UHINEN BIDETIK ELKARLANEAN


2021eko uztailaren 16an
Abian da jada Arrosa Irrati Ekoizpen Zentroa. Urriak 21ean ekin zioten lehenengo magazinarekin. Oraindik baina, zabaltze prozesuan da. Hasiera batean bost bat irrati hasi dira Ekoizpen Zentroak bideratzen dituen saioak emititzen, besteak beste, magazina. Gainontzekoak, epe laburrean hasiko dira euren emisioekin, horretarako baliabideak egokitzen dituztenean. Bitartean, proiektuari nolabaiteko hasiera emateko, abenduaren 14an egingo da ekimenaren aurkezpen ofiziala, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.

Arrosa Irrati Ekoizpenerako Zentroa sortzearen ideia 2001eko maiatzean jaio zen Barrian, Herria Mugi! ekimenaren baitan egin zen topaketa batean. Irratientzat Arrosan egin zen hurrengo topaketa batean eman zitzaion Ekoizpen Zentroa sortzearen ideiari garapena. Jarraian Arrosan egin ohi den Euskal Herria Zuzenean jaialdian ideiari indar berezia eman zitzaion, eta hortik datorkio beraz, zentroari bere izena. Egoitza Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean dago eta bertatik egiten da egunero magazina, baina irratietako sare lana Miñao ParkeTeknologikotik bideratuko da, bertan baitago zerbitzaria.
Guztira 29 irrati aritu dira Arrosako proiektuan lanean. Izaera desberdinetako irratiak: irrati libreak, tokian tokikoak, interes desberdinetakoak... Gehienak ere nahiko irrati txikiak dira eta batez ere hauek zituzten beharrei erantzunez sortu da ekimena. Beharrei dagokienez, oso baliabide urriak dituzte irrati txiki hauek. Eta hori dela medio, programazioko parrillak osatzeko nahiz Euskal Herri mailako informazioa jasotzeko zailtasunak zituzten. Irrati asko bai, baina ikuspegi orokorraren falta sumatzen zen.

HARREMANETAN SAKONDU.

Arrosa Irrati Ekoizpen Zentroaren xedea, beraz, Euskal Herriko irratien arteko harremanak sakondu eta haien arteko elkarlana bultzatzea da. Beraren bidez Euskal Herriko komunikazioaren kohesioa bultzatu nahi da, giza baliabideak eta materialak trukatuz. Hori dela eta, zentroaren funtzio nagusia Euskal Herriko komunikazioaren inguruan gogoeta eragitea izango da. Hori lortzeko eginkizun nagusia berriz, Euskal Herriko euskal komunikazio esparrua sendotzea izango da, maila lokal eta ertaineko irratien elkarlanerako tresnak eskainiz.
Egoera honen aurrean Ekoizpen Zentroaren bidez hutsune hauei irtenbidea eman nahi diete. Zentroaren eskaintza nagusia irratien artean irratsaioen trukaketa egiteko aukera ematea izango da. Horretarako Ekoizpen Zentroak hiru eginkizun bideratuko ditu; emisio komunak, eguneroko magazina eta programen bankua. Hiru langile arduratuko dira ekoizpen zentroaren eginkizunak burutzeaz; Miñaoko Parke Teknologikotik egingo du lan teknikariak, bertan baitago zerbitzaria. Koordinatzailea eta kazetaria berriz, Andoaingo Martin Ugalde Kultur parkean arituko dira.
Emisio komunei dagokienez, azken urteetan egin dira emisio bateratu batzuk. Lehenengo saiakera azken AEK Korrikaren amaiera ekitaldian egin zen, horretarako 40 bat irrati batu ziren uhin bidezko emisioan. Ordutik, ikastolen festa batzuetan, Bertsolari Txapelketa Nagusian eta Sanferminak moduko ekitaldietan batu dira irratiok. Emisio komun hauetan irrati guztiak bat balira bezala emititzen dute. Hurrengo erronka Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan izango da, abenduaren 6an bertatik emitituko baitute magazina.
Magazina Zentroak egunero ekoizten duen ordu beteko irratsaioa da. Euskal Herriko ikuspegia du, beraz, Euskal Herrian egiten den irratigintzaren eta errealitate soziokulturalaren ispilua da. Edukiari dagokionez hiru atal nagusi ditu magazinak: efemerideen atala, eguneroko gaurkotasunezko gaia eta azkenik, agenda. Tartean, egunero kolaboratzaile desberdinen parte hartzea izango da, gai desberdinen inguruan hausnarketak egiteko. Magazina Zentroak ekoizten du, baina irrati bakoitzak bere programazioan egokien datorkion tartean sartu ahal izango du.

TRUKEAN.

Programen bankua Ekoizpen Zentroko bazkide diren irratien artean trukaketa zuzenak egiteko tresna da. Horri esker, irratien artean irratsaioak, elkarrizketak, korte laburrak, berriak eta beste hainbat audio ekoizpen elkartrukatu ahal izango dituzte, eta irrati bakoitzaren programazioa aberastu. Horretarako, irrati bakoitzak berak ekoizten dituen saioetatik interesgarri izan daitezkeenak jarriko ditu Zentroaren zerbitzura, ondoren gainontzekoentzat eskuragai izan daitezen. Irratien esfortzuari errentagarritasuna ateratzeko sortu dute programen bankua, irratiek zuzenean egingo baitute trukea.
Hala ere, baldintza batzuk bete beharko dituzte bankuan jartzen diren saioek: euskaraz izan beharko dute, kalitatezkoak eta Euskal Herri osoan entzungarriak. Programen bankua sortzeko, zerbitzaria osatzen ari dira momentu honetan, baina urtarrila hasierarako guztia prest edukitzea espero dute.
Emisio komuna, magazina eta programen bankuaz gain, beste atal batekin hasteko asmoa ere badute. Oraindik ezer zehaztuta eta hitzartuta ez badago ere, hainbat gizarte eragilek egingo lituzketen saioak emititzeko aukera aztertzen ari dira.
Arrosatik ekoiztuko den guztia euskara hutsean izango da. Proiektuan sartu diren irratiak, besteak beste, irratigintzan euskara sustatzeko helburua baitute. Ondorioz, ekimenak dakarren elkar trukeari esker, zenbait irratietako programazioa euskalduntzea lortuko da

Fitxa teknikoa
Irrati kopurua: 29.
Frekuentzi kopurua: 54.
Eremua: 7 probintziak.
Internet bidez entzuteko helbidea: www.irratia.com
Entzuleria: 193.000.
Entzuleria potentziala: 205.000-235.000.


ASTEKARIA
2002ko abenduaren 08a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Epailearen aurrean deklaratu du ertzainek zauritu zuten Amaia Zabarte Realeko zaletuak: “Amorru handiko eguna da”

"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


Eguneraketa berriak daude