argia.eus
INPRIMATU
BAHEA
2021eko uztailaren 19a
- Xabi Larralde Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea: «Autodeterminazio eskubidea herriari dagokio. Eskubidea ez da zatika aplikatzen den zerbait».
- Joxe Elorrieta ELAko idazkari nagusiak Madrili erantzuteko balizko greba orokorraz «Egunkaria»n: «Gaur egungo baldintzetan, greba orokorraren karikatura bat egiteko arrisku handia dago. Greba orokorra erantzun orokorra da, herritar gehienak kalera ateratzen dituena, eta uste dugu hori ez litzatekeela gertatuko, baldintzarik ez dagoelako».
- Pablo San Sebastian kazetaria «Estrella Digital»-en, Ibarretxeren proposamena Konstituzioaren gainetik jartzeak ekar dezakeen Gernikako Estatutuaren suspentsioaz: «Egoera politiko korapilotsuaz gain, honek 2004ko hauteskundeetan garaipen politiko tinkoa emango lieke Aznar eta PPri, eta bide batez, Aznar hautagai izateko aukera legoke eta boterean jarraituko luke. Beren borondatearen aurka bada ere, esan liteke EAJ eta Ibarretxe direla gaur egun Aznar eta PPren aliaturik onenak politika eta hauteskundeen esparruan».