TOURIST, YOU ARE IN THE BASQUE COUNTRY

Horixe topatu dugu Donostiako Abuztuaren 31 kaleko horma zahar batean idatzirik: «Tourist, you are in the Basque Country». Eta berehala turistek euskararen herrian daudela ba ote dakiten galdetu diogu geure buruari. Erantzuna kale hauetan bertan topatuko dugulakoan gaude. Donostia da Euskal Herriko hiriburuetan euskaldunena (%45ek omen daki euskaraz, erabilera portzentajea beherago badago ere) eta seguruenik egunotan turistek bisitatuena ere izango da. Begiak ongi ireki eta euskararen bila hasi gara, azken urtean gure hizkuntzari 1.642.926 euroko aurrekontua eskaini dion hirian.

Instituzioen iragarki eta seinale gehienetan elebitasuna topa daiteke, euskara eta gaztelera, %50eko portzentaje zorrotzetan. Kontxako pasealekuko kale-argi bakoitzak bina iragarki ditu: Musika Hamabostaldia, Donostiako Plan Estrategikoa, «Tuareg» San Telmo museoan ipini duten basamortuko ibiltariei buruzko erakusketa... Alde batean euskaraz, bestean gazteleraz. Miraria gertatu da, autoarentzako tokia topatu dugu eta gure aparkaldia mugatua dela gogorarazi digu seinale batek. Hau ere elebiduna. Donostiako Udalak 2000ko udan onartutako araudiaren 23. artikuluak zera dio: «Trafiko seinaleak eta iragarkiak bi hizkuntza ofizialetan idatzita egongo dira eta euskarak izango du lehentasuna». Hona gentozela salbuespen bat behintzat topatu dugu: Antiguako kale batean «Obras C/ Matia» irakurri ahal izan dugu, gainetik sprayez Euskal Herrian Euskarazen «e» bikoitza idatzirik zuela.
Autobus geltokietako markesinetan turistak zer ikusten du? «Men In Black» filmaren bigarren zatia badatorrela dio hemengo kartel honek gaztelera hutsezko «íY vuelven!» deigarri batekin. Aldamenean «Relájate. Un momento feliz» gonbidapena egiten du Magnum izozkiaren iragarkiak. Gaztelera hutsezkoak dira gehienak. Baina gure memento zoriontsua ere topatu dugu Bulebarrean: muxu baten argazkia da eta gainean «astindu ahoan duzuna» irakur daiteke. Gipuzkoako Foru Aldundiaren euskararen aldeko kanpaina da.
Alde Zaharrean sartu gara pintxo batzuen bila eta tabernetako testu gehienak gazteleraz daudela ikusi dugu. Dendetan «Merkealdiak» dioten afitxak baino ugariagoak dira «Rebajas» diotenak. Belarriak erne ditugula euskara gutxi entzuten da kale, taberna eta dendetan. Hala ere euskaraz eskatuz gero, dendari eta tabernari gehienek euskaraz erantzun edo ulertu behintzat egiten dute.
Azkenean turistek euskaraz dakitena jakiteko eurei galdetzea egokiena dela pentsatu eta inkestatxoa egin dugu. Iritsi berri den ingeles laukoteak harrituta begiratu digu euskararen inguruan galdetzean. Denbora gehiago eman beharko zaie. Frantsesek eta alemanek euskara existitzen dela badakitela erantzun digute seguru, baina zerbait euskaraz esateko eskatu eta mutu geratu dira. Madrildar gazte talde batengana hurbildu eta hauek bai, hauek «eskerrik asko», «barkatu», «agur» eta «gaupasa» esaten asmatu dute, azken hori probatua dutela erakutsiz. Euskarazko esaldi oso eta borobilenak azentu italianoz entzun ditugu; irakurrita, hori bai. Parmatik etorritako gazteek Euskal Herriko gida bat dute esku artean eta «Ze ordu da, mesedez?», «Non dago tren geltokia» eta antzekoak esan dituzte, orain arte praktikan ezertarako erabili ez dituztela aitortuta. Gehienek gutxi entzun dutela diote eta bitxikeriatzat dute nolabait euskara. Gure inkesta partikularra Belgikako bikote batekin amaitu dugu: «Bai, atzo entzun genuen euskara, hoteleko gelan telebista baitaukagu. Baina ez da ezertxo ere ulertzen!». Guri ere zaila egiten zaigu Donostiako kaleetan bost egun pasa dituen bikoteak euskara lehenengoz telebistan entzun izana ulertzea. Baina oporrak baikortasunez amaitu nahi ditugu eta bikoteak despistatu itxura zuela erabaki dugu


ASTEKARIA
2002ko irailaren 01
Azoka
Azkenak
Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Akordioa erdietsi dute haur eskoletako langileen baldintzak hobetzeko, bi greba deialdien atarian

16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta LABek eta Steilasek indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. Asteartean mintzatuko... [+]


Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Eguneraketa berriak daude