argia.eus
INPRIMATU
Hitz Bitan
2021eko uztailaren 19a
- Pello Lizarralde idazleak honakoa adierazi zuen «Zeberri» aldizkarian: «Literatura lighta egiten ari gara une honetan: azkar idazten da, azkar argitaratzen da eta azkar ahazten da. Normalean oso gauza sinpleak idazten dira».
- Ismael Manterolak dioenez, «Grezian gertatzen zenaren kontrakoa gertatzen da: garai hartan artelanak asko baloratzen bazituzten ere, artista hutsaren hurrengo zen gizartean. Orain, berriz, oso jende gutxik ulertzen du edo oso jende gutxiri gustatzen zaio Txillidaren lana, baina artista ‘maite’ zuen. Jendeak nahiago izan zuen hileta-elizkizunetara joan Txillida-leku bisitatzea baino». Hitzok «Gara»n idatzi zituen.
- Mikel Urdangarinek zera adierazi zuen «Geu» aldizkarian: «Nire kezkei ihesbidea emateko eta barruak baretzeko kantatzen dut».
- Jean Louis Davantek «Jakin» aldizkarian: «Ez dakit zein frantses idazlek erraten zuen ‘idaztea idazlearentzat terapia bat dela’. Holako zerbait bada, (...) bestela ez bagaitu guhaur berotzen idazteak, nola interesatuko ditugu besteak?».