EGOITZA BARRUAN HERRI BIZI BAT


Ana eta Xabier, biak ere alarguntzean etorri ziren erresidentziara bizitzera, eta Ana eta Xabier, biak ere alarguntzean etorri ziren erresidentziara bizitzera, eta biak ere euren borondatez; gainera egoitza honetan ez dute onartzen bere borondatez ez datorrenik. Zergatik egin zuten aukera hau galdetuta, Xabierrek oso argi du: "Familia, ezkontideek eta euren seme-alabek osatzen dutela uste dut nik. Hor sartzen bada koinatu-koinata bat, edo aitaginarreba-amaginarrebak, edo anaiak... galdu egiten dute euren intimitatea. Neure semeei kalte hori ez egiteagatik etorri egin nintzen. Horrela harremanak hobeak dira, bestela, beti eurekin biziz gero tira-bira gehiago daude, belaunaldi ezberdinetakoak garenez. Hobe da bakoitzak bere bizitza egitea".
Zahar-etxe honen funtzionamendua "hotel baten modukoa da", kontatu digutenez: nork bere logelako giltza du nahi duenean sartu eta ateratzeko, ordutegi librea baitago. Gosaria logeletara igotzen diete, garbiketak langileek egiten dituzte, jantokian 5 menu aukeran... eta eraikin erraldoi honen barruan herri txiki bat dago: liburutegia, zine aretoa, ile-apaindegia, eliza txikia, "txoko" edo elkarte gastronomiko baten pareko gela, gimnasioa, mediku kontsulta, bisitak jasotzeko saloi handiak (billar eta guzti)... "Herri bat da hau, bizia gainera", dio Xabierrek.
Anak halaxe kontatu digu bere egun arrunt bat: "Zazpietan jaikitzen naiz. Gosaldu, gero meza entzun, eta eguerdira arte libre. Bazkaltzera etorri, eta ohea egin edo harrikoa egin beharrik ez. Arratsaldean nahi duguna: batzuk karta jokoan aritzen dira. Ni ez, kartatan ez dakidalako, baina topatzen dut zer egin! Irakurri edo...". Xabierrek ere ez du alferrik galtzen uzten egun bakar bat ere: "Goizeko zazpi eta erdietan jaiki, eta liburutegira jaisten naiz. Bertan egunkariak aztertzen ditut, eta telebistako programazioak ikusi. Izan ere, zinema nik eramaten dut hemen; telebistatik filmak grabatu egiten ditut nire gelan, eta larunbata eta igande arratsalde guztietan zinean botatzen ditut. Urtean 130 emankizun daude, eta bideoteka bat sortu dut bostehun eta gehiago bideo-zintekin, hemengo publikoaren gustura". Gosaldu eta bere lehengo pisura joaten da Xabier; bertan bizi da bere semea. Hantxe du bere bulego eta liburutegia, eta idatzi egiten du. "Idazle izaten jarraitzen dut. Euskaraz eta gaztelaniaz idazten ditut antzerkiak, eta Espainia osora bidali. Radio Nacionalen elkarrizketa egin zidatenean, jubilatu klubetako eta egoitzetako antzerki taldeei eskaini nizkien nire lanak, eta eskatu dizkidate Valentziatik, Sevillatik, Kanarietatik... leku guztietatik".
Zahar-etxean zinema jartzeko iniziatiba Xabierrek hartu zuen bezala, beste proiekturik ere sortu da bertakoen ekimenetatik. Orfeoia, esaterako, 40 ahots biltzen dituena edo antzerki taldea. Ekimen hauek, bizitzaren aurrean hartu duten jarrera erakusten dute, Xabierrek dotore esaten duen bezala: «Ezin gaitezke bidearen ertzean jausita geratu. Bizitzaren bidea ez da amaitzen erretiroan, bizitzak aurrera egiten du». Hamabost egunean behin ekitaldi bereziak antolatzen dira areto nagusian. Urtean bederatzi irteera egiten dituzte, eta jai egun berezietan ere festa. Urte hasierako jaialdia, gainera, orkestra eta xanpain eta guzti; «baina ez dezazula uste obreroaren xanpaina denik, e? Markakoa!», ziurta dezake Anak.
Egoitzan psikologiako departamentu bat dago, lau kiderekin. Ikastaro asko antolatzen dituzte: memoria klaseak, eskulanak, sukaldaritza ikastaroak... Mediku taldea ere bertan dute: bi sendagile egunero datoz (medikuntza orokorrekoa eta psikiatra), sendaketarako gela ere 24 orduz dago guardian, eta astean egun ezberdinetan gainerako espezialistak etortzen dira: okulistak, dentistak, podologoak...
Bertako langileekiko duten harremana halaxe deskribatzen du Anak: «Eurek ematen dizute diziplina, eta gainera maite zaituzte. Oso arretatsuak dira, puntual-puntual jartzen dituzte otorduak eta dena. Beraz, ezin diezu ezeren errurik egotzi, eta diziplina ematen dizu horrek».
Beste belaunaldiekin harremanetan jartzeko zubiak ere asmatu dituzte. Egoitzaren alboan Miguel de Unamuno Kolegioa dago, Euskal Herriko Unibertsitatearena. Urtero Udaberriko Jaialdia antolatzen dute egoitzan, eta eszenatokian, denboraren erdia ikasleentzat da, eta beste erdia zaharren egoitzakoentzat. Santa Ageda egunean berriz, egoitzako abesbatza joaten da unibertsitarioengana. Inauterietan mozorro dantzaldia egiten dute, bi belaunaldiak elkartuta.
Zentro pribatua da, BBKrena. Bertan sartzeko urteko errenta aitorpena hartzen dute kontuan: gutxieneko kopuru bat eduki behar duzu zure ondasunetan (gutxieneko hori egoitzak finkatzen du). Ondoren, kuotak bakoitzari egokitu egiten zaizkio: errenta aitorpenaren arabera, urteko sarrera garbietatik %75 egoitza ordaintzeko eman behar duzu. BBKren zentro honetan 367 ohe daude, denak beteak. Eskaera, berriz, 400 lagun inguruk egina du jada

