Municheko olinpiadetan, black power!


2021eko uztailaren 27an
Beltzetan beltzenek europar kolonialismoari muturreko galanta ematea lortu zuten Municheko Olinpiar Joko haiei hasiera eman zitzaienean, Argentinako lehendakari ohia zegoen Donostian. Egonaldi haren atzean, ez omen zegoen atseden hartzea besterik Juan Domingo Peron jeneralaren asmoan, baina kasualitatez edo ez, egun haiexetan egunkarietan gehiegitxo hitz egiten zen lehendakari ohiak Argentinako agintea berreskuratzeko zeuzkan balizko aukerez, eta Franco ezezkoan egon behar zen, Espainiako jeneral nagusiena ospa egina zelako jada A Coruñara. Orduko egunkariek ez zuten txintik esaten urruntze estrategiko hartaz, eta ZERUKO ARGIAk ere ez, bistan da. Batak zein besteek, nahiago zuten Municheko Olinpiar Jokoetan zapalduetan zapalduenak lortutako garaipenaren inguruan aritu, bakoitzak bere ikuspuntutik. «El Diario Vasco»ko editorialak zioenez, kasu, «Una mala política» izan zen kirolari beltzena Rhodesiakoei Olinpiar Jokoetan parte hartzea galeraziz. Mikel Ugaldek, berriz, «Zorionak» ematen zizkien gure aldizkariko orrialdeetatik.


UTIKAN RHODESIA

Bere hitzekin sor zezakeen istiluaz jakitun-edo, zeharka-meharka hasten zen Mikel Ugalde bere txaloaren arrazoiak azaltzen: «Behin eta berriro asko idatzi da deporte gauzetaz, kirolarien egitekoetaz, deporteak eta pertsonagintzak dadukaten loturaz, eta abar. Baina azken aldi honetan ikusi eta entzun ahal izan dugunez, kirola ere ‘politika madarikatuarekin’ nahastu digute. Ez da hau gaurregun sortu den leloa, aspaldikoa baino. Halaz ere, Olinpiadetan, Rodesiaren jokabidea dela medio, esames, haserre, kezka, hitzaldi, bilera eta erronka franko sortu da Munich eta munduan zehar, eta, zoritxarrez, arinegi mintzatuz sarritan».
Behin indarrean zegoen gizalegeak agintzen ziona beteta, barruan zeramana agertzeko eskubidea zeukan, eta zirt-zart botatzen zuen berea gure gizonak.
«Guk, geure aldetik, ez dugu zorionak eman besterik egingo. Izan ere, badakizue, jakin -kanpoko berriak ezagutzea bertakoak baino errazagoa izaten bait da askotan-, Rodesiako agintedunen, indardunen jokabidea esango genduke, oso zapaltzaile eta menperatzaile dela».
Eta zer gertatu zen Munichen? «Gizalege oro apurtu duen gobernuaren laguntzaz gerturiko kirolariak Alemaniara doaz. Pertsona bezala bizitzeko egokierarik ez duen herriak ez ditu deportistak sortaraziko. Badu aurreragoko lanik. Horregatik, lehenago Hego-Afrikari buruz erabaki zana Rodesiarekin ere berdin erabaki dedilla eskatzen dute beltzek.
Kirolariek badute zapalkuntza honen kontzientziarik eta Munichen parte hartzerakoan Rodesia kanpoan uztea eskatu dute, elkartasunak damaioten indarraz baliaturik eskatu ere. Geroztik gertatua, denok ezagutzen duzue. Konponketa sinplea hasieran, Ingalaterraren babespean jokatzearena alegia, eta azkenik kanpoan gelditu da Rodesia».


