Lizarrietako eta Lizuniagako bentak, Ibantelliren magaletan


Berako herri gunetik abiatu gara, bertako eskola, institutua eta kiroldegiaren aldamenean dagoen aparkalekutik (35 m). Bertan, GR 11 ibilbidearen Bera-Elizondo etapa esplikatzen duen panel bat dago. Ibilbide horren seinale zuri-gorriei segituz, etxez etxe doan pista bat hartu dugu. Bidegurutze ugari pasa behar dira, baina ez dago galbiderik bidea seinalatua baitago. Malda gora etengabean, etxeak atzean utzi eta goiko garo zelaira heldu gara. Hemen ikuspegia zabaldu da; Bera herria goialdetik ederki ikus daiteke, bere bi guneekin: Bera herri gunea eta Altzate. Gora jarraituz, berehala heldu gara maldaren bukaerara, bunker zahar batek "apaindutako" gain borobildura: Santa Barbara (400 m). Jatorrizko izena Larrategaina du, baina Santa Barbararen omenezko ermita hemen zegoela eta, santuaren izenez ezagunagoa da.

Seinaleak utzi (gailurraren alboko pinudi zatarrean barneratzen dira), eta gain honetatik, ekialderantz pistan barna jarraitu dugu aldapa behera leunean, Meaka leporaino. Hemendik, berriro seinale zuri-gorriei kasu eginez, hurrengo gaina igaro (Sorokogaina, 357 m), eta Idoiako benta izandakora heldu gara zelaietan zehar. Eraberritzen ari diren baserria da. Hemendik behera, metro gutxitara dago Idoiako lepoa (270 m), baita Beratik datorren errepide asfaltatu estua ere. Ekialdera gorantz doan pistari heldu, eraikuntza batzuk pasa eta Lizuniagarantz doan bidea ezkerrera utziz, Lizarrieta leporaino pista segituz joan gara malda gora lehenik eta ordekan gero, Ibantelli mendiaren hegomendebaldeko mazelak zeharkatzen. Bidearen ezkerreko ertzean, eraikuntza batzuen hondarrak ikusi ditugu, Labeagako antzinako meategiak dira, Labeagako magaletan ikatz ugari baitago. Ingurune honetako beste meategiak bezalaxe, aspaldi utzia dago. Leku hau Babesleku Naturala izendatua dago.
Beratik bi ordu eta erdian iritsi gara lepora. Lizarrietan (440 m) Etxalar eta Sara elkartzen dituen errepidea, aduana zaharra, estatuen mugak garbiro adierazten dituzten karteltzarrak, baserri bat eta benta daude. Benta taberna moduan jarria dago, oroigarri denda ere bada; badira gauza erabilgarriak, barbakoa egiteko parrillak, aterkiak, gerrikoak-eta, badira ere, inguruotako bentetan ohikoak diren oroigarri arrotz samarrak, pontxo mexikarrak, ez-dakit-nongo paisaje bat irudikatzen duen koadroa, ezpata eta sableak... eta ohiko oroigarri txatxu folkloriko espainol horietakoak...
Gauza horiek guztiak utzi eta guk mendira jo dugu, Ibantelliren gailur aldea ezkutatzen duen laino artera. Idoiako lepotik ekarri dugun pistan ibili lehenengo metroak eta berehala, eskuinera hartu dugu beste bide bat, maldan gora. Garo zelaietatik igo gara, muga lerroan barna, bi gailur banatzen dituen leporaino, Lepoaundi (602 m). Bertan dago 39 zenbakidun mugarria, eta hiru udalerrien arteko muga: Sara, Bera eta Etxalar. Eskuinean duguna da gure mendia, Ibantelli. Ezkerrean dugun gain txikia Labeaga deitzen da (617 m). Hala ere, «Editorial Alpina»ren mapan, Ibantelliri Labeaga deitu diotela ikusiko duzu, nahiz eta gainerako mapetan (argitaletxe eta erakunde desberdinenak) Ibantelli deitu. Edonola ere, leku atsegina eta ederra da hau. Beste minutu batzuk gehiago, eta gailurrean gara (698 metro), Lizarrietatik ordu erdi pasatxoan. Postontzi bat dago bertan, arroka bloke batzuen artean. Larrun oso gertu ikusten dugu gure aurrean, iparraldean. Gauden lekua eta bere artean, Lizuniaga dugu, oinen azpian. Kontrako aldera, Atxuria. Dena den, gaur lainoak ez digu askorik ikusten utzi.
