Gaiaz hizketan, baina librean


Bertsolaritzari buruzko gogoeta bultzatzeaz arduratzen da Bertsozale Elkarteko Iker Taldea. Oraingoan, bertso saioen bizkar hezurra astindu nahi izan du: gaia. Horretarako, egun osoko jardunaldi bat egin zen Andoainen, urriaren 26an. Ikus ditzagun, eztabaida gaien gako batzuk.

GAI BARRUAN JOKOZ KANPO. Txapelketako epaileek zenbakitan neurtu behar izaten dute bertsolariek gai bat jarri ondoren hartzen duten bidea. Badirudi, buruhausterik handiena sortzen dien kontua gaitik ateratzearena dela. Non dago gaiak planteatzen duen muga? Jon Abrilen ustez, «epaileen irizpideen txostenak esaten du gaiak logika baten barruan eskaintzen dituen bide guztiak direla onargarriak. Beraz, ‘logika’ hitz hori da eztabaidagarria». Teorian denak bat etorri arren, praktikan datoz komeriak. Entzule artean eserita zegoen Joxerra Garzia gai-jartzaile ohiak adierazi zuenez, «kontua da bertsolariak askotan gaia ez duela hartzen gai-jartzaileek espero duten bidetik. Baina hori egitea ez da bakarrik zilegia, bikaina baizik.»
BERTSOLARI-GAI-JARTZAILEAK. Karlos Aizpuruak gai-jartzailearen ajeak eta «ui-ui-ui-u»ak azaldu ostean, aldarrikatu zuen: «Gai-jartzailea sortzailea da. Gai-jartzaileak sortzen ditu egoerak, testuak eta giroak. Nire kezka da zenbateraino makurtu behar duen gai-jartzaileak bere sormena bertsolariaren sormenaren aurrean. Gaia zer da, bertsolariaren lanaren sarrera hutsa? Nik uste dut berez testu oso bat izan behar duela». Bertsolarien lana eta gai-jartzaileena nola uztartzen den da kontua, beraz. Geroago, Josu Goikoetxeak hala bota zuen puntu beraren inguruan: «Gai-jartzaileok badugu gure harrotasun puntua, gure sortzaile puntua, ‘puntazoa’ askotan. Hor izaten dugu gai bereziren bat xisteran gordeta. Literatura erabiltzen dugu horrelakoetan, egunkarietako puskak... Gai berezi horientzat baldintza bakarra dago: bertsotarako balio behar dute. Batzuetan badirudi ahaztu egiten zaigula. Gai-jartzaileak ahal badu nabarmendu egin behar du, baina nabarmentzeko bertsolariak daude».
Karlosek proposatzen duena da, gai-jartzaileak bertsolariago jokatzea: «Gai-emailea bat-batean aritu daiteke. Etxetik ekarri duen gidoia moldatu eta aldatu egin dezake testuinguruaren arabera, baita mementoan gaiak asmatu ere».
Bestalde, Karlosen hitzetan bertsolariak gai-jartzaileago jokatu behar luke, aktiboago. «Bertso-afarietan eta libreko saioetan bertsolariek duten gidaritza gaitasuna piztu dezatela jaialdietan ere, saioaren karga gai-emailearen bizkar utzi gabe. Jaialdietan gai-emaileak agintzen du nork, noiz eta zeri kantatu. Eta bertsolariak beti betetzen du agindua. Baina bertsolariak ausartago joka dezake, kantatzeko txanda berea ez delarik ere aulkitik altxa eta bertsotan hasteko. Bestalde, bertsolariak jarri dioten gai bati uko egin eta beste bat eskatzeko aukera izan behar du».

Andoni Egañak horrela borobildu zuen bertsolarien eta gai-jartzaileen jarrerak nolakoak izan behar duten: «Gai-jartzaileak behar du zentzuduna eta bertsolariak ausardia. Gai-jartzaile ausartik eta bertsolari zentzudunik ez da komeni».