GARAIPEN TXIKIA, BAINA GARAIPENA

Beltzek irabazi zuten borroka hura, bederen, zioen Mikel Ugaldek. «Gauzek lehenean jarraituko dute, Rodesian ez da aurrerantzean ezer aldatuko. Baina beltzek injustizia eta bidegabekeria gogorazi digute. Pozgarria da kirolari hauek erakutsi diguten kezka, nahigabea, samintasuna, zapalkuntzaren kontzientzia. Horregatik, bihotzez, ZORIONAK».
Dena dela, garaipenaren aldaba joa bazuen ere, handik aurrera gerta zitekeenaz Ugalde ez zen baikorregi agertzen.
«Europan oraindik Grezia eta beste zenbait diktadurak irauten duten antzera, Afrikan ere ez dira Rodesia eta Hego-Afrikakoak bakarrik zapaltzaile. Hor daduzkagu, adibidez, Mozanbiken FRELIMOren eraginez portugaldarren aurkako burruka bizian» eta «Burundin gertatua ere lotsagarri deritzagu. Zenbaiten jauntxokeriek, feudalismoa gogo duten tutsi indardun eta dirudunek herri bat, hutustarren herria, zapaltzen eta hileraziz doaz». Eta Rhodesian, zer gertatzen ote zen? «Ingeles gobernuak ‘askatasuna’ eskeini eta gero, 1965 urtean hain zuzen, bertako arazoak, problema larriak ez du konponketarik izan. Igaz, Azaroan, Home ingelesak eta Smithek lege berri baten araudia izenpetu zuten, baina mamiz eta muinez ez da ezer aldatu. Beltzek ez dute luzaroan bertako agintea eskuratzerik izango. Afrikar beltzak, 250.000 zurien menpe, hankapean bizi dira. Beltzen jornalek beheko mailan segituko dute, eta irakaskintza erakunde zurien osabide eta gozamenerako pentsatua izan da».
Nolanahi ere, beltz askatzaileen garaipena izan zen Munichekoa, eta horixe gogorarazi nahi zuen «Zorionak» artikuluaren egileak: «Aurtengo Olinpiadak martxan daude. Medallak pilaka banatuko dira, txaloak, garaipenaren txaloak eta ezinaren negargura elkartuko, kirolari nagusienen izenak historiak jasoko ditu ondorengoek gogoan har ditzaten. Nik, nere ajendatxoan, beste historia bat jasoko dut, kirolariek, historian zehar, herriaren garrasiari erantzun nahirik idatzi duten historia. Historia tristea, garratza, isila. Aurten afrikar beltzek beren kapitulua idatzi dute. Gure artean ez ote da historiagilerik izango?»

Euskal Herriko eliza
Gasteizko Desamparados parrokian ez dabiltza txantxetan, nonbait. Euskal izenez bataiatzen denbora galtzeko betarik ez omen dute. Bertako erretore sonatu den Illanas jauna lanpeturik dabil nonbait, horrelako lantxoetan nahasteko. Halere, berak seinalatuko omen dio bataia-lekua, bere seme-alabaren bat euskal izenez bataiatu nahi lukeenari. Ez duk gutxi, arranopola! (1972-IX-03)

Nekazariak an eta emen
Emengo baserritarren sindikatuari ‘hermandadea’ deitu oi diogu, Espaiñiako nekazarien sindikatoak 'Hermandad nacional de labradores y ganaderos' izena bait du. Azkeneko batzar nagusian hermandadeari adar berri bat sortu zaio: nekazari gazteen elkartea. Eta gazteek beren gogo eta ametsak batzarraren aurrean azaldu zituzten. Denen izenean elkarteko leendakari dan Fernando Sanz Pastor-ek itzegin zuen. Ara zer esan zuen beste gauza batzuren artean: Nekazaritza gazterik gabe gelditzen ari da. Balio duten guziak badoaz. Orra or noiz-nahi entzuten ditugun itzak eta nazioari eta guri bildurra emateko modukoak. Nazioari, aurrera bultza eta eragingo dioten gazterik gabe, nekazaritza iltzera doalako; eta guri, gelditzen geran gazteoi, iaioenak joaten ikustean -ez ote genduke obe alde eginda? Ez ote dugu okerreko bidea artu nekazaritzari eltzean?-, pentsatzen dugulako. Zergatik doaz iaioenak? Lehenbizi ez dalako irabazten, ez dalako etorkizunik ikusten, eta bigarren, gazteok ez daukagulako gure ideak azaltzeko biderik, eta gure nortasuna osatzeko modurik. Nekazari gazteak bere etorkizuna eratzen parte ar dezan, bideak ireki behar ditugu, eta ortarako sortu da hermandadearen barruan gazteen elkartea. Elkarte onek, nekazari gazteen eskubideak aurrera atera nahi ditu, nazioko beste edozeiñek bezelako bizimodua eta etorkizuna izan dezan nekazariak ere. (...) Nekazari gazteak, beste edozeiñek aiñako eskola behar du, gero berak erabaki dezan nekazaritzan gelditu, alaxe nahi duelako, ala beste zerbaitetara joan. Gelditzea erabakitzen duenari, nekazaritzako teknika berriak ikasteko era eman behar zaio, orain nekazaritzan aritzeko ez bait da aski gurasoengandik ikasia (...) (1972-XI-03)

BENGOA
Iragarkia, 1972-IX-03

Iñoiz ikusi ez bezalakoa. Piper. Gaur jo, eta bihar ikasiko duzu. Bengoa - Hammond Organos. Elektroakustiko-injeniaritza. Victor Pradera, 27. Donostia


Azkenak
2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


1.000tik gora sinadura, Donostiako Kristobaldegi komentua Txomiñeneko auzoarentzat izan dadin

Auzoak behar asko dituela nabarmendu dute eta Kristobaldegik beharrei erantzun ahal diela: auzo baratzeak, biltegia, kultur etxea, zaharren egoitza, eta abar.


Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Eguneraketa berriak daude