Atzera lepora itzuli gara, eta etorritakoaren kontrako aldetik jaisten hasi. Pintura urdineko seinaleak daude, beherantz zuzen doan bidea erakusten. Basoa gure ezkerrean dugula beti, eskuinerantz zuzentzen hasi da bidea. Hemendik Lizuniaga aldera zuzenean jaitsi daiteke basoan barneratuz, edo, erosoago joateko, bide onari jarraitu. Bigarrena aukeratu dugu nahiz eta luzeagoa izan. Ibantelliren iparraldeko maldak alde batetik bestera zeharkatu ondoren, bihurgune batzuk pasa eta bidegurutze nagusi batera heldu gara. Bost bide daude hemen; eta ezkerrera eta beheren dagoen bide laua hartu dugu. Sara eta Bera lotzen dituen errepidera irten gara, Lizuniaga baino pixka bat beherago, mugatik metro gutxira. Paul Dutournier-en oroimenezko harria dago hemen, errepidearen ertzean. "Paul Dutournier. 1910-1993. Sarako auzapeza, euskaldun abertzale baketsua, pottokaren laguntzaile, pottokarentzat mugarik ez", dio oroitarriak.
Errepidetik ibili ditugu Lizuniaga leporainoko hurrengo hamar minutuak. Jatetxe eta ostatu modernoa dago bertan (225 m). Ibilaldia luzatzeko aukera polita dago lepo honetatik: Kaprioko hegitik, Kondendiaga benta txiki zaharretik barna, Atekaleun gandorrera heldu eta hortik Larruneko gailurrera. Lizuniagatik 700 metro gainditu beharra dago.
Ostatuaren parean, errepidearen beste aldean, bada "Bera" adierazten duen seinale bat. PR 16 bidea da, pintura hori eta zuriz markatua. Oso bide ederra da tarte batzuetan. Honela heldu gara Garaitarreta auzoko lehenengo baserrietara. Kare-labe bat bada baserri hauetatik gertu, eta inguru hauetan gehiago ere badaude. Seinale zuri-horiei segituz, errepidera elkartu gara errota zaharraren eta Uxarrenea baserri ederraren parean justu. Errepidetik segitu dugu puska batean, eta berriro seinaleei kasu eginez, ezkerretara hartu etxe eta baserrien artetik doan auzo-bide lasaiago bat. Bidean zehar, inguru honetako baserri eta leku interesgarrien berri ematen duten panelak daude. Ordekan doan bide atseginetik, kontu kontari heldu gara Altzatera, eta azkenik, Berako erdiguneraino
Kare-labeak: zelaiak ongarritzeko, zomorroak hiltzeko, paretak zuritzeko...
Labe hauek XVIII. mendearen hasieran eraikiak dira. Gosete garaiak ziren, eta kare biziak simaurrez ongarritutako zelaien emankortasuna argiro hobetzen zuela aurkitu zen orduan. Kare-labeak kareharrizko harritzetatik gertu eraikitzen ziren; batzuk herriarenak ziren, beste batzuk pribatuak. Ekonomikoki indartsuen ziren baserriek kare-labe bat edo gehiago edukitzen zituzten; bestela, kare-labe bat baserri bat baino gehiagoren artean konpartitzen zen. Kare-labeko lana hain gogorra izanik (kareharria eta erretzeko egurra gurdietan garraiatu, kare-labeak behar bezala jarri, eta gau eta egunez zaindu, azkenik karea ateratzeko) karea baserri bakarrarentzako bazen ere, inguruko besteek lan horretan parte hartu ohi zuten, beti aritu behar izaten baitzuen norbaitek egurra sutara botatzen.

Karea hasieran poliki berotzen zen, 1.000 graduko tenperaturara heldu arte. Bospasei egun geroago, kareharri goria pixkanaka bolumena galtzen joaten zen, kare bihurtuta. Beste egun pare bat gehiago itxaron behar izaten zen hoztu eta labetik ateratzeko. Karea batik bat zelaiak ongarritzeko erabiltzen zen, baina bazituen ere beste erabilpen batzuk: baratzeko zomorro txarrak hiltzeko ere erabiltzen zen, fruta-arbolen enborrak zuritzeko, baserrietako paretak zuritzeko erabiltzen zen, desinfekziorako eta gaixotasunak ekiditeko ukuilu eta bestelako lekuetan karea zabaltzen zen, bestalde, karea, hondarra eta ura nahastuz morteroa lortzen zen, eraikuntzarako masa gisa erabiltzeko.
Azken kare-labeak orain dela 40 edo 50 urte piztu ziren. XVIII. mendean hain garrantzitsuak izandako eraikuntza hauetako ugari daude gure ingurunean. Asko pista berriak irekitzean suntsituak izan dira, erdi eroriak edo sasiak janak, edota zaborrontzi bezala erabiliak...


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude