Zibillei esan diegu


2021eko uztailaren 19an
Honela zioen 1972ko abenduaren hastapenetako ZERUKO ARGIAk argitaratzen zuen editorial gogor haren izenburuak: «Zibillei esan diegu», eta letra ez hain larri, baina halere handi samarretan: «Negar egingo luke...». Auskalo zein zen, zehatz-mehatz, Iparragirreren kanta hori gogora ekarri zien auziaren gakoa. Ikastolaren batean gertatua zen -apika Arrasatekoan-, eta pentsamoldearekin zerikusia zuen, horretaz zalantzarik ez dago. Ezta haren ondorioz ikastola hartako irakasle mordoska kaleratua izan zenik ere, «herriak» hala erabakita. Irakasle horiek, ordea, ez bide zuten «herri» horren erabakia ontzat hartu, hori egin beharrean, magistraturara jo zutelarik...


AUZIAREN ATARIKOAK

«Eibarren ginen San Andres bezperan goizez -azaltzen zuen Z. ARGIAk-. Ez ginduen festa usainak eraman. Ez eta egiaren jakinminak. Ez zen arrazoia nork zukeen jakiteko leku egokia gure ustez. Gure egoera bihurriaren mina jasatera joan ginen. Arrasatetik eldu zen goiz hartako aize min eta bihurria».
Hara zergatik aipatu dudan Arrasate. Baina ez balitz, barka nazatela kontu honetan ni baino jantziago direnak, ez editorialean ez aldizkariko beste ezein lanetan ez baitut izan xehetasun gehiagorik aurkitzerik. Jakin, badakit, aurreko asteetako «Irakurleak mintzo» sailean agertzen ziren gutunengatik, Arrasate zein Zumaiako ikastoletan istiluak izan zirela, erlijioarekin zerikusia zukeen kontu bat edo besterengatik, ideologia beti tarteko. Baina zentsurarengatik-edo, gorabehera horiek guztiak oso argiak ez ziren hitzen bidez azaltzen eta apur bat enigmatiko gertatzen dira gaur egun eginiko irakurketan. Hobe, beraz, Z. ARGIAko editorialak agertzen zuena bere horretan eskaintzea: « ‘Pozik jakingo nuke zeinen alde zaudeten’ galdatu zuen adiskide dugun legegizonak. ‘Beti bezala zuzenaren alde, noski’, erantzun zion berak bere galderari. Ez gaude inoren aurka. Bi alderdiek izango dituzte, noski, zer aztertua eta zertaz damutua. Bien alde gaude eta biek egin zezazketen okerren aurka. Urtearen buruan izango ziren bi aldeetatik ere amaikatxo gorabehera, amaikatxo zurrumurru, egiztatze eta gezurtatze, amaikatxo jauntxokeria», zehazten zuen editorialak, gauzak bere lekuan ipintzeko gogoz-edo.
Zoritxarrez, baina, aldizkarikoek ere ez bide zuten arazo hartaz argibide gehiegirik: «Ez dugu batak eta besteak, itsumen eta bero aldian, eman dizkiguten berri eta albisteekin iritzi jator bat ateratzeko ainbat argi. Baina badugu ari-matazaren azken muturrak burura jalkitzen dizkigun burutapenak ezartzeko eskubide».

HERRIA, EPAI NAGUSIA

Eta bidezkoa zitzaionaz baliaturik, honakoa oroitarazten zuen Z. ARGIAk: «Gogora bitza irakurleak Erriak igaro dituen zenbait gertaera eta une larri. Txanpanez ospatu izan ditu gure erriak, ondo atera zaizkion zenbait gauza. Maila eta era guztietako euskaldunek jaitu dituzte. Orain, berriz, erri horrek berak ez du errukirik izan, kalean utzitako zenbait irakaslek bere eskubideak auzitegian eskuratu nahi zituenean.
Izan zuen aurrez erri horrek batzar nagusia. Entzun zien batzuei eta besteei. Izan zuen erabakia artzeko aukera, izkutuko txartelez. Eta erabaki hori bete zedin, ehun langile eta gehiago, lan-orduak galduz, ikastolako ateak zaintzen.
Erriak epaitu ditu eta gogor epaitu ere. Erriak eta gogor, baina min duelarik, galera duelarik. Erriaren auzitegian galdu dute auzia. Jakina, erri hori lehen, orain eta gero eta beti itsu izanen da, lozorroan dagoena, jainko txikiek menperatua. Hori jakinik asi behar dugu demokrazia jokoetan. Hori jakinik jo behar dugu erriaren auzitegietara. Aundia da Erriaren sena eta beldurgarria haren erabakia».
«Herriaren» errukirik eza aipatua zuen lehenxeago, erabaki beldurgarria azken pasarte horretan. Zein ote saltsa? Agian egurra ere banatuko zuen... Nork daki. Han agertzen zena hauxe baino ez zen: «Nora jo hor galtzen duenak? Andereñoaren ordez ‘profesora’ eta Edurneren ordez ‘Blanca’ esanaraziko duen auzitegira? Lan arazoetarako dagoen auzitegiak, pentsaera arazoa erabaki dezan? Denena den ikastola beste norbaitena dela esatera? Legearen izkutuan dagoen nola-halako ikastetxeren bat den susmoa sortzera? Ikastola maite duten eta aurrera atera nahirik beren bizitzako urterik onenak ematen dituzten irakasleak, ogi-bide uts besterik ez dutela aitortzera? Zertara? Euskeraz ez dakiten amen umeak ere badabiltzala azaltzera?
Erriak gaitzetsi gaituenean ez dago beste biderik. Ez eta arrazoi gabe gaitzetsi gaituenean ere: sufritu. Merezi du erriarengatik sufritzeak nahiz eta erri horrek eskerrik ez eman, nahiz eta zirgotu. Erria lo dagoelako, indargabe eta ilzorian; erria esnatu, indartu eta bizitu behar delako daude hainbeste eta hainbeste arriskuan eta erasopean. Merezi du bere buruaren jabe ez den erri horrek, ezjakinean ere, zigortzen gaituenean beragatik sufritzea. Erria behar dugu irabazi. Erria salbatu.
Goraipatu izan ditugu erri honen auzitegian irabazitakoek salbatzera, beste auzitegietara joandako legegizonak. Gaur gaitzetsi egiten ditugu. Ez diteke erriaren erabakirik honelako auzitegietara eraman.
Beste zerbait da egin beharrekoa, norbaiten jauntxokeriaz gaizki epaitu ez dezan: Ondo baino obeto batzuen eta besteen eskubideak paperean aurrez erabakirik ezarri. Ez ditezke irakasleak ezeren babesik gabe geldi. Gertaera honek araudi bat egitera, eztabaidatzera eta onartzera bortxatzen gaitu. Ez gaitezen txinpartak ikusi zai egon, sua itzaltzeko»

