POLITIKAREN XARMA ETA DESILUSIOA


2021eko uztailaren 28an
Poblet herrian burutu zen lehen Galeusca, 1984an. AELC elkartea zen eta da Galeuscaren aitzindaria. «Pobleteko manifestua» idatzi zen bertan, baita Galeuscaren oinarriak eta arauak finkatu ere. Manifestuan herrien autodeterminazio eskubidea jaso zen eta erbesteko euskal idazle errepresaliatuen aldeko atxikimendua. Gaurtik begiratuta, zientzia-fikzioa diruditen aldarrikapenak.

Lehen Galeuscaren hasiera ekitaldia Bartzelonako udaletxean izan zen, Pasqual Maragall alkatea izaki. Azken honetan, Joan Fageda PPko alkatea ez zen harrera ekitaldira agertu -horrela iragarria bazen ere- eta bere ordezkari batek desenkusatu zuen. Idazleak garaiz iritsi izanagatik ere, ez zuten ezagutuko. Edonola ere, Balear Uharteetako Gobernua PPren oposizioko gainontzeko alderdiek (PSOE, IU, PSM eta Berdeak) osatuta dagoenez, Mallorcako udalak hotel garestienetako batean eman die ostatu idazleei. Oposizioari oposizioa egiteko modu hagitz eraginkorra nonbait.
Politika oso presente dago Galeuscan. Montserrat Bayá idazleak, Kataluniako elkartearen arima eta bihotza, honela oroitarazi digu iragana: «Ez da ‘mugak apurtu’ lemapean burutzen dugun lehen Galeusca. Alabaina, teoriatik praktikara pasatzeko unean gaude, bestela etorkizun zaila ikusten dut». Iraganeko euskal idazleen arteko liskarrak aipatu dizkigu, joera politiko posibilisten eta apurtzaileen arteko joera kontrajarriak. Anjel Lertxundi eta Joxe Austin Arrieta idazleak suhiltzaile lanetan gogoratzen ditu Montserratek.

GALIZIARRAK ERROMANTIKOENAK.

Bazkarietan, lehen platerrarekin batera, bidaiaz mintzatzen da, bigarrenean, literaturaz, eta postretan, politikaz. Katalanak -egoera onenean daudenak- politikarako pragmatismoaren agerle dira. Euskaldunak, berriz, politikarekiko izan zuten ilusioarekin desengainatuak. Galiziarrek -egoera larrienean daudenak- ez dute horregatik politikarekiko xarma galdu. Idazleen elkartean hirurogeita hamar idazle baino ez dira biltzen, eta Xuntako Fraga Iribarne presidenteak ez ditu aintzakotzat hartzen. Alta, gainontzekoak baino grina handiagoz mintzo dira politikaz. Cesáreo Sánchez Rodriguez idazlea Galeuscaren klasiko bat da galiziarren artean. Balear Uharteetako Damià Pons kultura kontseilariaren -Mallorcako alderdi sozialista eta katalanistaren kide- diskurtsoa entzun ondoren honelako balorazioa egin zuen idazle galiziarrak: «Galizian independentistatzat joko zuten diskurtso hau».
AELCko Jaume P. Montaner presindentearentzat diskurtso errealista izan zen. Bere ustez, PPk ekitaldiaren amaierara bere zelatariak bidali zituela jakinda diskurtso pragmatikoa eta errealista burutu zuen Damiá Ponsek, katalanez burutu ere, noski. Euskaldun gehienon ulermenetatik, berriz, ezin jakin independentista, apurtzaile edo posibilista ote zen. Mugak apurtu bitartean behinik behin

«Garai berriek aterabide berriak dituzte eskakizun»
Nahiz eta politiko ugari kontrakoa demostratzen gogotik ahalegindu egunik egun, oraingo gizartearen antz handirik gabeko batean jaio zen Galeusca, duela 19 urte. Estatu gabeko literaturak izateak zer laido historiko jasanarazi zizkien ohartarazi nahi zuten idazleek. Ia hogei urte betetzera helduta, gero eta zailagoa dirudi ekimenaren alderdi politikoak alde batera uztea. Penintsulako hiru herrialdeetako literaturaren egoerak jarreraren bat erakustera behartzen gaitu egunero: laido historikoak ohiko bilakatu dira, eta industria editorialak irakurle militantearen transformazio etengabeari egin behar izan dio aurre, zeinek plazera, entretenimendua edo lilura nahi baititu gaur egun.

