SIERRA LEONAN HAURRAK DIRA SOLDADU MERKE ETA EFIKAZENAK


2021eko uztailaren 19an
Poema honek «Utzi egingo ditut armak» du izenburu eta www.childsoldiers.org gunean ari den Rashid Peters ikasle gaztearena da: «Drogatua eta kokainaz injektatua nintzen garaian/ marrazkiotako gerrara behartua/ burmuina garbitua behin eta berriro,/ orduan esango nizun irabazteko asko neukala/ gerran neramatzan arma zamatsu haiekin/ eta uzteko esan bazenit, ‘ez adiskidea!’ esango nizun./ Aita-amengandik urrun mobilizatua/ besteak kolpatu eta hiltzeko/ ezin naiz beste inora joan/ jo eta hiltze honek ez baitu mugarik./ Orain barka nazazu zure anaia zauritu badut./ Tiro egitera behartu ninduten/ nire haurtzaroa ihartu zidaten jende helduek».

Rashid Peters beste zenbait ikasle eta irakasle boluntarioekin batera haur soldaduak bergizarteratzeko elkarte batean ari da, Interneten gazte hezkuntza proiektuak sustatzen dituen Kanadako I*EARN erakundearen babesean.
Nazioarteko erakunde batek baino gehiagok eskaintzen ditu 18 urtez azpiko haurrak gerrarako erabiltzeaz dauden datuak eta analisiak. Baina Child Sordiers proiektuaren ekarpen zirraragarriena gazte eta gaztetxoen lekukotasunak dira. Horietako batzuek ezagutzen duten arazo batez idazten dute gune horretan. Beraiek haur soldaduen eskuetan nozitu duten bortxaz ari dira beste batzuek. Eta zenbait idatzi, hamar urtetatik (eta baita gazteagotik ere) gudari moduan ibili direnek beren esperientziez idatzitakoak dira.


«Nire bizitza haur soldadu moduan».

Hala du izenburua Ulric Quee izeneko mutikoaren idatzi laburrak. Bederatzi urte zituen gerrillariek bere herrixka eraso eta oihanera korrika ihesi atera zenean. Han aita eta ama galdu eta noraezean zebilela, erreka batean ura edaten ari zenean harrapatu zuten. «Batek ‘zertan ari zara mutikoa, espioi bat zara eta hil egingo zaitugu’ esan zuen. ‘Zatoz gurekin edo hil egingo zaitugu’, esan zuen eta nik ‘Nahi duzuen guztia egingo dut’, arrapostu egin nion».
Egun horretan bihurtu zen Ulric haur soldadu:«Kokaina injektatu zidaten eta AK47 fusil bat eman. Frontera joan eta jendea hil eta kolpatzen eta gauza txar horiek guztiak egiten hasi nintzen. Ez nintzen egiten nuenaren jabe, drogaz beteta nengoen-eta. Zortzi hilabeteren buruan kapitain egin nintzen eta nire talde propioa kontrolatzen nuen. Oso gogorra egin nintzen eta etsaiak hiltzea besterik ez nuen pentsatzen. Orduan agindu ziguten hiria erasotzea, eta ni gustura nengoen, han diru asko, etxe ederrak eta nahi genuen guztia zegoela genekielako. Hirian sartu eta bataila oso latza izan zen, baina nik ez nuen atxiki eta gobernuko soldaduek harrapatu ninduten».
Beste mutiko batek, 10 urterekin idazten duen Mohamed Sidibayk, gerran bost urterekin hasi zela kontatzen du. Bost urte! Zirrara sortzen du gerraz hitz egiteko erabiltzen duen tonuak: bere lehen komandante Ramboren aipamenak, Freetown erasotzeko erabili zituzten taktikak, gobernuko indarrekin eta hauei laguntzera Nigeriatik joandako tropekin izandako borrokak, bake prozesuaren ondorengo errendizioa... Seme-alaba gaztetxoak dituen irakurle mendebaldarrak une batean duda ere egingo du egiazko lekukotasunekin ari ote den. Baina tamalez, literatura gutxi erantsi diote egileek. Gaur erakunde humanitarioen babesean bergizarteratzen eta ikasketetan ari diren haur eta gaztetxoen marrazkiek osatzen dute koadro gogorra.


GERRILLARI edo AUTODEFENTSAKO EHIZTARI.

Erakunde humanitarioek uste dute mundu osoan 300.000 haur erabiltzen dela gerrarako, bai gerrilleroen taldeetan edo baita gobernuen milizietan. Sierra Leonan 1992 eta 1996 artean -Gobernuko indarren eta RUF (Revolutionary United Front) taldearen arteko borroka urte gogorrenetan- 4.500 haur erabili zituzten batzuek eta besteek.
1997an gerrilla desmobilizatu zenean, bergizarteratze planetan sartu ziren 1.000 gudarietatik %60a haurrak ziren. 1999ko urtarrilean gerrillak Freetown eraso zuenean, informe askoren arabera gudarietako gehienak 14 urtez azpikoak ziren, asko gainera 10 urtetara ere iristen ez zirenak.

Ordainetan, gobernuaren aldeko tropek ere gaztetxoak erabili dituzte, askotan kontraintsurgentzia eta autodefentsa taldeetan. Nazio Batuetako funtzionario bat kontuak eskatzera joanda, autodefentsako milizien buruzagi Zan-galaywah-k garbi aitortu omen zion: «Gaztetxo horiek oso ausartak dira frontean. Eta beste soldaduek baino hobeki betetzen dituzte diziplina arauak; alegia, ez sexu, ez droga eta ez lapurretarik gerran». Hobeto obeditzen dute, eta gainera, janariz bezala diru beharrez askoz merkeagoak dira. Dena da irabazia buruzagientzako gaztetxoak hiltzaile bihurtuta.
Gobernuak gerrillariei aurre egiteko taldeak osatzerakoan oihanean bizi diren tribu batzuetako ohitura zaharrak erabili ditu. Sierra Leonan, adibidez, Kamajor, Kapra, Donso eta Tamaboro taldeetan 8 urteko mutikoek iniziazio erritu eta probak gainditu behar izaten dituzte, beren gizarteetan integratzeko. Eta historiaurreko ohitura hori pittin bat «ukitu» baino ez dute egin, gobernuak fusil eta granada jaurtitzaile modernoak eskaini dizkienean.
Eta behin borrokan sartuta, nola atera haurrak gerraren zirkulu odoltsutik, bakea sinatu ondoren ere? Kamajor mutiko horietako batzuek honakoa deklaratu diete nazioarteko funtzionarioei: «Errebeldeak hiltzen dituen 14 urteko mutila naiz. Eta ez dut nahi desmobiliza nazaten, errebeldeek ongi ezagutzen nautelako: haiek ongi dakite gupida gabe hiltzen ditudala»

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude