HAMAIKA EKIMEN SISTEMA PROPIOAREN BILA

Euskal Unibertsitate propioa hitzetik hortzera dabilen egitasmoa da. Propioak «geure» unibertsitatea esan nahi du. Gurea izatekotan euskarazkoa izan behar du, eta Euskal Herriko lurralde guztietan zabaldua izanen bada: nazionala. Zein dira egitasmo hori gauzatu ahal izateko dauden bitartekoak? Batetik, Espainiako Estatuaren legeen menpe kudeatutako unibertsitateak daude. Hegoaldeko kasuan, tokian tokiko autonomia erkidegoen bidez kudeatuak. Bestetik, nagusiki, UEU dago, baita, modu berezi batez, azken hamar urteetan lurralde historikoetako unibertsitate ezberdinetan (EHU, NUP, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, eta abar) sorturiko ekimenak: EIRE, Uniekimena, EHUko Barrutiaren Aldeko Mugimendua, besteak beste. Euskal Unibertsitate propioaren asmoa zertan den agertu nahi dugu jarraian.


SORTZEN LAGUNTZETIK SORTZERA.

UEUren II. Kongresua erabaki gune estrategiko bat bezala iragarri da. UEUren helburu nagusietako bat Euskal Unibertsitate propioa sortzen laguntzea izan bada orain arte, uneon sortzeko une aproposa iritsi dela antzematen da bere kideen artean. Estrategia sendo bat finkatzeko ordua iritsi dela dirudi. UEUko II. Kongresuan estrategia argi eta zehatz bat ebaztea espero da arlo juridikoan dauden oztopoak gainditzeko. Izan ere, Euskal Unibertsitate propioa gauzatzeko bidean helburu bakarra izanik ere, bide asko eta ezberdinak urratu daitezke.
UEUren II. Kongresua mugarri gisa aurkeztu da. UEUrekin batera, edo bere inguruan, EIRE, Euskal Adarra, Euskal Herriko Unibertsitate Barrutiaren aldeko ekimenen bultzatzaileek dihardute. Barrutia aipatzean, 1977an Nafarroan eta EAEn finkatu ziren unibertsitate barrutien eskemak gogoan hartu behar dira; barruti bereziak. Barrutia kontzeptuak esanahi berezia du Euskal Unibertsitate propioa gauzatzeko bidean. Hasieran, Hegoaldeko bi barrutiak eta geroago Iparraldeko unibertsitate barrutia bilduko lituzkeen Barruti bakarra sortzeko lanean dihardute ekimen hauek, Euskal Herri osoarentzako Barruti bakarra sortzeko helburuz lurraldearen kontzeptua ardatz dutelarik.


UNIEKIMENA eta unibiltza.

Uniekimena unibertsitateen gune eta ekimen ezberdinak koordinatzeko helburuz sortu zen. PP Espainiako Gobernura iritsi zenean estatu osoko unibertsitateetarako egindako legearen erreformak hainbat sektoreren kontzientzia berpiztu zuen nolabait. Espainiako Parlamentuak unibertsitatea arautzeko lege berria onartu zuen, LOU deritzana. Lege hori onartu ondoren, zentralizazio prozesua areagotu eta azkartu da. Arazo asko sortu da hartara, euskarazko euskal unibertsitatea edo unibertsitate propioa sortzeko aukera zaila bazen, harrezkero, legearen aldetik behintzat, are etorkizun zailagoa aurreikusi dute euskal unibertsitate propioa gauzatzeko lanean ari direnek. Une zailetan ekimen berriak eta bateratuagoak eratu ohi dira, eta halaxe sortu zen ere Uniekimena taldea.
Halaber, ekimen hauen inguruan ere Udalbiltza unibertsitario moduko bat bultzatu nahi izan dute sektore hauek: Unibiltza. Unibertsitateko errealitatea gizarteko errealitate soziopolitikoaren alboan doa. Une honetan, garai oparoagoak etorriko diren itxaropenez ekimen bateratu eta sendo bat lantzen ari da hainbat sektore. Unibiltza Barrutiaren planteamenduaren ildoan bultzatu nahi den ekimena da, tokian tokiko unibertsitateen arazoak lantzeko eta koordinatzeko asmoz sortua. Unibertsitateetan, funtsean, arazo gehienek iturri berdinak dituzte, arazo estrukturalak. Arazo hauei aurre egiteko ikuspegi nazionala lantzeko xedea ere mamitzen ari da. Esaterako, tokian tokiko unibertsitateko hautetsiak bildu izan dituzte foro bat sortu aldera, nolabaiteko neurri batzuk adostu nahi dituzte lehenik, gero hautetsi bakoitzak bere unibertsitatean arazoak planteatu ahal izateko. Oraingoz, hala ere, Unibiltza proposamen eta ekimen birtual gisara ulertu beharra dago.

