Diskoak: orotariko doinuak 82 CDtan


2021eko uztailaren 19an

Bekokaletik hasi eta izkinan lehenengoa Agorila diskoetxeko standa. Altzurukuko Pastoralak osatutako "Urruti Jauregiko Pastorala" ekarri digute aurtengoan.
Aus-art Records diskoetxea alboan, jende artean tartetxo bat egin eta Aitor Olea Juaristiren " Euskal Herriko organoak" izena daraman lana ikusteko parada izan dut, ama piano eskolak hartzen hasi berria da eta ikasteko ez zaio batere gaizki etorriko. Baina konturatzerako 2 metro luzeko kankailu bat jarri zait parean eta Metak diskoetxearen standaren aurrean bukatu dut.


IN-KOMUNIKAZIOA

Disko sorta potoloa ekarri dute Metak diskoetxekoek aurtengoan. Etorri bezain pronto bila nenbilen Fermin Muguruzaren "In-Komunikazioa" diskoa erosi dut. Kristina Solanok parte hartzen du disko honetan, Ferminekin batera trikitia jotzen, eta ikusi beharko dut ea nola moldatzen den.
Ezker-eskuin begiratu ondoren Sorkun, Kashbadeko abeslaria zenaren lan berria "Onna", Skunk taldearen "Kinki", Betagarri taldearen "Arnasa hartu" eta Xabier Montoia bakarlariaren "Ni ez naiz Xabier Montoia" diskoak aurkitu ditut, besteak beste, erakusmahai gainean. Aukeraketa zaila daukat baina, "Onna" diskoa ere motxilan sartu dut, koadrilako lagun ezkutuari oparia egiteko.
Buelta erdia eman eta hara non Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen standa topatu dudan. Oraintxe bertan jendez gainezka dago eta alboan dagoen Elkarreko erakusmahaira joan naiz.


LAPURDIKO KOBLAKARIAK

Joserra Senperenaren "Blues pasadizoak", eta Olatz Zugastiren "Elearen lainoa" diskoak ikusi ditut lehenengo begiradan. Begiak ere nahiko lausotuak ditut dagoeneko eta Pantxoa eta Peioren azken diskoa esku artean hartu dut.
"Lapurdiko koblakariak" izenburua darama Peio eta Pantxoa bikotearen azken lanak. Izenburuak aditzera ematen duen bezala, Lapurdiko kantu zaharren bilduma osatu dute 12 abesti dituen disko honetan. Mixel Ducau musikariaren laguntza izan dute diskoaren grabaketan.
«Nafarroa La Navarre: chants et traditions», «Xiberoa La Soule chants et traditions», Laja eta Mikelen trikiti doinuak... ezin aukeraturik nabil. Baina hara non ikusten dudan Amaraun taldearen disko berria. Jazz doinuak egiten ditu Durango inguruko talde berriak, oboea delarik taldearen musika tresna gidaria.
Bultzaka-bultzaka Gaztelupeko Hotsak diskoetxera itzuli naiz ostera.
Mikel Urdangarin zornotzarraren "Heldu artean" laugarren disko luzea ikusi dut.
Standeko mahaian barrena eskua luzatu eta motxilara sartu aurretik esku artean hartu dut. Hernanin eskaini berri duen kontzertuan izugarri gustatu zitzaidan disko berri honetako abestiek duten alderdi urbanoa.
Ia bi urte isilik egon eta gero, "Maite out" disko berria osatuta agertu da Bide ertzean taldea. Kantura gonbidatzen duten 12 abestiz osatu dute diskoa. Standaren aurrean burua altxa eta Zea Mays taldeak Kirmen Uriberen letretan oinarrituta "Harrobian" lana kaleratu duela ikusi dut. Pettik "Etxeko uzta" lana osatu du. Azokako bozgorailuetan entzuten ari gara oraintxe, «Iraganaren putzua» abestia.
Bekokalen azken bisita Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen standean egin dut, aitaren enkarguari erantzunez Rufino Arrola, Txetxu Urrutia eta Eusebio Ruedaren "Rufino Arrola" diskoa eskuratu dut.


NERE EKIALDEAN

Erdi ikusian utzi dudan Elkarren standera itzuli nahiz berriro. Orain giroa lasaiago dagoela dirudi. Jendearekin inolako borrokarik egin gabe standa alderik alde begiratzen nabilela, Benito Lertxundiren azken diskoari itsatsita geratu zait begirada. «Hitaz oroit» diskoa plazaratu zuenetik sei urte eman ditu kanta berririk grabatu gabe. Azken sei urteotan sortutako 11 abesti berriz osaturiko «Nere Ekialdean» izeneko lanarekin dator aurtengoan azokara. 11 abesti horien artean Fernando Pessoa poeta portugaldarraren 5 olerki musikatu ditu.
Bekokaletik, Barrenkalera noa orain. Gor diskoetxeko erakusmahaian Añorgako Asgarth taldeko kideak ikusten ditut. Aurreko diskoetan bezala heavy doinuak dira nagusi kaleratu berri duten "III" diskoan. Mahaiari erreparatuta berriz, Ekon taldearen "Salatzen dut" eta Jousilouliren "Terrorista" diskoz gainezka dagoela ikusten dut.
Asgartheko kideak ikusita neska gazte koadrila bat etorri da arrapaladan Gor diskoetxeko standera eta batera eta bestera bultzaka hasi eta bat batean Oihukaren standean ikusi dut nire burua.
Idi Bihotz taldearen "Amaigabe berria", Gatiburen "Zoramena" eta Etsaiak taldeko Iñigito gidari duen Txapelpunk taldearen "Bla bla bla bla bla. Stop" lanak daude erakusgai.
Gaurkoan baina ez dut ezer gehiago erosteko gogorik ez dirurik. Azokako zurrunbilotik irten eta urteroko ohitura dudan bezala azoka kanpoan txorixoz beteriko talo bat erosi eta etxerantz noa. Niri dagokidanez bukatu dira aurtengo Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren kontuak. Opari bete motxila bizkarrean hartuta agur esan diot karpa erraldoiari, datorren urtean ordea kaixo esanez agurtuko dut azokako erakusmahaiak hartuko dituen eraikin berria

Musikaz blai
Azokaren aitzakiaz, abenduak 4tik 8ra bitartean musika emanaldirik ere ez da faltako. Durangora hurbiltzen denak, Benito Lertxundi, Amaraun, Bide Ertzean eta Pettiren emanaldiak ikusteko aukera izango du.


Azkenak
2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Eguneraketa berriak daude