskalduntasuna. Gure jaioterria mapan kokatzen irakatsi zigun, eta mapa fisikoan kokatzearekin batera, ikasi genuen mapa politikoan ere non kokatu behar genuen. Euskal Herrian geunden, euskal herritarrak ginen, Bilbon zein Lizarran.
Bilbo, urte gutxiren epean, gerorako asmo, xede eta bizimoduaren kabia bihurtuzen, eta berezko balioa hartzen hasi zen gure begien aurrean.
Auzo guztiak sakonki ezagutzen hasi ginen, geografiak ezagut daitezkeen modu bakarrean, beren bizilagunen bidez. Rekalde eta La Peña auzoetan irakurtzen eta idazten irakatsi genien pertsona nagusiei. Ume eta gaztetxoekin aritu ginen Ulibarri auzoan. Abandoko mendizaleekin inguruko mendi guztiak eta haruntzagokoak ere ezagutu genituen. Indautxun Gurutze Gorriarekin batera jardun genuen bolondres. Euskara eskolak PlazaBerrian jaso genituen, eta euskara eskolak irakatsi genituen geroago alde zaharrean eta beste hainbat auzotan ere. Santutxun militantzia, Atxurin literatur bilkurak, Deustuan ikaskideak, Otxarkoagan langileekiko harremanaà Bilbo gris hura kolore askotako hiria zela ikasi genuen. Ideologiaren bidez osatzen joan ginen ortzadarra.
Eta nahiz eta hiria arau eta legez josita egon, kode ez-mintzatuez, seinale bertikalez eta marra horizontalez, soinu, argi eta koloreez, nahiz eta hiriak denboraren zatiketamatematikoa egiten duen, hiriak saihesbideak ere badituela ikasi genuen, handitasunaren ahulezia, eta ikasi genuen orduak luzeagoak izaten direla proiektuak taldekideekin konpartitu egiten direnean.
Sehaskari ez zaio ideologia eskatzen. Sehaskak beroa ematen du, babesa, esne-usain gozoa. Gero nork bere etxea eraiki behar du, norberak erabakitako forma eta koloreaz. Lizarra eta Bilbo. Sehaska bata, ilusio berrien kabia bestea

Azkenak
Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


Eguneraketa berriak daude