EUSKAL ADARRA. Unibertsitatean diharduen beste ekimen bat Euskal Adarra da. Orain zazpi urte inguru sortu zen, ikasle, irakasle eta langileen kolektiboak koordinatzeko ekimena da. Bere partaideek Suitzako Lovaineko Unibertsitatearen ereduari jarraitu nahi izan diote orain arte, hau da, euskal adarrak eta erdal adarrak ezberdinduz, Euskal Unibertsitate propioa gauzatu asmoari ekiten diote. Asier Etxenike Euskal Adarrako kidea da, honela ikusten du gaur egungo unibertsitatea: «Unibertsitatetako zuzendaritzetan euskararen aldeko adarrak indartzeko jarrerak izan arren, kanpoko aginduak eta legeak etortzen direnean haiei aurrera egiteko ahalmen edo borondate falta antzematen dugu».



BI PARADIGMAK: LINGUIsTIKOA ETA NAZIONALA.

EHUko kazetaritza saileko Jose Inazio Basterretxea irakasleak -EIRE eta UEUko kidea, halaber- honela azaldu digu Euskal Unibertsitate propioa sortzeko aukera: «Euskal Unibertsitate propioa sortzerakoan bi paradigma ikusten ditut: nazionala eta linguistikoa. Biak hurbilekoak dira, baina ez dira paraleloak, ez doaz abiadura berean, eta ez dut uste elkarrekin joateko aukera izango dutenik ere».
Unibertsitate propioa sortzeko bidean nazio paradigmak autodeterminazioaren paradigma darama bere baitan, nolabait. Lehen erronka Barruti ezberdinak biltzea litzateke lege baten bitartez, baina legerik izan ezean edo unibertsitateen arteko hitzarmen bereziak gauzatu ezean, ezinezkoa da oraingoz: «Horixe da Uniekimenak bultzatzen duena, nazio paradigmaren edo maratilaren askatze lana burutzen ari da», zehaztu digu irakasle honek.
Hizkuntzaren arazoa beste modu batez ere bidera daiteke. Hizkuntzaren afera hurbila da, diferentea da. Hizkuntzaren paradigma askatuko lukeen unibertsitate sistema batek paradigma nazionalari oso irakurketa aberasgarria eman diezaioke. Basterretxeak honela ikusten du bi esparruen garapena: «Nazio eta hizkuntzaren arazoak edo paradigmak ez dira zertan tren berean eraman behar». Areago, bere ustez, agian, taktikoki biak bereiziak eramatea komeniko litzateke. UEUk, esaterako, euskaraz biziko litzatekeen unibertsitatea du helburu eta ekinbide. Zentzu honetan, UEUk paradigma nazionala bere gain hartu du dagoeneko, erakunde nazional gisara azaltzen baita. UEUk ere bi paradigma hauen irakurketak hurbil samar ikusten ditu, baina modu ezberdinez.
EIREren nahiz UEUren ekitaldi ezberdinetan bere ikusmoldeak aukeztu dituen irakasle honek halaxe dio bestalde: «Hizkuntzaren paradigmari erantzun bat eman ahal izateko bide ezberdinak aurreikusten ditut. Batetik, euskaldunak dauden tokietan antolatzea, hau da, sail propioak eta ikerketa lerro propioak sortzea, curriculum propioak bultzatzea, eta bestetik, gune euskaldunak sortzea, euskaraz biziko liratekeen guneak sortzea. Hortik etor liteke geroan Campus euskaldunaren sorrera».
Basterretxeak oraingo unibertsitateen menpe egongo litzatekeen Campus bat sortzea ontzat ematen du lehen urrats gisara. Oraingo unibertsitateen menpe, baina euskaraz biziko litzatekeena. Hasieran horrek hizkuntzaren paradigmari erantzun liezaioke, ez paradigma nazionalari jakina, baina hasteko moduko bide bat izan liteke. Irakasle hau ez da bide kontrajarriak bilatzearen aldekoa, bide osagarriak urratzearen aldekoa baizik. Hots, hasieran, bakoitzak bere indarrak metatuz joan beharko luke bere gustukoen diren arloetan.
Egungo unibertsitatearen egoeraz duen iritzia eman digu azkenik: «Maila intelektualean nolabaiteko berpizkunde bat dago euskal unibertsitate propioaren gaiari erantzunak emateko gisan. Berpizkunde hau unibertsitateko organoetatik aparte ikusten dut ordea, bereziki ikasle eta irakasleen artean; errektoregoetan ez dut ardura bera ikusten».
Ikasle eta irakasleen egoera osasungarria da. UEUren II. Kongresuan Uniekimena eta EIREko kideen aldetik aurkeztuko diren txostenak pizgarriak izanen dira. Euskara oinarritzat edukiko lukeen unibertsitatea eraikitzeko konpromisoak hartzeko gogoa dago ekimen ezberdinetako partaideen aldetik. UEU akuilu lan bat burutzen ari da euskararen paradigma argitu ahal izateko eta Euskal Herri osoko gaineratiko unibertsitateetan euskarazko sistema bat sortzeko

Euskal unibertsitate legea: gure beharrei aurre egiten, Europarantz
Gure herriak beharrezko duen ikerketa eta hezkuntza esparrua gaurkotzea eta etorkizunerako prestatzea da gure premiazko lehentasuna. Egiteko honetan argi dugu, kontsentsu bidez egin behar dugula, XXI. mendeko klabeetan eraiki behar dugula eta gure gaurko eta etorkizuneko gizarteari erantzun beharrean gaudela. Guzti hau da gure lege berriaren jomuga. Euskal Unibertsitate lege berriak, euskal projektuetan sinesten dutenen lankidetza eta ekarpenak behar-beharrezko ditu.

Eusko Legebiltzarrak 1998ko ekainean, gaur egun indarrean dagoen gure unibertsitate legea onartu zuen. Bertan planteamendu berri ausartak eta gure unibertsitaterako egokiak direnak biltzen dira. Unibertsitate plana, Unibertsitate-Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua eta Euskadiko Unibertsitate Kontseilua adibide onak dira. Gaurko lege honen bilakaera, unibertsitateen eskaera berriei erantzutea, irakasleriaren kontratu harreman mota berriak ezartzea egin gabeko egitasmo nagusiak dira oraindik ere.
Horretan Madrilgo lege berria jarri da indarrean. Bera giro ezezkor eta partaidetza gabe egin da gainera.
Guk, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, horren aurrean gure lege proiektu propioa egitea erabaki dugu, gure herriaren behar konkretuei aurre egiteko eta zentzu honetan gure bidea jarraituz, Europa marko gisa hartuta.
Horretarako lehendabiziko erabakia unibertsitateko hainbat partaideekin egotea izan da.
Hori zela-eta unibertsitate desberdinetako fakultate eta zentruetako kideekin hitz egin dugu, baita sindikatu eta ikasle ordezkariekin ere.
Horrez gain eta partaidetza eta kontsultak eragin zuzena eduki dezaten eta lorratza utzi dezaten «Delphi» sistema erabili dugu. Beronek informazio kualitatiboa jasotzen baitu eta zentzu honetan iritziak «objetibatuak» agerian uzten ditu. Demokrazia aurreratuetako herrietan erabiltzen den metodologia da hau, batez ere erabaki publikoak hartzeko (Iparreko herrietan, Kanadan eta abar). Honetan ehun eta hogei aditu unibertsitarioek parte hartu dute.
Emaitzak jaso eta gero gure lege proiektuaren zirriborroa egin dugu. Bertan espazio geopolitiko eta kultura eta giza inguru gisa hartu dugu Europa. Euskal Herria eta euskara hizkuntza anitzetan trebatutako gizakiekin murgiltzen dira ere bai. Kalitatezko ikerkuntza eta hezkuntza helburu Euskal Sistema Unibertsitarioaren eraikuntza eta sendotasuna agertzen da nagusi, ebaluazio eta akreditaziorako gure agentzia propioa tresna garrantzitsu bihurtzen. Irakasleriak behar du baita ere unibertsitatearekiko beste lan harremanik aukera bezala, kontratu laboralak eta bertan bide ausartek konpondu ahal dute aukera behar hori.
Azken finean gure legeak gure beharrei aurre egiteko eginda egon behar du. Gure ikuspuntutik eta eraginkortasunetik, ez du nahi testimonio hutsa izatea, indarrean jartzeko asmoa du.
Horretarako guztion laguntza eta borondate ona beharko da, batez ere eta bereziki Euskal Herriak bere tokia Europan izatearen alde lanean ari garenona

