Okerra okerraren gainean


2021eko uztailaren 28an
Horrelako izenburu esanguratsua zeraman 1972ko azaroaren 5ean plazaratu zen ZERUKO ARGIAk. Aipatu nahi zuen arazoa, bere lehen orrialdean agertzen zuen gaiarekin lotua zegoen. Han, hizki larritan, «Goierri ur-billa» irakur zitekeen, eta baita ere «Gabirian egin nahi litzakeen ‘Urtegiari’ ezezkoa» eta «Bertako baserritarrak eta Gabiria eta Ormaiztegiko Udaletxeak aserre». Misterioaren gakoa, berriz, Errialdek ematen zuen, bere lan haren hasieran: «Bada Gipuzkoan urik, baina ez da sukaldeko kanilletara iristen. Izan ere sukalderaiño ura iritxiko den ala ez begiratu gabe etxeak egin eta etxeak egin ari dira bazter guztietan. Etxeak egin eta jendea ekarri baino lehen begiratu beharko litzake, jende horrek nola bizi behar duen eta non lan egin beharko duen. Baina etzaio begiratu eta orain dira komeriak».


ESTANDA URTEGIA

Garbi zeukan Errialdek etxe asko urik gabe edukitzerik ez zegoela, baina... «Okerra ez da, ordea, beste oker batekin zuzendu behar» zioen jarraian, zeren itxura guztien arabera «badirudi Gabiriko ‘Estanda Urtegia’ oker bat zuzentzeko egiten den beste oker bat dela».
Zazpi kilometro izango zituen urtegi hori eginez gero, 280 hektarea galtzen omen ziren gainera, horrek esan nahi zuen galerarekin. «Urtean 8,5 milloi m3 ur emango lituzke ‘Estanda Urtegia’k. Besterik gabe m3 ur 2,35 pezeta gostako litzake. Galera aundiegiak dakazkian ur-artzea dela dirudi, beraz», nabarmentzen zuen gero, ostera ondo aztertzeko arazoa zela azpimarratzeaz batera.
Editorialean, berriz, honakoa zioen: «Aipatu izan ditugu lehen ere behin baino gehiagotan gure errietan egiten diren okerrak. Errietako berriak irakurri besterik ez dago hortarako: ‘Halako bihurgunetan edo kale-ertzetan izan ohi diren auto-talkak eta min-artzeak. Halako auzotan argirik edo urik ez dagoela. Beste hartan, berriz, eskolarik ez. Beste hartan erriko zaborrak nolanahi eta nonahi botatzen direla. Hemen jolastokirik ez dagoela. Han lantegirik gabe aurkitzen direla. Beste hartan tajuzko dendarik ez dagoela eta etxekoandreek auzoko errira atera behar izaten dutela gauzak erostera. Zenbait herritako autobideek astopista diruditela...’. Bururik ez duenak, ankak ibili behar», ondorioztatzen zuen editorialgileak, hurrenez hurren, baieztatzeko: "Bai, gure erriak ez buru eta ez anka ari dira azten. Etxeak egin eta jendea pilatuz gero, aurrera goazela uste dute askok. Mila bizilaguneko erria aurreratzeko, amar-amabost-ogei milako erria egitea dela onena uste du askok. Ez dira azteak dakazkien arazoez garaiz jabetzen. Orduan dira istiluak. Okerra okerraren gainean egin behar. Oker zahar bat zuzentzeko, oker berria egin behar. Hoietakoa izan diteke aurreneko orrian aipatu dugun ‘Estanda Urtegia’. Inguruko erriak etxez eta jendez lepazurreraino bete, ura nondik izango duten kontuak atera gabe».



ETA GOIERRIN BAKARRIK IZAN BALITZ…

Z. ARGIA, ordea, ez zen bakarrik Goierrin saltzen, beraz argi eta garbi azaldu behar zen arazoa ez zela hara mugatzen. Gauzak horrela, beste adibide bat eskaintzen zuen editorialak: «Bukatu berria da Donostia inguruko autobide berria. Ezkerrera pasa beharra dauka Amarako sarreran, eskuinetik sarrera izateko ordez. Sarez inguraturik geratu dira sarrerako eta erteerako parean dauden etxe-sailak. Alde batetik bestera joan nahi dutenak, ibili aundi samarra egin beharrean aurkitzen dira. Ez dugu esaten autobide hori obeto egin zitekeenik, inguru hori etxez josterako kontuak atera behar zirela baizik».
Donostia aipatzearekin bakarrik ere ez izaki nahikoa, esparrua zabaltzeko beste ahalegin berri bat egiten zuen idazleak: «Arindua geratu da Donostia inguruko ibilia, baina noizkorako igari Tolosako zintzurra? Eta beste erri askok ere, nondik egin behar dute autobide berria? Ezaguna da irakurleen artean Bilbao-Behobia autopistak Zarautzen egiten duen ondamendia. Berdin Oikian ere. Eta zer dira Donostia eta Errenteria inguruko txingurritegiak? Eta noizkorako ibai kirasdun eta zikinak garbitzea? Itxi dira ezinbiziz erri txikietako ‘argietxe’ asko. Iberdueroren esku gelditu da argindarraren jabegoa. Irabazi aundiz nahi du argia eman. Ez du irabazirik uzten erri txiki eta urrutiko baserrietara argia eramateak. Argirik gabe geratu behar al dute ala argi garestiaz bizi behar? Eta non dira hainbeste umerentzat behar diren ikastetxeak? Eta non ainbeste gazte ikasirentzat behar diren lanleku egokiak? Eta non jolastokiak eta kirol-lekuak? Non zerbitzu-dendak? Eta non euskaldunak gizon izateko behar duen euskal giroa eta arnasa? Eta nola itsatsi hainbeste erdaldun gure Errian?».
Haserre zen editorialgilea, baina jakin, bazekien noizbait jarri behar ziola amaiera bereari, eta pare bat galdera botaz egiten zuen: «Honelaxe jardun gaitezke galderak eta galderak egiten bukatzeke. Honelaxe ari gaitezke gure okerrak zokomiatzen etengabe. Okerra okerraren gainean? Oker batzuk zuzentzeko beste batzuk egin behar?»