Bizilekuak aukeran
Babestutako etxebizitzak: edadetuari ostatua, mantenua eta asistentzia eskaintzen zaizkio, familiako bizimoduaren antzeko sistema batean.
Elkarbizitza unitateak: dependentzia duten pertsonentzat prestatutako etxebizitzak dira. Hauen helburua, maila kognitiboa, funtzionala eta psikosoziala mantentzea da, eta horretarako eguneroko bizitzaren antolamenduan oinarritzen da.
Edadetuak hartzeko familiak: familiok euren etxean hartzen dute edadetua, kide bat gehiago izan dadin.
Zaharren egoitzak: pertsona bakoitzari egokitutako asistentzia eskaintzen dute.
Nork bere etxean jarraitu ahal izateko laguntzak:
Etxean laguntza: eguneroko lanak euren kasa egin ezin dituzten edadetuei, pertsona baten laguntza eskaintzen zaie euren etxean bertan.
Telealarma: bakarrik bizi diren eta autonomia falta duten pertsonentzat da. Larrialdi kasuan, alarmari eman eta herri babesletza zerbitzuekin kontaktuan jarriko da zuzenean, eta haiek osasun zerbitzu edo zerbitzu sozialei abisu emango diete.
Belaunaldi arteko elkarbizitza programak: gazte jendearen (gehienetan ikasleak) eta edadetuen arteko zubiak egiteko dira programa hauek.
"Arnastua" Programa: dependentzia duten edadetuen familiei, atseden egun batzuk errazteko asmoa du programa honek. Edadetua, urtean 15 egun edo hilabetez egoitza batean egoteko aukera ematen du.
Eguneko zentroak: bertan zaintzen dira egunean zehar, autonomiarik ez duten edo galtzeko zorian daudenak, eta euren etxeetan bizi direnak (familiarekin edo bakarrik).
Jubilatu etxeak: edadetuei asistentzia eskaintzeko eta denbora libreaz gozatzeko zentroak dira.
Gerontologia Zentroak: dependentzia duten eta behar sozialak dituzten edadetuei arreta integral eta espezializatua eskaintzen zaie, eta familiei babesa


Azkenak
2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten

Ez dut sekula pelikulekin negar egiten. Pelikula gogorrak ikusi ditut, istorio tristeak, heriotzaz beteak, gizakiaren alderik zatarrena erakusten dutenak? Barkamenik eskatu gabe, gainera? Pelikula ederrak ikusi ditut, dotoreak, monumentalak, mirarien gainean hitz egiten dutenak,... [+]


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Eguneraketa berriak daude