DOINUA GAI. Andoni Egañak honela azaldu zuen doinuek gaiekin duten harremana: «Gai bakoitzarentzako dagokion doinu eta neurria aukeratu behar da, entzulearengana hobeto iristeko. Bertsolariok hobeto gestionatu behar dugu gaia entzun eta ondoren izaten dugun denbora apurra. Gaia entzun, eta hasten gara ideia zazpi-sei silabatara tolestatzen, lehenengo bertsoa nola-hala salbatu nahian. Segundo batzuk hartu behar genituzke gaiari usaina, kolorea, tonua hartzeko». Zeren arabera aukeratzen da gai bat neurri txikian edo handian kantatu? Andoni Egañak azaltzen duenez, «badago halako uste bat errotua, gai arinak neurri txikian eta sakonak handian kantatu behar direla dioena. Uste dut ez dela hori irizpiderik egokiena. Ondokoari kantatu behar diogunean, ‘zu’ edo ‘aizak hi’ asko esan behar dugunean, neurri txikia da egokiagoa. Aldiz, publikoari kantatzen diogunean, ‘nire’ arrazoiak, ‘nire’ ikuspegia, ni ari denean hizketan, neurri handia».
Doinu eta neurri bakoitzak berak eragin dezake bertsokeran, erabiltzen diren arrazoietan. Hala dio Andoni Egañak: «Errepikapena duten doinuek bertsoen iradokitzeko gaitasuna, keinua, edo bi bertsolariren artean pixkanaka elkarrizketa osatzen joatea oztopatzen dute. Errepikapenak eskatzen du bukaeran arrazoi potoloa botatzea».
JAIALDIAK. Josu Goikoetxeak jaialdiak egituratzeko ohar hauek eman zituen: «Agurrak beharrezkoak dira saio mota guztietan, jaialdiaren liturgiak hala eskatzen baitu. Agurra kantatu eta hurrengo lanean, komeni da bertako gairen bat jartzea. Zuzenean fikziora jauzi egiten bada, aldaketa bortitzegia egiten baitzaio entzuleari». Jaialdiaren ardatza ofiziokako lana dela gogoratu zuen. Eta erritmoa hausteko ariketa bereziak sartu daitezkeela. Baina umore aldaketak ez bat-batean egiteko gomendatu zuen, «ez dadila entzefalograma bat atera».
GAIAREN MAMIA. Maialen Lujanbiok egun gaiak planteatzeko erabiltzen den modua jarri zuen zalantzan: «Gaiak zabala izan behar du, iradokitzailea, entzulearentzat eta bertsolarientzat ezaguna dena, erreala eta hurbilekoa. Askotan zehazten zaigu bertsolariak interpretatu behar duen pertsonaia, eta baita pertsonaia horren jarrera ere, eta ez zaigu sortzeko lekurik uzten, guretik ezer emateko. Nork bere ahotik kantatzeko moduko gaiak izan behar dute. Bertsolariak berak aukeratu behar du pertsonaia baten larruan sartu edo bere ahotik kantatu nahi duen».

Jesus Mari Irazu bertsolariak hausnarketa hau gehitu zuen ikusleen artetik: «Uste dut hogei urtetan mutur batetik bestera joan garela, eta orain berriro pixkanaka bueltan gatozela. Orain hogei urte oso planteamendu gordinak eta oinarrizkoak egiten ziren. ‘Gaia: ogia’ eta antzerakoak jartzen ziren, eta beharbada bertsokerak ere bazuen zerbait horretatik. Gero dibertsifikatzen joan dira bertsoen planteamenduak eta bertsogintza. Muturreraino eraman da, eta oso flashezko bertsoen bolada bat bizi izan dugu. Eta ikusi dugu bide hori agortu egin dela. Orain kontua ez da lehengo tokiraino itzultzea, baina bai normaltasunera jotzea. Nire irudipena da, hain justu gai arruntekin ateratzen direla azken aldian saiorik onenak».