San Tomasak
Badu San Tomasetako feriak arrakasta Donostian. Nekazari asko bildu oi du inguru-marietan. Beste ikus-festa batzuen artean idi-demak eratu dituzte Abenduaren 17-21 eta 24rako. Goizeko amabietan eta arratsaldeko lauterdietan jokatuko dira Trinidade plazan. Aldi ontako idi-demak debekatuak izan dira zenbait erritan, anka-miña edo nafar-miña delata. Baina Donostiakoak jokatuko diran itza jaso dugu eratzen dituen «Atracción y Turismo» etxearen partetik. Gaitza sendatua izango dalakoan emandako itza dala uste dugu, bestela ez legoke berdintasunik. Dana dala, badakizu garbi jokatuko dirala. Ez dirala debekatuko. Hogei sari daude. Ogeita amar milla pezetatik asi eta bi milla pezeta arte koskan jetsiz. Askoren jakinmiña ase dugulakoan gaude. Eta demazaleei poza eman diogulakoan. Ondo igaro Santomasak. (1972-XII-10)

Aranegiri erantzun irekia
Agur Aranegi: Ez dakit nor zaitudan. Beste izen bat dagoela uste dut deitura horren atzetik. Ez zait axolarik. (...) Z. ARGIAko zuzendaritzak zuretzat, zure iritziak azaltzeko, lekua izan badu, neri ere aukera berdina emango didala uste dut. Ni ere harpidedun eta irakurle nau. Irakurri nuen Z. ARGIAko 507 zenbakian «Burges aurrerakoi bati» izenburutzat zuen lana. Nahikoa eztenkatu ninduen, egia esateko. Neri zuzendua zegoen. Ondo ezagutzen nauzu. Ederki adierazi zenduen ni nolakoa naizen. Ez zaitut zikindu nahi neure burua zuritzearren. Zorionak. Ez zabiltza neregandik edo ni bezalakoengandik hain urruti. (...) Ez zaidazu gaizki har. Baina lehengoaren euskarri eta gordetzaile bihurtu zera. Konserbadore zera. Gezurra dirudi, baina egia da. Zuretzat bizitza borroka izan da eta da. Borroka horren etekin duzu eskuan daukazuna. Eta hori ez da hutsaren hurrengo. Gogor zaizu, hori galtzeko arriskuan jartzea. Utzidazu borrokatu beharrik izan ez dudanez gero tantoa nere alde jasotzen. Zuk badakizu zer den ezer ez edukitzea. Nik ez. Zuk ez duzu lehengora itzuli nahi. Neri ez zait hain beldurgarria iruditzen. Baina ez ahantz beste alderdia. Zuk diozunez borrokatu zera eta borrokan jarraitzen duzu. Baina zure indar eta ahalmen guztiak bereganatzen ditu borroka horrek. Borroka horrek eta borroka hortatik ateratzen duzunak galerazten dizu, hain zuzen, eskuratzea falta zaizuna ikustea. Horregatik zera konserbadore. Eta hortan ez dut batere gaizki esan nahirik. Egia zen neri esaten zenidana. Baina hau ere ez da gezurra (...) (1972-XII-10)


Azkenak
Lore Lujanbio
“Zaintza lanak ez dira jarduera zehatz bat; produkzio-erlazio patriarkalek ekoizten dituzte”

Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]


2024-12-26 | Leire Ibar
Nafarroak garraio publikoaren %50eko deskontuak ekainera arte mantenduko ditu

Garraio publikoaren %50eko deskontuak sei hilabetez luzatuko ditu Nafarroako Gobernuak, 2025eko ekainaren 30era arte. Espainiako Gobernuak garraio-txartelaren kostuaren %30 hartuko du bere gain, eta Nafarroako Gobernuak %20. Aurreko urtearekin alderatuta, 2024ean garraio... [+]


‘Prentsa' bereizgarria zeraman autoa jomugatzat hartu eta beste bost kazetari hil ditu Israelek Gazan

Gutxienez 201 dira 2023ko urriaz geroztik Israelek Gazan hildako kazetariak. Abenduaren 26 honetan hildako azken bostak Al-Quds telebista katean zebiltzan lanean.


2024-12-26 | Leire Ibar
10.500 migratzaile baino gehiago hil dira aurten Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ahaleginean

2024ean batez beste eguneko 30 migratzaile baino gehiago zendu dira Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ekinean. 10.457 heriotza errejistratu ditu Caminando Fronteras erakundeak eta "arrastorik utzi gabe" desagertu diren beste 131 ontzi zenbatu ditu. Kopuru hau... [+]


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna

Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]


Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Eguneraketa berriak daude