Burges aurrerakoi bati


2021eko uztailaren 19an
Larri zebilen langile jendea 1972ko udazken hartan ere, diru premiarik ez baitzitzaion falta. Bizimodua gora eta gora zihoan, eta soldatak, geldi, gaixotasun batek harrapatu izan balitu bezala. Zer edo zer egin beharra sentituko zuen gehiengoak maiz, baina beti ezin bada greban aritu, besteak beste jasotzen zuten soldata urri horren beherapena zekarrelako -orduan ere greba egunak ez baitziren ordaintzen-, eta beste bide batzuk bilatzen ahalegintzen zen jendea. Araneguik ZERUKO ARGIAn hartutakoa, kasu. «Burges aurrerakoi bati eskutitz irekia» zuzentzen zion hark.


ARANEGUIK ZIOENA

Nor ote «burges aurrerakoia» Araneguirentzat? Bada, horrelakoxea, antza: «Sendagile, lege-gizon, ekonomilari, ESTE-ko lizentziatu, lantegiko teknikari edo honelako zerbait izan zintezke, Zu».
Gero, gizalegeari jarraituz, bere burua aurkezten zuen eskutitz haren egileak: «Berrogei urte ditut. Ezkondua naiz. Hiru seme-alabaren aita. Zaharrena hamabi urtekoa. Gazteena seikoa. Astean berrogeita hamalau ordu sartzen ditut lanean. Hogeita hamar nere emazteak. Honi hillean behin ordaintzen diote. Astero neri. Neure jaiotetxean bizi naiz. Aspaldiko maizterra nauzu. Uskeria ordaintzen dut errenta. Ez atezainik, ez aszensorerik eta ez berogarririk dugu etxean eta etxapean. Neronek konpondutako bigarren eskuko ‘seiscientos’a daukat. Ikasten hamalau urte arte jardun nuen. Hortik aurrerakoa bizitzak eta eskarmentuak irakatsi didate».
Dezente gauza azalduak zizkion, baina ez barruan zituen guztiak, alafede! «Ikastolara bidaltzen ditut neure haurrak. Nere eta emaztearen irabaziak ikusiz gero, diru asko kentzen dit umeak ikastolara igortzeak.
Goxo zait ‘Martel’ bat. Irakurtzea gogozko. Ahal dezakedan guztia irakurtzen dut. Badakizu nor naizen. Ez dakizuna zera da, zergatik idazten dizudan».


KONTU ESKE

Zein arrazoik bultzatu ote zuen, bada, gure gizona eskutitz hura idaztera? Berehala mahaigaineratzen zuen: «Uste ez nuen dirua gastarazi zenidan lehengoan. Etxeko norbaitek ondoezaren bat dugunean Anbulatorioa, SOE-ko sendagileetara jo ohi dugu. Baina gure umea ez zen hobeto jartzen. Nere konturako sendagilearengana eraman nuen orduan. Egon-gelan zai egon behar izan nuen. Aldizkari bat irakurri nuen. Ez zen txarra. Arranopola.
Urtearen azkenetan gaude. Baditugu gorabeherak lantegian. Asmatuko duzu, noski, zertzuk ditezken. Lege-gizonarengana jo genduan. Hemen ere itxogin beharra. Lehengo aldizkaria bistan. Berriro irakurri nuen. Azkenean erosi egin dut».
Nazkatuta zegoela langilea, hara! «Horregatik idazten dizut. Gogaikarri zait zuen mundua. Lan eta borroka egiten dut. Neure inguruko egoeraz arduratzen naiz eta hau aldatzen saiatzen. Irakurri dut zuen aldizkaria. Aurrerakoi azaltzen da. Baina gureaz oso desberdina da. Zuei edari oso onak eskeintzen dizkizue: 9 orrialde. Guk ezin erosi dezazkegun kolonia eta edergarriak eskeintzen dizkizue: 4 orrialdetan. Jantzi onez janzten erakusten dizue: 9 orrialdez. Banka-etxeak ikustera joateko adierazten dizue: 3 orrialde. Guretzat egindakoetan berriz, diru erraztasun haundiz erosi ditezkeen etxeetaz hitzegiten zaigu. Moduz dauden tresiloez. Merke erosi ditezkeen jantzi eta garbigailuez».
Inbidia al zien Araneguik burgesei, bada? «Ez, ez naiz zuenaren gose. Baina zuen lotsarik ezak sutzen nau. Aurrerakoi bezala agertzen zerate eta izan ere hala zerate hitzez. Bizitzako gorabehera askotan topo egin dut ikasle edo profesional berri aurrerakoiekin. Orain ia ez ditut ikusi ere egiten. Haiek gastaleku batzuetan eta ni bestetan ibiltzen gara. Ni ez neiteke haietara joan. Patrikak ez dit agintzen. Baina zuen faltsukeriak eta lotsarik ezak sutzen nau, zuen hitz-jario hutsezko aurrerakoikeriak, zuen demagogiak. Zuek ez zaituet kaleko zurrunbiloan ikusten. Zuen aurrekoek bazuten morroien emazteekin oheratzeko eskubidea. Beren sasikumeentzat umerzurztegiak jasoz isildu zuten ondorengoek barruko harra. Geroxeago, batera eta bestera, joan beharra izaten zuten maiteñoak poztera. Zuek ere berdinak zerate. Garbi nahi duzue barrua. Har gaiztorik gabe. Eta emakumearen askatzea asmatu duzue. Eta zuen emaztea aske izan dadin lanera doa, baina honen ordez, neskamea daukazue etxean. Ez naiz moroen jatorriko. Emakumearen askatasunaren alde nago eta dihardut. Baina zuek ez zaituet tartean ikusi nahi».
Behin aurrekoa esanda, burges bakan batzuk jatorrak zirela aitortzen zuen Araneguik. «Baina gehienok ez. Aurrerakoi azaltzen zerate. Horrek ondo ematen du. Zuen barruko harra isil dadin itxura besterik ez duzue egiten. Debalde edo doan den irakaskintzaren alde zaudete. Zatozte niregana, ni ere hala nagota. Hiru txartel ordaintzen ditut hillaren azkenean. Zuentzat ez da ezer. Asko neretzat. Atximurka haundiegia neretzat, noski. Dirubide ikaragarria dela ikastetxe bat jartzea esanaz zabiltzate. Nik neuk hauxe bakarrik dakit. Ez daudela lo zuei edariak, autoak, edergarriak eta abar eskeintzen dizkizuten Banka-etxe eta dirudunak. Diruak begi argia du. Diruak lantegiak, ostatuak, dantza eta festalekuak sortu ditu. Inoiz baita heritegi eta zerraldotegiak ere. Baina behin ere ez ikastetxerik. Dirubide on eta mauka haundi izan balitz landuko eta aitzurtuko zutekeen dirudunek lo egon gabe landa hori».
Noizbait amaitu behar zuela berea, eta bukaera gisa hauxe esaten zien: «Utziguzue behartsu izaten, baina ez eiguzue deitu ez gizarajo, ez iñoxente eta ez buru-motz. Hala izango gera agian. Baina ikuskizun dago»

