argia.eus
INPRIMATU
IZPIAK
2021eko uztailaren 19a
Egoitz Gurrutxaga Basurton hildako etakide gazteari azkenean omenaldia egin zaiola iragarri du prentsara bidalitako ohar batek. Aurretik, Errenterian egin nahi izan ziren zenbait omenaldi saio bertan behera utzi zituen Ertzaintzak. Omenaldiaren lekua eta ordua ez ziren aipatzen, baina bai bertan ehunkaka pertsona izan zela.
Daniel Polou, Urruñako auzapez ohi eta UPMko Asanblea Nazionaleko diputatuaren ustez, "Jean Pierre Rafarin lehen ministroak aurkeztu berri duen deszentralizazio egitasmo berriarekin, boterea hurbileko egiturei hurbilduko zaie eta hautetsiek lanabes egokiak izanen dituzte hemengo errealitateaz jabetzeko». Polou Hautetsien Biltzarreko lehendakaria da eta euskal departamenduaren aldekoa.
Eusko Alkartasunak, Gernikako Estatutua ez bete izana azken bi hamarkadetan euskal herritarrei egindako iruzur handienatzat jo du. Gernikako Estatutuaren aldeko indar batek Estatutuari buruz egindako balorazio gogorrenetakoa izan da. Alderdi abertzaleen artean, zabaldua dago Estatutua agortua dagoela egungo moldeetan, baina esan ere gero eta argiago esaten da.