GALEUSCA: IZAN ALA EZ IZAN

  • Galeuscak jite eta izaera politiko soila zuen hasieran. Frankismoaren garaian ekimen debekatua izan zen. Diktaduraren osteko aroan, literaturaren ordezkariek -editoreen Galeusca ere badago- hartu zuten Galeuscaren lekukoa. Alabaina, 1984ra arte ez zen idazleen lehen Galeusca burutu. Aurtengoa, Mallorcakoa, XIX. Galeusca izan da. Aurten, halaber, katalanek AELCren (Associació d'Escriptors de Llengua Catalana) XXV. urteurrena ospatu dute. Herrialde Katalanetako literatur ordezkariak sendo ari dira; euskaldunak, berriz, literaturaren bidea sendotu beharrean; eta Galiziako ordezkariak bidea zabaldu nahian.

2021eko uztailaren 20an
Harrera egunean, azaroaren 7an, ostegunean, gauzak ez ziren partehartzaileek nahi bezala atera. Iberia hegazkin konpainiaren gorabeherak zirela medio -Madrileko ordenagailuen sistema nagusia erre baitzen- Mallorcako Joan Fageda alkatea ezagutu gabe gelditu ziren literaturaren ordezkari gehienak. Berandu oheratu arren, goizean goizik hasi zen «Itzulpena, norbere literatura osatzeko bidea» izenburupeko mahai-ingurua. Tere Irastortzak atera zituen lozorrotik ordezkariak: «Gure historian eskolarik ez da izan, instituziorik ere ez, herria ez da inoiz aintzakotzat hartua izan, eta konplexu moduko bat sorrarazi dute gure baitan. Alabaina, beti ari gara zerbait salbatzen. Euskara batua sortu dugu eta literaturaren bideak zabaldu, orain, ordea, ez gaitzatela interpreta». Horretarako, ordea, elkarren lanak itzuli beharra aldarrikatu zuen.

Jordi Castellanos Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasleak, berriz, izulpenaren arriskuak azaldu eta ondorio honetara iritsi zen: «Itzulpengintza gure kultura eraikitzeko tresna izan daiteke, baina baita bere suntsipena ekarriko duena ere». Xulian Maure itzultzaileak, berriz, «Haur eta gazte literaturan itzultzen dena gainontzeko arloetan itzuliko balitz, normalizazio bidean geundekela» esan zuen.
Mailar Aleixandre idazle galiziarrak, berak galizierara itzulitako Harry Potter-en lehen liburua aldatu diotela adierazi zuen galderen txandan, eta globalizazioak kolonianismo kultural berri bat ekarri duela salatu zuen sutsuki.


ITZUL HADI, ITZUL EZAZU.

«Galeusca, itzulpengunea» gaia eztabaidatu zen segidan. Markos Zapiain kritikaria filosofiaren ikuspuntutik mintzatu zen. Zein da itzulpengintzaren muina?: «Euskaraz, itzulpengintzaren muina joan-etorria da. Itzultzeko joan egin behar da, euskaraz iraun nahi badadugu joan etorriko bidaia egin behar dugu. Joan, ikasi eta itzuli». Alta, Zapiainek hizkuntza bakoitzak -Heidegger, Nietzsche, Sapi edo Txillardegik esan bezala- bidean aurkituko dugun ikusmolde ezberdin bat eskainiko digula, adierazi zuen.

Carme Arenas itzultzaile katalanak mundu globalizatu batean bizi garela berretsi zuen eta «global» hitza zehaztu: «Gure nazio, kultura, eta hizkuntz mugak gure nortasuna galdu gabe gainditu behar ditugu, horretarako baina, guk geuk landu eta garatu behar ditugu osagarri hauek, baina ez kultura globalizatuaren barnean, kultura global edo unibertsalean baizik».
Xavier R. Baixeras galiziarrak, katalanetik galizierara itzulitako lanen berri eman zuen: «Itzultzen dena urria izanda ere, Galizian eskaerarik ez dago» azpimarratu zuen. Galiziako egoera gainontzeko herrialdeetakoa baino larriago dela agertu zuen, administrazioa gogorki kritikatuz.

INTERNET, MUGAK HAUSTEKO BIDEA.

«Mugak hausten, oraingoa eta etorkizuna» lemapeko ekarpenak entzun genituen segidan Xulio Ricardo Trigo galiziar-katalanaren ahotik: «Baliteke gure burua engainatzen aritzea. Ez dugu gure burua aski ezagutzen, eta hortik hasi beharko genuke lehenik. Zergatik ez egin, Galeusca izeneko web gune bat?». Miguel Anxo Fernán Vellok Xulio Trigoren iritzia onartu zuen: «Ezin diegu erru osoa administrazioei bota, idazleok ez dugula estrategia komunik aitortu behar dugu», azpimarratu zuen.
Azkenik, Andolin Eguzkitzak Xabier Mendiguren editorearen txostena irakurri zuen. Gure herrialdean bizi dugun salbuespen egoera mozorrotua eta etnozidio plana aipatu zuen lehenik. Segidan, ordea, apaltasun eta errealismoko «dutxa hotza» hartzea komeni dela azaldu zuen, baita galdera ugari planteatu ere.

SALBAMENDURAKO BITARTEKOA.

