Penintsulako lanik onena


2021eko uztailaren 27an
Aranzadi Elkarteak plazaratutako «Munibe 1972» aldizkaria zeukan hizpide Marzelino Aizpurua aranzaditarrak ordukoan, eta hura ebaluatzerakoan, zalantza izpirik ez zuen agertzen gizonak: huraxe zen «azkeneko bi urtetan, Penintsulan egin den lanik onena». Hala ere, Marzelino Aizpuruak bazuen nola heldu aldarrikapen hori azaltzerakoan, berak goraipatzen zuen lan hark aurreko urtean Ibañez Martin saria eskuratua zuelako, eta lehiaketa hartako epaimahaikoek horrelaxe kontsideratu zutelako. Zertaz ari zen? Bada, Jesus Altuna paleontologoak hamabi urtez landutako lan batetaz, hara!


MUNIBE 1972

Hasiera-hasieratik, garbi adierazten zuen Marzelino Aizpuruak bere idazlanaren xedea: «Aranzadi Elkartekoek duela guti hartu dugu berak argitaratzen duen Munibe aldizkariaren azken alea. Bostehun orrialdeko alea gaia bati lotua. Izen-buruak garbi adierazten digu gaia: ‘Fauna de mamíferos de los yacimientos prehistóricos de Guipuzkoa’. Egilea, Jesus Altuna, Paleontologoa».
Aurkezpen honen ondoren, lan hark Marzelino Aizpurua berari sortu zion zirrara agertzea geratzen zitzaion: «Esan ohi da sarritan euskaldunon artean argitaratzen diren liburuetaz kritika guti egiten dela, txalo gehiegi jotzen. Ez dut ezezkorik esanen, baina hemen aurkezten dutan liburu honen kritikarik egiteko gai denik ba ote den badut kezkarik asko. Ni ez behintzat.
Hamabi urte luzeetan egindako lana dugu Jesus Altunak eskaintzen digun hau; hamabi urte, ez gaude hortara jarriak».
Paleontologoak bere lan honi eskainitako denbora luzeaz kanpo, ordea, bazegoen beste zer edo zer jakitea komeni zena. Hauxe: «Lan hau egiteko ez da bere kolkoan bildu, Europa zabalekoekin har-eman herstuak ditu; azken aldean agertzen dizkigun berak erabilitako liburuak lekuko, bostehun inguru eta Europa guzikoak».
Liburu gomendagarri baten aurrean zeudela, beraz. Tipografia eta neurriak oso txukunak izateaz gainera, «bukaeran 28 orrialde eder dituzu, hezur garrantzitsuen argazkiekin». Eta hori guztia gutxi balitz, prezioa ere oso kontuan hartzekoa izaki: «Honelako liburuak 200 peztan hartzen ez gaude ohituak», aditzera ematen zuen Marzelino Aizpuruak.


JESUS ALTUNAREN LANA

Altuna paleontologoak landutako gai hori agertzeko orduan, argitalpenean bertan eskaintzen zuten laburpenaz baliatzen zen artikulu haren egilea. Eta elebiduna behar zuen aipatu liburua, zeren, antza denez, hauxe baitzioen hartan Jesus Altunak: «Lan honetan Gipuzkoako lehen gizonen aztarnategietan, harpeetan alegia, azaldutako ugazdun-abereak aztertu ditut. Gipuzkoa alde batetik gaia honetan bere inguruko lurraldeak baino gutiago aztertua zegoen, bestetik azken izoztean (Würm izoztean) Frantziako SW-tik Iber Peninsula bide zijoazen gizon eta abereen nahitaezko bidea zen. Beste arrazoien artean bi hauek nahiko dira bere garrantziaz jabetzeko. Aztertutako hezurrak alde batetik Aranzaditar T. eta Barandiaran J.M.-ek 1924-tik 1936 arte Ermittia eta Urtiagan aurkitutakoak dira (5.285 zati). Bestetik Barandiaran berak eta biok 1958-tik 1968 arte Aitzbitarte, Lezetxiki, ta Marizulon aurkitu ditugunak (8.928 zati)».
Sei atal nagusitan banatu zuen bere lan hori Jesus Altunak. Eta paleontologo berak adierazten zuenaren arabera, lehenengoan, «Gipuzkoan egin diren azterketa guzien berri ematen dut», eta bigarrengoan, «Geografia aldetik aztertzen dut, batez ere Hidrografia eta Orografia aldetik. Lurralde ttikia izanik aldaketa sakonak ditu bere barrenean. Europako zenbait lurraldeetan bide luzeak igaro beharko lirake honelako aldaketak aurkitzeko. Azken izoztean, Würm aldian, itsasoak eta betiereko elurrak kilometro batzuk bakarrik zituzten tartean; Aralar eta Aitzkorriko gailurretan betiereko elurrak bai bait ziren».
Hirugarren atalean, berriz, «Gipuzkoa inguruko herrialdeetan azaldutako ugazdun guztien berri katalogo eran ematen dut. Herrialde hauetan Euskalerri guzia eta Santander ta Asturias sartzen dira». Eta laugarrengoan, «Gipuzkoan aztertu ditugun lehen gizonen aztarnategiak banan banan zehazki azaltzen ditut».
Bosgarren atala zen, agi denean, zabalena, eta bertan «aztarnategi hoietan azaldu diren 59 mueten azterketa egiten dut». Jakina, atal horren xehetasunetan luzatzen zen Jesus Altuna bera ere, baina lekurik ezak bultzata, Marzelino Aizpuruak hari buruz zioena baino ez dugu jaso. Hau da, honakoa: «Paleontologia aldetik hemen datza liburuaren muina eta bertan Jesus-en urte hauetako lana. Goi-mailakoa dugu eta gizon bereiztu edo espezialistentzat edo hauen arterako baliotsua». Azkenik, seigarren atalean, «Paleontologia, Kronologia, Egurastia, Ekologia eta Arkeologiari buruz» atera zituen ondorioak azaltzen zituen Jesus Altunak «Munibe 72»n.