Erriak du itza
Zorioneko dirua da, besteak beste, ikastolek duten arazorik latzenetakoa. Eta honek azkenean ikastola zera bihurtzeko arriskua du, klasista, alegia. (...) Ager dezadan zer esan nahi dudan. Ez dugu uste aberatsen eta langileen arteko umeak bereizten asteko arriskua dutenik gure ikastolek, garai bateko zenbait monja eta fraile ikastetxeak bezala. Ez dugu uste dirudunek dirua or jartzeko asmoa izango dutenik ere. Diruak badaki ongi asko umeak non egin. (...) Klasista arriskurik aundiena, diru laguntzarik ez izatetik datorkio. Diru asko behar da ikastetxe bat aurrera ateratzeko. Diru hori guztia aurrei ordain arazi beharretik datorkio, beraz, [ikastolari] klasista arriskua. Garestiegi joko lioke zenbait gurasori aurra horrenbeste ordaindu beharrak. Besterik gabe egiaz ezin duen zenbaitentzat ateak itxirik geratuko lirake. Horregatik ezarri dut asieran: Erriak du itza. Ikastolak erriarenak eta erriarentzat badira, erri-diruak aurrera atera behar ditu. Laguntzaileak ugaldu, jaialdiak eta zozketak egin, Aurrezki Kutxa, Udaletxe eta lantegietara jo, denetik egin behar da (...) (1972-XI-19)

Euskal musikarien sustraia
Egun gure artean dugun hainbat abeslarirengana hurbilduko bagina, guztiak euskal musika egiten ari diranen ustetan aurkituko genituzke. Eta orain ez naiz abesti zaharrak eta aintzinako doinuak jasotzen ari direnetaz bereziki ari, haize berriez, usu haize arrotzez, gure abestia aberastu eta indarberritu nahiez dabiltzanetaz baizik. Ez gure ritmo, ez gure musika tresnaz, ez gure musika joskeraz baliatzen dira horiek. Bainan, beraiek euskaldunak dira, euskeraz abesten dute eta, besterik gabe, euskalduntasunaren esentzia irabazi uste dute beren abestientzat. Mahai inguruan planteatu zen honelako zerbait baita: «Elurra mara mara ari da...» musika euskalduna ote? Edo egun hain modan dagoen «Gurea da-ta...» delakoa? Carmelo Bernaolak baietz aldera erantzuten zien galdera hauei edo erantzun zitekeela behintzat ikusi uste zuen. Berarentzat musika bat euskalduna den ala ez esateko kultura osoaren zabaleroari begiratu behar zaio. Euskal gizonak bere «izpiritua», «arima» barreneratzen dionean da musika bat euskalduna (...) (1972-XI-19)


Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude