argia.eus
INPRIMATU
PARISERAT
Jakoba Errekondo 2021eko uztailaren 28a
Konturatzerako udazkena gainean dugu eta zuhaitzek berriro ere kafkiarrak izan daitezkeela erakutsiko digute. Lainoen aldamio soilak bihurtu aurretik, egun gutxi batzuez behinik ortzadarra beraiena izango da. Parisa bueltaxka bat egiteko aitzaki paregabea. Boulogne eta Vicennesko 5.520 golde basoetakoak alde batera utzita, 178.000 zuhaitz bizi dira Parisen: 92.000 kaleetan, 35.000 parke eta lorategietan, 34.000 hilerrietan, 6.000 ikastetxeetan, 3.000 kirol guneetan, eta abar… Hauen artean Eiffelen burdinatzarrak adinako aipamena merezi dutenak badira, hona batzuk: René-Viviani enparantzako sasi-arkazia, Parisen ezagutzen den zuhaitzik zaharrena, Robinia pseudoacacia izena eman zion Robin botanikariak 1.601ean landatua; Boulogneko basoko Pré-Catelango 1.872an landatutako sekuoia erraldoia (6,55 m-ko gerri buelta) eta 1.782an jarritako pago gorri zaharren eta potoloena (5,75m-ko gerria); baso bereko Grande Cascadeko Libanoko zedroa, bere 4,42m-ko bueltako enborrarekin hiriko handiena dena; Vicennesko basoko platano itzela, 7,35m-ko gerria; Léopold-Achille enparantzako 12 m-raino luzatutako muxikondo izugarria; Sanint- Gervais enparantzako zumar ezaguna, zeinaren azpian biltzen omen ziren Erdi Aroan inguruko biztanleak. Hiriburu erromantikoan hauen peak bai txokoak…