ERRAZTASUNA -ZAILTASUNA -SAKONTASUNA

Adituei bakarrik zuzendutako lan baten aurrean ote zeuden, bada? Ez erabat, Marzelino Aizpuruaren aburuz. «Eskuan hartzean ez dugu ahaztu behar zein eratako libururen aurrean gauden, goi-mailako liburu baten aurrean alegia», baina «berak egiten duen azterketa ulertzerik ahal ez badugu ere, azterketa hortatik ateratako ondorenak uler genitzake, bere sakontasun guztian ez bada ere. Gai honen zaleek, bostgarrenik ez bada ere, beste guzietatik gauza jakingarri asko aterako dutelakoan nago»

Euskaltzaindia
Azaroaren 24an, Donostiako Diputazioan, Euskaltzaindiko kargu-berritzeak izan dira. Lau kargu berritu dira. Kargurako jaunak, euskaltzain osoak bakarrik aukera ditzakete. Jaunok aukeratu dira: aita Villasante, Euskaltzaindiko buru; Jean Haritschelar, buruordeko; Juan San Martin idazkari eta Eusebio Erkiaga diruzain. Zorionak guztioi. Lehen bezala jarrai bezate lan eta lan aurrera ere. Guztion laguntzaz euskeraren eta Euskal Herriaren alde lan oparorik egin dezatela opa diegu. (1972-XII-03)

Zumaiako ikastolaz
Guraso taldearen ordezko bezala izenpetzen duten Ion Arana eta Mari-Pilar Beobidek beren idazkian diotena irakurri ondoren, Zumaiako ikastolaren inguruan sortutako gertakizunen eta beren jatorriaren arrastoa zeharo galdu dutela ezpairik gabe esan diteke. Egia osoaren zale direla aitortzen dutenez gero, oroimeneko lausoak uxatzea behar-beharrezkoa dutela ezin uka; hori lortzeko, batzorde eta irakasleen artean gurutzatu ziren idazkiak, azkenengo batzarrean irakasle eta gazteek irakurri zituzten orriak eta azkenik batzordeko zenbaitek eta irakasleek izenpetutako informea behin eta berriz irakurtzeko kontseilatzen diet. Orri hoiek eskuartean ez balituzte, ikastolekoei eska dezaiezkiekete. Berdin arazo hartaz interesaturik egonen lirakeen guziek (1972-XII-03)


Azkenak
Maddi Isasi, LABeko idazkari feminista
“LAB Euskal Herri feminista baten eraikuntzan ekarpen sindikala eginen duen subjektua izatea nahi dugu”

Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]


Ortuzarrek ez du EAJko buru izaten segituko eta bidea libre utzi dio Estebani

EAJren barne prozesuan ez du bere burua aurkeztuko, nahiz eta garaile irten den orain arteko bozketetan. Itxura guztien arabera, Aitor Esteban izango da EBBko buruzagi berria.


Armagintza sustatzeko Jaurlaritzaren konpromisoa adierazi du Torres lehendakariordeak, Zedarriak-i erantzunez

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


1.000tik gora sinadura, Donostiako Kristobaldegi komentua Txomiñeneko auzoarentzat izan dadin

Auzoak behar asko dituela nabarmendu dute eta Kristobaldegik beharrei erantzun ahal diela: auzo baratzeak, biltegia, kultur etxea, zaharren egoitza, eta abar.


Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Eguneraketa berriak daude