Nere olerki txorta
Liburu errikoi errezen premia gorrian gaude oraindik euskaldunok. Eta orratx, sortu berria duan liburu polita, Albaizuneko Balendiñe zumaiar emakume idazle berriak. Liburu berriak Nere olerki txorta du izena. Euskeraz eta emakume batek idaztea, poz aundia da guretzat. Geitxo baitauzkagu erderara jotzen duten euskal-alabak. Oraingo au, Zumaiakoa degu. Baiña gure bizitzan sortu zaizkigun naaspilla eta gerrateak gure artetik Ameriketaraiño bultzata izan dan emakumeak, euskera errezean onelako liburu polita eskeintzea, bi aldiz pozgarri zaigu. (...) Gazte-gazterik bere jaioterritik ies egin bearrean, or jo zuan mundu zabalera. Itsasoa igaro eta Ameriketarako bidea artu bear izan zuan. Arrazkero Caracas aldean eta beste amaikatxo lurraldetara jo bear izan zuan. Ala ere, bere Zumaiako erri ta San Telmo kale jatorra, etzituan bere ibillietan aaztu. Eta ona emen errez-errez edozein euskaldunek irakur dezakean liburu xaloa eskeintzen diguna (...)(1972-XI-05)

«Larreko» eskualtzale eta idazlari
Ezin ederkiago erranik aditu duzue nor zen Don Fermin Irigaray auriztarra: gizon eta mediku gisa, dena bihotz eta jakitate. Ene gain dago orai eskualzale eta idazlariaren aipatzea. Ez dut bera behin baizik ikusi, eta orduan ere doi-doia mintzatu, zonbait minuta. Auritzeko herri huntan oraino apezgai nintzelarik, Solbezio egun batez, Arnegiko Don Lorentzo Polit zenak "Larreko" jaunari ninduen presentatu eskualdun berri bezala. Nork zuen asmatuko, handik hogoi bat urteren buruan, eskutitz harremanetan jarriko ginela gu biak, eta berrogei-ta-hamar urteren buruan nik hemen goretsiko nuela. Jainkuaren nahia, dudarik batere gabe. 1919-ko Abenduaren 5ean Eskualduna deitu Baionako astekariak atera zuen artikulu jakingarri bat: hartan "Larreko"k berak erraten zuen, baizik-eta eskuara, bere gurrasuen mintzairea, poxi bat ikasi nahi izan zuela bere lanbidea gatik, eriekin marruskatzeko, bainan ez bide zuela biziki iraunen haren indarrak, baldin Sabin Arana Goiriren erakaspenak ez baliote bihotzean aberzaletasuna piztu, ordutik osoki eman baitzitzaion, Eskual-herriaren maitez, eskuararen beretzeari eta lantzeari (...) (1972-XI-05)


Azkenak
“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]


2025-04-04 | Sustatu
Kneecap filma, orain euskarazko azpitituluekin

Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]


Haur filosofiari buruzko podcasta igandean estreinatuko du ARGIAk: ‘Galdera Basatiak’, Iñigo Martinezek gidatuta

Galdera batzuen aurrean, behin eta berriz helduok ume sentitzen garela dio Iñigo Martinezek, “bizitza zulo existentzialez beterik” dagoelako. Galderaz galdera "behin-behineko erantzunen bila" aritzeko asmoa du irakasle eta filosofoak. ARGIA... [+]


2025-04-04 | Euskal Irratiak
Beñat Molimos: “Herritarren babesari esker du Laborantza Ganbarak iraun hogei urte hauetan”

Euskal Herriko Laborantza Ganberak hogei urte bete ditu. 2005ean sorturik, bataila anitzetatik pasa da Ainiza-Monjoloseko erakundea. Epaiketak, sustengu kanpainak edota Lurramaren sortzea, gorabehera ainitz izan ditu hogei urtez.


Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan ‘Subflubiala Ez!’

Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Netanyahuri babesa erakutsi eta Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izateari utziko dio Hungariak

Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]


Eguneraketa berriak daude