Eta nondik jan?


2021eko uztailaren 19an
Baserritar eta nekazari asko ziren ZERUKO ARGIAren irakurle, eta haiei zuzendutako saila zeukan aldizkariak, Jose Alkizaren ardurapean. «Eta nondik jan?» izenburu borobila zeukan Jose Alkizaren sail horrek, bestenaz «Nekazaritza an eta emen» titulua bazuen ere. Dena den, esanguratsuagoa deritzot «Eta nondik jan?» horri, batik bat 1972ko azaroaren amaiera hartan esnearen ugaritasuna zela-eta, erabat kezkati agertzen zelako Jose Alkiza.


ESNE GEHIEGI

«Badarabilkigu naiko komeri esnea delata -zion Jose Alkizak-. Euskal Errian aspalditik sortzen da bertan edaten dan baiño esne gehiago, baiña emengo esne-zentralak erraz saltzen zuten Espaiñia barruan sobratzen zitzaigun esnea. Oraindik urtebete izango da, gehinaz ere, esne bei gutxiegi zegoelako Espaiñiako gobernua milloiak gastatzen ari zela dibisetan, kanpotik esne garraio. Bazen orduantxe ere negarra eta lantua eta baserritarrari esne gehiago atera zezala esan beharra. Gu prezioaz kejatzen giñen, merke zegoelako, ain merke ezin zitekeela esnerik sor. Igo ziguten prezioa eta asi zen esnea ugaltzen. Orain zer da eta sobra dagoela, esne-zentralak sekulako mantekilla eta esneauts pillak egiten ari direla, jendeak ez duela lehen ainbat esne edaten, Galizian esnea putzura botatzen ari direla... eta abar».
Zer zela eta sobratu ote zen esnea? Jose Alkizaren esanetan, «eguraldiak du kulparik gehiena. Bai jauna. Ez arritu. Nekazaritzan eguraldiak zerikusi aundia du. Aurten Espaiñiako egoalde guztian eta erdi parean ere bai, euria erruz egin du udan eta udazkenean. Beste urtetan udaberria amaitu orduko lehortu egiten zaizkie bazterrak eta beientzat janari eze eta berderik gabe gelditzen dira. Beste gabe, beiak lehorra janez daudelako, askoz esne gutxiago ematen dute eta iparraldetik garraiatzen dan esnearekin osatzen dira ango artzaileak. Aurten uda eta udazkena ere bai, busti joan zaie, ez da larrerik ahitu, eta beiak ematen segitu dute. Ez da izan iparraldetik esnea garraiatu beharrik eta jakiña, Asturias eta Galizia aldean, Andaluziara bialtzen zutena udaberrian bezalatsu esnea sobratu egin zaie».



JENDEAK ESNE TXARRA NAHI EZ

Horrez gain, jendeak ez zuela lehen hainbat esne edaten, eta haren balizko zergatia azaltzen saiatzen zen Jose Alkiza: «Beti ere udazkena izaten da esnerik gutxien saltzen den bolada, umeak eskolara asten diran garaia. Etxekoandreak nahiko lan izaten du nonbait, seme-alaben eskola liburuak, jantziak eta oiñetakoak pagatzen, eta jan-edanean zuhurxeago ibili behar. Bestalde udako turistak aldegiñak dira.
Aurten, Orrezaz gaiñera, zenbait esne-zentrali multa bota diotelata, sekulako iskanbilla armatu da periodikoetan. Etxekoandreek esne txarra saltzen dietela jakin dutenean, utzi egin diote erosteari. Espaiñia guztian %17 jetxi omen da esnearen kontsumoa».
Baina Jose Alkiza ez zetorren bat jendearen konportaera horrekin: «Nere ustez tiroak oker joan dira, behar ez zan tokira tira dituzte. Egia da, bai, zenbait esne-zentralek esne txarra saltzen zutela, baiña orrek ez du esan nahi esne ori edateko txarra zanik, gaitz egingo zukeenik, gorputzari kalte egingo ziokeenik, falsifikatua zegoela baizik, esneak berekin euki behar dituen gauza guztiak ez zeduzkala, behar bada ‘garbiegia’ zegoela.
Gaiñera, multa guztiak ez dira izan esne txarra saltzen zutelako. Gradutan edo neurritan iristen ez ziralako ere, izan dira multak. Baiña zeiñi zergatik eman zitzaion argitzen eta garbitzen iñor gutxi saiatu da. Denak zaku berean sartzearekin nahaspilla areagotu besterik ez da egiten. Bestalde, eta au ere oso gogoan eukitzekoa da, multa oiek zigortzen zituzten oker guztiak ez dira oraingoak, azkeneko lau-bost urteotan zehar egiñak baizik. Orain ordea denak batera azaldu eta zigortu dira. Iskanbilla franko sortu dute, ez dakit erruduna eskarmenta araziko zuten... eta bitartean etxekoandreei esnea edateko bildurra sartu».


