TERMOMETROA


2021eko uztailaren 19an

EAJ-BATASUNA ENFRENTAMENDUA

BATASUNA legezko joko politikotik ezabatzearen ondorioetako bat alderdi hau eta EAJren arteko enfrentamendua areagotzea izango dela irakurri eta entzun da azken asteotan. Batasunarentzat Ertzaintzak Garzon epailearen aginduak betetzea Estatuaren estrategiaren parte hartzea izango da eta Batasunak doinu gogorrean ohartarazi dio Jaurlaritzari bide horretatik abia ez dadin. Zenbait komunikabiren esanetan, halaber, Barne Sailak ohartarazi du Ertzaintzak ETAren erasoak jasan dezakeela berriz. EAJren bi batzokik -Donostian eta Azpeitian-, halaber, erasoak jasan dituzte.


IRAILAREN 12A GAINEAN DA

IRAILAREN 12rako Espainiako Gobernuak erantzun beharko dio Eusko Jaurlaritzari ea Gernikako Estatutuaaren arabera egiteke diren transferentziak gauzatuko dituen hala ez, bestela Jaurlaritzak bere gain hartuko dituelako, iragan uztailaren 12an Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari emandako agindua betetzen bada behintzat. Espainiako Gobernuko Javier Arenas ministroak eta Mariano Rajoi lehendakariordeak zenbait tranferentzia negoziatzeko prestutasuna azaldu dute publikoki, baina Jaurlaritzak eskatzen dituen horietako batzuk Estatuarenak soilik direla ere ohartarazi dute. PP noraino jotzeko prest dagoen ikusi beharko da, eta Jaurlaritza -EAJ eta EA nagusiki- transferentzietatik zerekin konformatuko liratekeen, legebiltzarraren agindua gauzatutzat eman dadin.


BBC, SEPARATISTAK ETA TERRORISTAK

BATASUNAREN ilegalizazioa dela ETA, BBC telebista ingelesak zenbait informazio eman du bere web gunean. Horien artean Batasunaren profila eman zuen abuztuaren 23an (http://news.bbc.co.uk/1/hi/world/europe/2211696.stm). Horietan, ETAz aritzean erakunde «separatistaz» hitz egiten da, Gobernu Espainiarrak behin eta berriz aholkatu dien «erakunde terrorista» beharrean. CNNk ere ohikoan «erakunde separatistaz» hitz egiten du ETAri buruz aritzean. BBCko gune honetan, Euskal Herriko informazioa eskaintzen da, gehientsuenetan gatazkari lotua, eta 1999tik pilatua dagoen artxibo zabal bat ere eskaintzen du bertako egoeraren berri emanez. BBCren jarrera honek sarritan eragin du Espainiako komunikabideen protesta.


PILOTA TXAPELKETA

MUNDUKO Pilota Txapelketak berriz utzi du agerian euskal gizarteko sektore oso zabalen nahia eta ezina, non eta euskal kirolaren zeinu adierazgarrienean, euskal pilotan. Partiduak izan diren Iruñerriko frontoietan, halaber, polizi presentziaren giro itogarri samarra jasan behar izan dute kirolari eta pilotazaleek, batez ere txapelketaren lehenbiziko egunetan. Kirol oso esanguratsuetan euskal selekzioen eskuhartze ofizialari geratzen zaion bide luzearen adierazgarri izan da Munduko Pilota Txapelketa. Euskal selekzioen aldarrikapenaren gorakadaren adierazle ere bai.


«EL MUNDO»REN AKATSAK

ABUZTUAREN 21eko «El Mundo» egunkaria zabal aritu zen Baltasar Garzonek Batasunaren aurka hartutako neurriez, eta epaile honen azken urteetako jardunaren berri ere eman zuen. Informazio horretan birritan aipatzen zuen Garzonek «Egin eta Euskadi Irratia» itxi zuenekoa. Birritan, halaber, 2003ko udal hauteskundeei, «autonomiko» esaten zitzaien. Akatsak nonahi dira, baina batzuetan adierazgarriak ere badira.


HELDU DA UNEA

Batasunaren jarduna judizialki etenda eta bere ilegalizazio prozesua abian, aurrerantzean euskal politika zein moldetan garatuko den da euskal herritarrak buruan duen galdera eta kezka. Ez da zalantzarik eraso legal honen lehen hartzailea Batasuna izan da ere, abertzaletasuna eta euskal gizartearen aurkako neurria dela, euskal gizarteak neurri honen aurkako jarrera erakutsi duelako era desberdinetan, eta soegile gehienen ustez neurri hauek Euskal Herrian berez txarra zen elkar bizitza guztiz kaskartuko dutelako. Edonola ere, euskal gizartean nagusi da bizi den gatazka elkarrizketaren bidez gainditzeko apustua. Horra galdu beharko ez den iparra.


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Montanako (AEB) Auzitegi Nagusiko epaile anderea... euskaraz

Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.


Eguneraketa berriak daude