argia.eus
INPRIMATU
LO, SEKO LO
Jakoba Errekondo 2007ko otsailaren 21a
Sen onak dagigu eta ikerketa batek baino gehiagok frogatu: landare artean izateak on egiten digu eta, aspaldiko ustel zabaldu bat hankaz gora jarriz, gure loaren ondoan baditugu are hobea da eragin hori.

Inguruan landareak izateak buruko nekea baretu dezake. Erietxetan dauden gaixoek gelako leihotik lorategiren bat begien bistan badute botika aringarri gutxiago behar izaten omen dute. Etxean landareak izateak lasaitu eta adeitsuago egiten gaitu eta kanpotarrak hartu eta jasateko berago. Landare bati begira egote soilak estresa, izua eta estuasunak baretu bezalaxe, tinkatutako giharrak laxatzen dituela aspaldidanik ezaguna da. Ohaide ditugun landareek arnastuko dugun airea garbitzen dute trikloroetilenoa, bentzola eta formaldehidoaren gisako toxinak bereganatu eta, gero eta beharrezkoagoa dugun oxigenoa ahoeran jartzen digute.
Kontu zaharrak ahantzi eta ohaide zatarraren zurrungen estresa eta platonikoaren antsia lasaitzeko, zerorren loaren onerako, landarez alaitu ohea ere