Fito Rodriguez
Espainiako gobernuak bere Unibertsitate Lege berria ezarri duenetik Hego Euskal Herriko unibertsitate guztiak espainolagoak dira. Izan ere, aipatu legeak, unibertsitate autonomia zeharo murrizteaz gain, espainiar bertsio bakarra legeztatzen du ikasketak antolatzeko eredua (irakasleria, plangintzak etab...) gehiago kontrolatuz. Kontutan izanik, Iparraldean dauden goi-mailako ikastegiak Euskal Herritik kanpoko unibertsitateen menpekoak direla, unibertsitate arloko gabezia gure artean horren da nabarmen ezen azken garai honetan euskal sektore askotatik unibertsitate alternatiba desberdinak ikusi ditugula plazaratzen. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak berak kudeatzen duen esparrurako lege propioa egingo duela aspaldi agertu bazuen ere (Oliverik lehen eta Iztuetak orain) ezin esan unibertsitate sektorearekin batera ezer landu duenik, aitzitik, balizko legearen idazketa inoiz burutzekotan zoritxarreko iluntasunean burutu da, agidanez, eskurago izan dugu Kataluniako lege egitasmoa hemengoa baino.

Bestalde, neroni parte naizen Uniekimena izeneko taldeak urte honen hasieran (urtarrilaren 10ean, hain justu) Euskal Herriak Euskal Unibertsitatea eduki dezan bideratzeko herri ekimen legegilea aurkeztu zuen Hegoaldeko bi Parlamentuetan eta Iparraldeko Garapen Kontseiluan. Azken honetatik ez dugu erantzunik jaso, baina Nafarroako nahiz Euskadiko Parlamentuetako mahaiek ez zuten ez eta tramitetarako ere onartu navarristek zein autonomistek arrazoi berberak erabiliz, hau da, gure Lege Proposamenak «Espainiako Estatuaren eskuduntzak urratzen zituela» (í?) eta «Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenetatik harantzago doala» (í?).
Egun, Eusko Legebiltzarrak unibertsitateari buruz onarturiko lege bakarrak (1998an) puntuz puntu jarraitzen dio PSOEk 1983an ezarritako LRU deritzan legeari, baina, honezkero PPk bere LOU indarrean jarri duenez (2001ean) bera egokitzeko unibertsitate eremuko beste lege autonomiko berria plazaratu behar du. Autonomismoak arlo honetan erakutsi duen ekimen gaitasun faltak itxi ditu dagoeneko sektorean eragiteko zeuden aukera batzuk. Adibidez, Katalunian abian jarritako UOC (3/1995eko apirilaren 6ko legea) edo Pompeu Fabra (11/1990eko ekainaren 18ko legea) bezalako unibertsitateak hemen jartzeko garaia pasa da ezertxo ere sortu gabe eta orain, lege berriarekin, ezin da horrelakorik egin.
Euskal Unibertsitatea ez da goi mailako eskolak euskaraz ematea bakarrik. Unibertsitatearekin batera Ikerkuntza dugu (transferitu gabeko eskumena, alegia), kultur hedakuntza (nazioa curriculuma gizarteratzeko) eta «ezagutzaren gizarteko kudeaketa» (A.Toffler 1986). Unibertsitate arloko ekimenik gabe ez genituzke gaur Finlandia, Norvegia edota Txekia nazio independienteak ezagutuko, ezta, jakina, suomiera, norvegiera batuko bi aldaerak nahiz txekiera hizkuntzak normalizaturik ezagutuko.
Euskal Herriak bere Unibertsitatearen bertsioa behar du, beraz, edo nekez izango dugu etorkizuneko euskararik eta Euskal Herririk


Azkenak
'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea: Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Kapitalismoaren aurkako artikuluak debekatu ditu Bezosek ‘The Washington Post’-en

Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du. 


PKKri borroka armatua amaitzeko eskatu dio Öçalan buruzagi kurduak

Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]


EHZk aurtengo leloa eta lehen taldeak jakinarazi ditu

Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]


2025-02-27 | Hala Bedi
Inko (LAB):
“Gaixotasun profesionalek, errekonozimendu gutxien daukatenek, emakume aurpegia dute”

2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.


Lur arraroak nahi ditu orain Trumpek, baina ba al dago halakorik Ukrainan?

AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]


Israelek larunbatean aske utzi behar zituen 642 preso palestinarrak askatu ditu

Asteburua baino lehen lau gatiburen gorpuak itzuliko ditu Hamasek. Horrela, Gazarako su-etenaren lehen faserako adostutako preso truke guztiak gauzatuko dituzte Israelek eta talde palestinarrak.


Betharrametik Uztaritzera, ikastetxe katolikoetako indarkeriak argiratzeko lekukotasunak

Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]


Zupiriak ukatu egin du ertzainek “indarra modu desegokian” erabili zutenik Ágredoren aurka

31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.


Eguneraketa berriak daude