Ondoren, bertsolariei ere kargu hartu zien Maialenek: «Jarrera ausarta, adi egotea eskatzen diot bertsolariari. Gaia entzutean inertziaz ideia eta arrazoi asko datozkigu burura. Askotan topikoak dira, txiste eginak. Besteen arrazoietatik asko tiratzen dugu. Barrura begiratu eta niretik kantatzeko ahalegina egin nahi nuke». Unai Iturriagak hala erantzun zion ikusleen artetik: «Kontuz ibili behar da orokortzerakoan. Uste dut kasuak pertsonalak direla. Bertsolariak bizitzako garai bakoitzean jarrera ezberdina izaten du, pasibo egon daiteke edo ilusio gehiagorekin, erreta... Nork bere barrutik kantatzeko kontu horrekin, aizu, bertsolari bat iruzurti hutsa izan daiteke, eta bertsotan oso ona. Gainera, beste arte motetan ere, korronte ezberdinak egoten dira. Jende batek zientzia fikzioa erabiltzen du gaurko gizartea kritikatzeko».

Eztabaidak oraindik badirau, afarietan, autoko elkarrizketetan...


Azkenak
Greba eguna dute Ipar Euskal Herriko funtzio publikoan

Frantziako Gobernuaren aurrekontu proiektuan Gizarte Segurantzan egitekoak dituzten murrizketak salatzeko mobilizazio eguna dute ostegunean. Manifestazioa abiatuko dute 10:00etan Baionako geltoki aitzinetik.


2024-12-05 | Leire Ibar
Durangoko Azokak ateak irekiko ditu ostegun honetan, ikasleen bisitarekin batera

Abenduaren 5ean ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunak izango dira azokan. Dinamiken bidez sortzaileak ezagutu eta eurekin harremanetan jartzeko moduko aukera ere izango da. Edukiera guztia bete da jada ikasle goizerako.


Zaku bete galdera iritsi dira Leizaran institutuko ikasleak Pape Niangen solasaldira

Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]


2024-12-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak ezarriko ote zaizkio unibertsitateko talentuari ere?

Ipar hemisferioan ikasturtea hastearekin batera izan ohi den albiste-zaparradan argitaratu zen duela astetxo batzuk: aspaldiko urteetan ez bezala, txinatar jatorriko ikasleak (275 milatik gora) ez dira jada ugarienak Estatu Batuetako unibertsitateetako atzerriko ikaslerian;... [+]


Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


2024-12-04 | Julene Flamarique
Autonomo faltsuen lan eredua aldatuko duela esan du Glovok, jabea epaitua izan baino egun bat lehenago

Sei urteko espetxe zigorra ezar diezaiokete Oscar Pierreri langileen eskubideen aurkako hainbat delituengatik. Epaiketa asteartean izan da Bartzelonan, eta astelehenean iragarri du legearen pean kontratatuko dituela 15.000 rider. CGT sindikatuak “fiskaltzaren aurrean... [+]


2024-12-04 | Tere Maldonado
Biraka jarraitzen du gurpilak

Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru... [+]


Ikusezin

Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]


Euskara mailu bat da

Neronek esan nezake, baina Macronek esan zuen. Frantses nazioa zatitzeko tresnak omen dira frantsesa estatu hizkuntza bilakatu baino lehenagotik ere exagonoan baziren hizkuntza horiek. Aitortu ordez Frantziak hizkuntza horietako hiztunak azpiratu, uniformizatu eta asimilatu egin... [+]


Materialismo histerikoa
Beteta

Bata bestea irentsiz gordetako azken galtzerdi parearen ondoren, ezin izan nuen kaxoia itxi. Horrela zegoen, gaizki itxita, bi astez jada, pijamena (pijamen tiraderan, oparitutako hiru izan ezik, ez dago pijamarik; “etxerako” kamiseta eta galtzaz beteta dago). Atera... [+]


Eguneraketa berriak daude