argia.eus
INPRIMATU
KULTUR ALBISTEAK KARTARA
Auria Etxeandia 2007ko otsailaren 21a
Euskal Kulturaren Harik gaikako hamazortzi talde ditu banatuak. Honakoak dira hauek: administrazioa, antzerkia, artea, bertsolaritza, dantza, euskalduntze alfabetatzea, euskarri elektronikoak, hizkuntzalaritza, irakaskuntza, irratia, kultura, literatura, musika, normalizazioa, prentsa, telebista, unibertsitatea eta zinema. Gaiok lau ataletan banatzen dira: albisteak, iritziak, adierazpenak eta aldizkari ofizialetako deialdiak.

Horretarako, Sareko Argiako lan taldeak goizero miatzen ditu goitik behera eta ezkerretik eskuinera, egunkari, herri aldizkari, komunikabide elektroniko eta bestelako buletinak, euskal kulturaren aktualitatearen bila. Egunero, 2.000 harpidedunek jasotzen dute beraien e-postan euskal kulturaren aktualitatea biltzen duen Hari buletina.
Irakurle horietako batzuek albisteak dituzte nahiago, beste batzuek iritziak edota adierazpenak. Batzuek, literatura dute gustukoago, eta euskarri elektronikoetako informazioa bakarrik jaso nahi dute beste batzuek. Batak lanerako erabiltzen du hari, besteak, kultur aktualitatearen jarraipena egiteko, beste batek, aldiz, irakurtzen ez dituen komunikabideetako berriak ezagutzeko.
Guztira, 2.000 harpidedun, 2.000 e-posta, eta horren atzean beste hainbeste hartzaile. Eta horietako bakoitza behar eta nahi ezberdinekin. Horiek guztiak asetzeko xedearekin datorkigu Hari kartara, norberaren behar eta nahietara egokitutako Hari.
Informazio gehiago:
www.argia.eus

Hari kartara jasotzeko egin beharrekoak
Datuak eman:
Hari kartara jaso ahal izateko, nahikoa da www.argia.eus helbidean, "Jaso Hari e-postaz" atalean klikatuz gero, agertzen den formularioa betetzea. Orri honetan sortu ahal izango duzu Hari neurrira.
- Zein gairi buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Harik eskaintzen dituen hemezortzi gaietatik, nahi adina aukeratu ditzakezu: administrazioa, antzerkia, artea, bertsolaritza, dantza, euskalduntze alfabetatzea, euskarri elektronikoak, hizkuntzalaritza, irakaskuntza, irratia, kultura, literatura, musika, normalizazioa, prentsa, telebista, unibertsitatea eta zinema.
- Zein izaeratako berriak jaso nahi dituzu?
Dauden lau berri motatatik erabaki zein eratakoak jaso nahi dituzun: albisteak, iritziak, adierazpenak edota aldizkari ofizialetako deialdiak.
- Zein maiztasunekin jaso nahi duzu?
Hari noiz jaso nahi duzun ere erabaki dezakezu: egunero, astean behin edo hamabost egunean behin. Astean behin eta hamabostean behin aukeratuz gero, denbora tarte horretan gertatutako berri guztiak jasoko dituzu buletin bakarrean, kronologikoki antolaturik.
- Zein formatutan? Zure programak duen konfigurazioaren arabera, bidalketarako zein formatu duzun nahiago zehaztu beharko diguzu: html edo txt formatua.
Datuak aldatu:
Harpidedun zaharrek nahiz berriek, edozein unetan alda dezakezue egindako aukeraketa. Nahi duzuna gehitu edo eransteko aukera duzu. Horretarako, harpidetza egiten duzun unean bidaltzen dizugun pasahitza erabili ezazu.
Aldi baterako baja:
Urte sasoi batzuetan aldi baterako Hari ez jasotzea erabakitzen baduzu, noiztik nora jaso nahi ez duzun zehaztearekin nahikoa da. Zuk agindutako epea iristen denean, ez duzu Hari jasoko, eta berriz ere automatikoki jasoko duzu epe hori gainditzean