Jaume Pérez Montaner AELCko presidenteak, Tere Irastortza EIEko lehendakariak eta Yolanda Castaño Galiziako Idazleen Elkarteko idazkari nagusiak jardunaldiaren ondorioak bildu zituzten idazki komun batean. Ondorio praktiko bakarra, sare informatikoan harreman gune berria eratzeko konpromisioa izan da. Horretarako, elkarte bakoitzaren aldetik arduradun bana izendatua izan delarik.
Finean eta funtsean, aurtengo Galeusca, iraganaren eta etorkizunaren arteko ekitaldi «zubi» izanaren inpresioa hartu dugu. Etorkizuneko Galeusca berria eta ezberdina izango da edo ez da Galeusca askoz gehiagorik izango. Etorkizuna ekintza finkatuen garaia izango da edo Galeusca idazleen arteko harremanak lantzeko topagune soila baino ez da izango. Nahikoa ote?
Ez gara aldaketa garaian bizi bakarrik, garai aldaketan baizik. Mugarik muga, Galeusca osatzen duten hiru errealitateek horretaz jabetzeko ahalmena izanez gero Galeusca biziko da etorkizunean

«Galeuscan, ez gabiltza arrakastaren atzetik, porrotik gabeko nazioa baita»
Ia hogei urte dira ametsa errepikatzen dela. Urtero, udazken oro, Santu Guztien egunaren inguruan, edota urte zeltaren hasieran, agertu egiten dira gatazkan dabiltzan gure hiru nazioen joera literario ezkutuak, hots, nazio galegoarenak, euskaldunarenak eta katalanarenak. Estandarteak aireratzen dira, bozeramaileak izendatzen eta segizioak prestatzen, epe laburreko enbaxada ibiltari bakar batean, hizkuntzak eta libertatea bat eta bera direneko errepublika deszentralizatu amestuaren alde elkar hartzeko. Izan ere, konbibentzia, errespetua eta duintasuna izango badira, horixe da noraezeko kondizioa; hizkuntzak eta libertatea bat eta bera izatea, alegia.

Batez besteko hogei urte horiek kontuan, ia hamarrez behintzat azal nezake hemen neure ikuspegi partikularra, zeren gero publiko egiten den norbere buruaren sail hibridoan mugitzen baita literatura, edota kezka propioen zentroan arrotz baten gisan iltzatzen den arlo kolektiboan. Horregatik, literaturak berak bezalaxe, niri neuri bederen, Galeuscak eman dizkit bestela inola ere jasoko ez nituen ondoko bi gauza hauek: Galeuscari esker ezagutu ditut, gaurko Espainiari buruz, hots, berak ezinbestez izan beharra daukana ignoratzen eta mesprezatzen duelako, ignoratzen duen oro gutxiesten eta zokoratzen duen Espainia honi buruz, bihotzarekin idazten duten buru ekidistante ugari, eta Galeuscari esker lortu dut haien adiskidetasuna.
Eta, nahikoa leku izango banu, hementxe idatziko nituzke banan-banan ezagutu ditudan pertsona horien guztien izenak; bai, hementxe seinalatuko nituzke, pentsamendu bakarraren industriari, hizkuntza estekatuari, literatura domestikatuaren feria sentimentalari edo histamina mediatikoak ezarri «egitate diferentzialaren» tolerantziazko baremoari jaramon egin gabe, sorkuntzaren harian bizi diren lagun horien guztien izenak. Galeusca nazioan, ez gabiltza arrakastaren atzetik, zeren porrotik gabeko nazioa baita berez, edota, berdin dena, amets baten zaintza.
Alabaina, ametsa ez da paradisua. Apika, ez du zertan izan, baina, edonola ere, gure zoritxarrerako, izan ez da. Are gutxiago, berriz, Galeusca, zein somnanbuluen esku itsuekin eta bizirik irauteko senaren begi irekiarekin amestu behar baita. Hogei urte hauetan, gatazkan dabiltzan gure nazioen bide gurutzatuak ikuspegiz aldatuz joan dira; bereiziz eta garaiera ezberdinetan berriro elkarrekin gurutzatuz, zola ezberdinekin eta patu ebentual bereiziekin. Arindu egin da hitzen pisua, eta hutsarte ideologikoak salgai suntsikorrekin eta etengabe berritzekoekin bete dira. Literaturak elikagaien departamentua hartzen zuen lehen; orain, aldiz, oparitako gauzakien saila betetzen du. Gure hiru tradizio ezberdinek ez dute beste erremediorik: landa-turismora igaro behar dute, edota, bestela, hiriko geriatrikoetan eskatu behar dute plaza, sinesten dutelarik, egungo modernitateak, beste abantaila ugariz hornitzeaz gainera, utziko diela zahartzaro luze bezain gozoa bizi izaten, eta, beharbada, zergatik ez?, asmakizunak hainbeste izanik, in vitro ernalketak emango diela irauteko itxaropena, nahiz eta betiere muga batzuen barruan izan.
Beste urte askotan ospatuko ote dugu Galeusca? Ederra izango litzateke ez ospatzeko modua iritsi dugulako agerpen horren beharrik ez izatea, hots, urteko egun guztiak betetzea. Agian gure esku dago, baita gaur egun ere, hala gertatzen ohi baita beste amets askorekin


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Eguneraketa berriak daude