Krisi editorialak ezaugarri bereziak ditu hiru eremu horietan. Galizian, kezkati dabiltza irakurle militantea desagertzen ari delako. Euskadin, egoera politikoak maizegi kriminalizatzen ditu hizkuntza eta kultura propioa, halako eran non, antzina ez dela Unai Elorriagari eman zioten sari Nazionalaren kasuan gertatu den moduan, aski baita estatuarekin kontaktu ñimiñoena izatea, egiten den literatura bikaina ezkutatzea jomuga duten jarrera gaitzespenezkoak eta erdi-faxistak azaleratzeko. Herri katalanetan, berriz, estabilitate batera iritsi gara, baina sarri egoera horrek berak ixten dizkio ateak ustekabeari.
Proiekzioa da hiru literatura horien arazoak konpontzeko moduetako bat; proiekzio estatala nahiz internazionala. Galeuscak ideien eta proposamenen plataforma gisa funtzionatzen du. Teoria hori, ordea, editorialen eta politikaren arloko gorabeherekin behaztopatzen da. Nahiz eta profesionalak behin eta berriro saiatu, editoreek ez dituzte oso aintzat hartzen itzulpenak, eta elkar ez ezagutzeak zaildu egiten du salmenta. Bestalde, gobernuek ere ez dute aurkitu bakoitzaren literatura promozionatzeko eta laguntzeko formula asebetekorik. Administrazioen konpromiso ausartagoaren beharrean gara. Neurri batean, idazle galego, euskaldun eta katalanak direlako, hain zuzen, gaztelaniazko literatura hesituari kalitatez eta berrikuntzaz erantzuten dioten bakarrak, zeinek idazle hegoamerikarretara jotzen baitu hasperenka, zerbait mugitzen dela adierazteko. Presazkoa da denon ahaleginak batzea eta guk geuk promozionatzeko formulak aurkitzea. Adibide ona da, eta ongi erreparatu beharko litzaioke, Balearretako gobernuaren ekimenari, zeinek laguntzak ezarri baititu isletako idazleen lanak beste hizkuntzetara itzultzeko.
Urtero sortzen den debatea da Galeuscak zer funtzio bete dezakeen. Esan beharra dago ezen, ikasturte editorial bakoitzean, Galeuscako bilerak eta kontaktuak direla hizkuntza horien arteko itzulpenetatik argitara ematen den ehuneko handi baten iturri. Emaitza horri idazleek egun horietan konpartitzen dituzten esperientzia bitalak eta sorkuntzazkoak erantsiz gero, esan dezakegu Galeuscak baduela etekina, baina hedabideen arreta eskasa (ez hain nabarmena Galizian eta Euskadin) eta inertzia administratiboa tarteko, nekez eman dezake gehiago.
Bestalde, garai berriek aterabide berriak dituzte eskakizun. Galeuscaren helburuak ez dira trantsizioko herentzia, ez horixe. Oraindik ere balio bera dute hasierako xede haiek, hots, penintsulako hiru literaturek elkarren berri izatea sustatzeak, itzulpenak bultzatzeak eta gobernu zentralak inposatu isiltasunari aurre egiteko adinako debate etengabea sortzeak, baina teknologia berrien bidez aitzinatu beharra daukate hemendik aurrera. Hau da, instituzioen estatu gabeko hizkuntzen aldeko kontzientzia indartzea bezain axolakoa da Galeuscako literatura publizitatzeko moduko Interneteko ataria ezartzea. Esandakoa gauzatzeko, Galeuscak denon parte hartzea behar du: egileena, kritikoena, hedabideena, instituzioena eta abar. Azken batean, behar bezala gutxitan funtzionatzen duen borondate-multzo baten esku hartzea


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude