Erdiak badaki, laurdenak erabiltzen du

  • Azken urteetan euskararen egoerak Urretxu eta Zumarragan hobera egin duen arren, oraindik badira hutsuneak. Ondorengo lerroetan elkarrizketatu ditugun lagunek instituzioek lan gehiago egin beharko luketela esan digute, baina herritarren esku omen dago gauzak aldatzea.

2021eko uztailaren 16an
SEI (Euskal Soziolinguistika Institutua Sortzen) kultur elkarteak 2001eko azaroan egindako Kale Erabileraren Neurketan jasotakoaren arabera, Urretxu-Zumarragan euskararen kale erabilera %22,7koa da. Hots, 100 lagunetik ia 23k euskara erabili ohi du kalean. Datu hau EKBk 1993 eta 1997an egindako Kale Neurketekin alderatzen badugu, bi herriotako erdigunean -EKBk zona horretara mugatu zuen bere ikerketa- euskararen erabilera azken urteetan bere horretan mantendu dela ohartuko gara. 1993an %17,2koa zen, 97an %26,3koa eta 2001ean %26,2koa. SEIren arabera, kezkagarria da azken lau urteotan erabilerak gora ez egin izana, kontuan izan behar baita 1996an euskararen ezagutza maila %45,1ekoa zela, eta azken erroldako daturik oraindik kaleratu ez den arren, 97tik hona ziurrenik gora egingo zuela. Beraz, proportzioan erabilera baxuagoa da oraingoa 97koa baino.

Dena den, bada itxaropenerako tarterik. Izan ere, helduen eta adinekoen artean euskararen erabilera herriko batez bestekoaren azpitik dagoen arren, gazteen eta haurren kasuan ehuneko horren gainetik dago. Gazteei dagokienez, erabilera %29,2koa da, eta haurrei dagokienez, %41,8koa.
Ezagutzaren kasuan, gainera, emaitzak gero eta baikorragoak dira. Euskaldunen kopurua adibidez %41,4tik (1991. urtean) %45,1era pasa da (1996an), eta erdaldunena %42,8tik %37,8ra. Adinari begiratuz, bestalde, datuak ere nahiko onak dira. Haurren %76ak ezagutzen zuen euskara 1996an, eta gazteen %60ak. SEIk kaleraturiko txostenean irakur daitekeenez, "euskararen ezagutza nolabait gaztetzen ari da, eta tradizionalki zaharrek bete duten lekua, gazteenek hartu dute orain. Hori, makina bat urtetan irakaskuntzaren arloan eginiko lanari esker lortu ahal izan da". Txostenean bertan, zera gaineratzen da: "Joera hau datozen urteetan mantenduz gero, Urretxu-Zumarragako errealitatea gero eta euskaldunago izateko bidean da. Azpimarratzekoa da, gaur egun herri askotan gazteen erabilera batez bestekoaren azpitik dagoela eta ezagutzan aurrera eginagatik, gazteen artean gaztelaniaz egiteko joera nabarmena dela. Jasotako datuen arabera, hau ez da gertatzen Urretxu-Zumarragan. Herriko hizkuntza bilakaerak oraingo norabidean jarrai dezan funtsezkoa izango da datozen urteetan gazteen erabilera ohiturek egungo joerari jarraitzea".


EZ DIRA HAIN DATU BAIKORRAK

Urretxu eta Zumarragan euskarak bizi duen egoeraz hitz egin diezagun, Sebas Iturrioz urretxuarra elkarrizketatu dugu. Zintzo-Mintzo Euskaltzaleen Elkarteko lehendakariordea da, eta lehenik eta behin elkartearen beraren sorrerari buruz berba egin diezagun eskatu diogu. Iturriozek azaldu digunez, 80ko hamarkada amaieran eta 90eko hasieran euskararen inguruko hainbat mugimendu sortu zen Deba bailaran, eta horiek eredu bezala hartuz eman zituen Zintzo-Mintzok lehen urratsak, 1994an, Joxe Mari Etxanizen gidaritzapean. "Aurrez bazeuden beste elkarte batzuk, EHE eta EKB esaterako, baina gehienek euskararen apologia egiten zuten; errebindikatiboak ziren. Ondoren mugimendu posibilista bat jaio zen, administrazioetatik egin ezin zena herri elkarteetatik bultzatu behar zela ziotenak. Horietako bat da Arrasate Euskaldun Dezagun (AED), eta baita geroago jaio ziren Jardun eta Ttipi-Ttapa ere. Horiek izan dira gure eredu", diosku Iturriozek.
Hasiera batean 40 bat lagunek osatzen zuten Zintzo-Mintzo, eta taldeak egun duen helburu bera zuen orduan, euskararen normalizaziorantz aurrera egitea, alegia. 1994an egindako batzarrean, helburuak eta ikusten zituen hutsuneak finkatu zituen elkarteak, gerora begira bere lana nondik bideratu jakiteko. AED eta gainerakoekin alderatuta, Zintzo-Mintzok ez omen zuen ezer, ez herri-aldizkaririk, ez Udalekin hainbat proiektu martxan jartzea ahalbidetu zezakeen bitartekaririk... Iturriozen aburuz, "Urretxu eta Zumarragan gauzak oso mantso egin dira, eta Udaletan sentsibilitate eza nabari da aurrerapausoak emateko orduan".
Apurka-apurka, euskara elkarteak, egindako lana medio, bere lehen fruituak jaso zituen, eta Zumarragako eta Urretxuko Udalekin proiektu konkretuak aurrera ateratzeko hainbat hitzarmen sinatu zituen. Hitzarmen horien atal bat Gazte Txokoari dagokiona da. Zintzo-Mintzo Euskaltzaleen Elkarteak 12 eta 16 urte bitarteko gazteen bilgune bilakatu nahi duen txoko bat jarriko du Urretxun duen lokalean. Asteburuetara begira dagoen proiektua da, astean zehar gazteek aisialdia beteta baitute.
Aisialdiarena da, hain zuzen ere, Iturriozen hitzetan, euskarak Urretxu eta Zumarragan duen egoeraz hitz egitean kontuan hartu beharreko puntu garrantzitsuenetariko bat. Dioenez, ezagutzaren datuei so eginez, ezaugarri beretsuak dituzten herriekin alderatuz egoera ez da txarra, baina erabilerari dagokionez "kaxkar samarra" da. Bere ustez, "argi dago jende gero eta gehiagok dakiela euskaraz, baina aisialdira bideraturik dauden eskolaz kanpoko ekintza gehienetan erdara da nagusi. Kirolean adibidez, entrenatzaile erdaldun bat izanez gero jokalari guztiak erdaraz aritzen dira, eta berdin musika ikasten ari direnek andereño erdaldun bat baldin badaukate".
Egoera hori izanik, Zintzo-Mintzok egin beharko lukeena Udaletako Euskara Biziberritzeko Plana bultzatzea dela esan digu elkarteko lehendakariordeak. "Lau urteko plan bat egin eta alderdi politikoak eta bi udalak aurrerapausoak ematea bultzatu behar ditugu. Dena den, badakigu hori zaila dela, politika kontuak sartzen baitira jokoan. Eta denok ezagutzen dugu elkar...". Sebas Iturriozek Kilometroak festarengan ditu jarrita esperantzak: "Ea lanean aritu garenak proiektu batekin identifikatuak sentitzen garen eta indarrak batu eta gauzak aldatzen hasterik badaukagun"

Asier Zaldua:"Guztion esku dago euskarak aurrera egitea"
Asier Zaldua zumarragatarra Zintzo-Mintzo Euskaltzaleen Elkarteak argitaratzen duen «Otamotz» herri aldizkariko arduraduna da. Duela hamar urte jaio zen «Otamotz», eta 1994an hilabetekari izatera pasa zen. Zalduak 1995az geroztik egiten du lan bertan.
Zenbat lagunengana heltzen da aldizkaria?
«Otamotz» 2.000 harpidedunek jasotzen dute euren etxeetan, horietatik 1.500 inguruk doan. 300 lagun Zintzo-Mintzo elkarteko bazkide dira eta beste 200ek urtean borondatezko kuota bat ordaintzen dute.
Eta zer eskaintzen die «Otamotz»ek 2.000 lagun horiei?
Era labur eta sinple batean esateko, herriko berriak euskaraz irakurtzeko aukera. Hemen ez dago euskarazko prentsa erosteko ohiturarik, eta «Otamotz»ek neurri batean behintzat hutsune hori bete du. Guk ez dugu helburu erraldoirik, baina bertan lanean gabiltzanontzat balio handia du Urretxu-Zumarragan euskarazko hedabide bat izateak. Garrantzitsua da 2.000 lagun horien etxeetan euskarazko prentsa irakurtzea. Urrats txiki hori ematea guretzat gauza handia da. Gainera, esan beharra daukat nire ustez «Otamotz»ek eta orokorrean herri-aldizkariek gauza garrantzitsu bat lortu dutela: merkatu bat egin dute, eta herri mailan ez daukate erdarazko agerkarien konpetentziarik.
Nola ikusten duzu euskararen egoera herrian?
Nire ustez apurka-apurka hoberantz doa. Kalean lehen baino gehiago entzuten da euskara, batez ere gazte koadrilen artean. Hor, garrantzi handia du ikastolak egindako lanak. Hutsuneak, hala ere, oraindik badaude, noski. Baina horiek ezin dituzte soilik instituzioek konpondu; euskara erabiltzea bakoitzaren esku dago. Udaletxeek gehiago egin dezaketela? Ziurrenik bai, baina guztion ardura da euskarak aurrera egitea q

Zumarraga-Urretxuko bertso eskola
Bertso eskolak eginiko lan handiari esker, bertsolaritzak bultzada garrantzitsua jaso du azken urteotan Urretxu eta Zumarragan. Antolatzen dituen saioak dira lan horren isla, eta ikasle kopuruak gauzak hobera doazela erakusten du. Egun 40 bat lagun biltzen ditu, hogeita bost umeen mailan eta hamabost helduenean, tartean bat-batean aritzen diren lauak. Bertsoak eta euskarak duten harreman berezia kontuan izanik, Gorka Ojanguren bertso eskolako irakasle eta bertsolari urretxuarrarekin izan gara.
Ojangurenen hitzetan, euskararen egoera "nahiko txarra da" bi herrietan. Esan digunez, gazteek euskara ezagutzen dute, baina askok kalean ez dute erabiltzen. Hala ere, dioenez, "errealitatea hori izanik ere, guk gainetik egon behar dugu, eta gauzak aldatzen saiatu behar gara. Bertsoaren egoera adibidez nahiko apala da, baina urtean zehar hainbat ekimen antolatzen dugu jendea erakarri eta bertsoari bultzada bat emateko. Argi dago bakoitzak ahal duena egin behar duela egoerari aurre egiteko". Bestalde, bere hitzetan, bi Udalen jarrera "lotsagarria" da. "Kultur elkarteekin duten harreman bakarra diru-laguntzak ematera mugatzen da, eta, gainera, guztiek ez dituzte jasotzen. Udaletxeek euskara bultzatu beharko lukete, eta esparru horretan lanean dihardugun taldeekin harremanak izan, baina ez da horrela. Horregatik diot errealitatearen gainetik egon behar dugula, eta bakoitzak bere esku dagoena egin behar duela egoerak hobera egin dezan" q


Azkenak
2025-01-27 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasten aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka daudela

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Dozenaka milaka palestinar Gaza iparralde suntsitura itzultzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Ahotsa.info
EH Baterak Aberri Egunean erabakitzeko eskubidea modu bateratuan aldarrikatzera deitu du

Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


2025-01-27 | Behe Banda
barra warroak |
Lehen aldiak

Behin batean gertatu zen eta ordutik aurrera egunero gertatzen da […] ez dezagun ikus hemen gertatzen dena. Halaxen da mundua, eta gaur egunean inor ez da profeta bere mendean”.

Beste zerbaitez hitz egin zidaten behin eta ordudanik, ezin dut ezer bestela... [+]


Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


2025-01-27 | Bertsozale.eus
Bertsozalez bete da Lesaka Bertso Egunean
Bortzirietako Bertso Eskolarekin elkarlanean, egun osorako egitaraua prest geneukan Bertso Eguna ospatzeko; eta bertsozaleek ere ez dute hutsik egin: giro ederra izan da Lesakan goizetik hasita.

Eguneraketa berriak daude