TERMOMETROA


2021eko uztailaren 23an

IBARRETXEN PLANA ETA KONTSULTAREN HIPOTESIAK

EZAGUTZEN ari da apurka eta eztabaida ugari sortu du jadanik Ibarretxe lehendakariaren planak. Esperantza, kezkak, arbuiatze zorrotzak... denetarik dago balorazioetan. Zalantzen artean, besteak beste, ea nola demontre egingo den prozesu bukaerako erreferenduma. Egoera horretara iritsi aurretik, dena den, bizpahiru urte pasa daitezke. 2003ko irailerako Eusko Jaurlaritzak bere proiektuaren zirriborro artikulatua gauzatua izan beharko du. Ondoren, zenbait hilabete beharko dira zirriborroa gizarte eragileen eskuetatik pasatu dadin eta zirriborroa Estatuarekin negoziatzeko; eman dezagun 2004ko udaberrirako gizarte eragileek beren ekarpenak eginak dituztela eta Estatuarekin negoziazio ahalegina egin dela, 2002ko urritik ikusita bederen inork ez baitu pentsatzen Estatua inongo negoziaziotan sartuko denik, ezta Jaurlaritzak berak ere. Erreferendumera eraman beharrekoa, beraz, Eusko Legebiltzarrak onartutakoa litzateke. Gaurko egunetik ikusita, dena den, posibleena litzateke Eusko Legebiltzarrak berak ere ez onartzea proposamena. Onartu hala ez, dena den, gerta liteke 2004ko udan Legebiltzarra desegitea eta udazken edo negurako EAEko autonomi hauteskunde aurreratuak deitzea. Legealdia agortuta 2005ean lirateke. Eta, Espainiako Gobernuak legezko erreferenduma egitea debekatu ondoren, zer eramango luke Ibarretxe lehendakariak EAJren -edo EAJ-EAren- hauteskunde programan? Atxikimendu askean oinarritutako itun proposamena. Horra hor Ibarretxeren proposamenarekin kontsulta ospetsua egiteko beste modu bat, eta hiruko gobernuaren baitan indar handia duena. Bitartean, gainera, datorren udaberriko udal hauteskundeak izango dira eta 2004an Espainiako hauteskunde orokorrak. Horietan gertatutakoek ere izango dute eraginik aipatutako hipotesietan.


ENPRESARIEN IKA-MIKAK

HAUTSAK harrotu ditu Confebaskeko Roman Knörrek Ibarretxe lehendakariaren proposamenari emandako ezetzak. Confebask barruan ere banaketa ei dago eta 300 enpresarik Juan Jose Ibarretxeren proposamenaren aldeko erantzuna prestatu ei du. Datozen egunotan ikusiko da emaitza. EAEko enpresarien indar oreka zein den ere ikusiko da. Une hau Knörr bere kargutik kentzeko ere balia dezakete zenbaitzuk.


AB BURUJABETZA DEFINITZE XEDEAN AZAROKO BILTZARREAN

ABERTZALEEN Batasunak (AB) datorren azaroaren 16an burutuko du ohiko biltzar nagusia. ABren txosten nagusiak «Burujabetzaren definizioa» eztabaidatzea eta zehaztea helburu du, eta horretarako egungo errealitatea eta printzipio ideologikoak uztartzeko prozesua landu behar dela azpimarratzen du. Txosten berean, Iparraldeko alderdi honek ezker abertzalearen "birfundatze beharra" aipatzen du. Biltzarraren aurkezpenean, Jean-Noel Etxeberri eledunak Abertzaleen Batasunak Ibarretxeren proposamena "begi onez" ikusi duela adierazi zuen, baina ekimena Madrilekiko "konfrontazio politikoa" garatzeko aski ote den zalantzan jarri zuen.


EAE-KO KUPOA ETA 2003KO AURREKONTUAK

EGOERA politiko gogorra eta korapilotsua bizi da eta horrek bere eragina izan ohi du urtero sasoi honetan hasten diren aurrekontu eta diru negoziazioetan. Aurrekontuen aurkezpenera itxaron beharko da, baina ez dirudi Eusko Jaurlaritzak bere aurrekontuak erraz atera ditzakeenik. Berriz luzatuz gero, luzapena dagoen laugarren aldia litzateke. Gipuzkoa eta Bizkaiko Diputazioetan ere iaz PSEren onespenaz onartu ziren aurrekontuak. Araban, PP eta PSE-EEk beren gehiengoarekin aterako dituzte aurrera aurrekontuak. Ikustekoa izango da, halaber, Jaurlaritzak bere kabuz iragarri dituen eskumenen inguruko neurriak hartzen baditu, kupoaren negoziazioa nola bilakatzen den.


UDALBILTZAREN ESKUBIDEEN KARTA

Udalbiltzaren Batzorde Eragilearen ustez, egungo esparru politikoa aldatzeko nazioarteko zuzenbidean oinarrituko den prozesua abiarazi behar da, modu horretan bakarrik berma baitaitezke Euskal Herrian gaur egun bermatzen ez diren eskubide indibidual eta kolektiboak. Udalbiltzako ezker abertzalearen aldetik lantzen ari den «Euskal Herriaren eskubideen agiria» izango da eskubide guztiak bermatzeko proiektuaren oinarri. Udalbiltzaren Batzorde Eragileak gizartearen aniztasunean oinarritutako prozesua abiarazteko asmoa agertu du eta arrakastatsua izan dadin, eragile politiko, ekonomiko eta sozial guztien konpromezua bilatuko du.


Azkenak
2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Eguneraketa berriak daude