PUTZURA BOTATAKO ESNEA

Eta hori gutxi balitz, Galizia aldean baserritarrak esnea botatzen ari omen ziren, esne zentralek hartu nahi ez zietelako.
«Asteko esan behar da, zentral oiek ez direla baserritarrenak, kooperatibak, dirudun batzuenak baizik, SA-k. Komeni zitzaien arte erosi diete esnea baserritarrei, eta komeni ez zitzaienean, or konpon esanda, utzi dituzte. Orain arte, esnea eskas baitzegoen, arrapazka ibilli dira esnea biltzen, batak besteari bezeroak kentzen. Zenbait baserritar, gaur oni eta bihar hari esnea saltzen aritu da, batak baiño besteak erreal bat gehiago pagatzen ziolata.
Orain esnea ugaldu da. Zentralek saldu ezin ala biltzen dute, eta ez batak eta ez besteak ez dio erosi nahi. Or gelditu da nekazari gizajoa bere esnea iñori saldu eziñik. Beren amorrua azaltzeko, esnea putzura bota dute.
Eta bitartean zentralak? Zentralak legean dabillela esango du, ez zutela egin segitzera behartzen duen kontratorik eta... arrapa zak».
Besteen bizkar hartutako eskarmentua gauza ona delakoan, honela zioen gizonak ondorio gisa: «Emengo baserritarrari asko pentsarazi beharko liokeen gertakizuna da au. Zer balio du, esnea eskas dagoenean, erreal bi edo pezta bat gehiago artzeak, urrena ugaltzen denean zeiñi saldurik ez duela gelditze ezkero?»

Politika ez da gauzarik txarrena
Aurreko izen-buru-titulu ori, Montaron, «Hebdo TC»-ko zuzendariarena duzue. Azaroaren bian argitara emana izan zen. "Politika, Eliza eta Sinismena" Lourdesko Batzar Nagusiaren ondoren, gai aiei buruz, Frantziako Gotzaiek Agiri bat zabaldu dute. Pozgarri izan zaio Agiri ori Montaron jaunari. Frantsesentzat ez ezik guretzat egiñikako irakurgaia dirudi. (...) Danbateko ederra, Apaiz utsezko Elizari (Clericalismoari) eman diotena Frantziako Gotzaiek. Aundia, bizi dan Jainko Erriari eman dioten garrantzi eta balioa. Utikan egin diote Gotzaiek klerikalismoari. Gotzaien erantzunkizuna aundia izanik, neurriko gizonak dira Gotzaiek, eta beren naiez, Jainko Erriak politikako arazo pentsakizunetan murgildu bear du eta erri orren erantzunkizun eta konpromisoak jaso (...) (1972-XI-26)

Erregiñak salgai
Ez ikaratu; erleen erregiñetaz mintza natzaizu. Erleuntzean, erregiñaren arrautzetatik jaiotzen dira gaiñerako ezti-egille guziak. Gizonak erleari ezin pakean utzi, erleak miztoa berea duen arren. Lehen eztia kentzen zion, orain ezti gehiago egin dezan, gizonari probetxu gehiago eman dezaion ‘arraza obetzeko’ sistima sortu dute. Orretarako erregiñak sortzen dituzte aparte, aukeratu, nahi duten arrarekin kruzatu eta arrautzak egiterakoan saldu. Alemanian eta Italian, Argentinan eta Australian badaude erregiñak salgai. Prezioak erreinu batetik bestera alde aundia daukate, baiña Alemanian esate baterako, prest-prest jarria, 25 markotan eros zenezake (1972-XI-26)

Gauzak garestitzen
Zer lasaitua hartu zuten etxekoandreek Irailaren 15eko batzarrean ministroek gauzen garestitzeari neurriak jarriko zizkiotela agindu zutenean! Izan ere etxekoandreek ez dute letra txikia irakurtzeko ohiturarik. Haundiak bakarrik irakurtzen dituzte egunkaria erosten dutenean ere. Hortantxe geldi diteke Iraileko neurria ere. Lehen ere hainbeste jarri dira, bizitza gehiegi garesti ez dadin! Ahuntzaren gauerdiko eztularen antzekoak gertatu dira. Baina, bai al du gauzen garestitzeak konponketarik? Ez al dago, bada, Gobernuaren esku? Ez al da honek behatz bat mugitzea aski? Ez, noski. Askok uste baino korapilo bihurriagoa dugu. Gauzak zergatik goruntz jotzen duten ezin erabakirik dabiltza ekonomilariak berak ere. Ez dugu uste hortaz ezer garbirik atera ditekeenik. Bizi dugun diru-gizartea gazterik, sasoiko eta indartsu dagoelako doaz gauzak gora... Baina patrikak agintzen duen baino agudoago hazten da ekonomi-gizarte hori, lan-sariak baino azkarrago, alegia. Orduan ekonomi-gurdia gurpil bat aurreraka eta bestea atzeraka duela geratzen da (...) (1972-XI-26)


Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude