Mendizaleen eta perretxikozaleen atsedena Otzaurteko bentan

Otzaurteko gainean bertan dago Otzaurteko benta zaharra. «Otzaurteko bentea», bertakoek deitzen duten moduan, betidanik ezagutu da taberna bezala. Zegamaren gainean, Aizkorriren magalean kokatua, mendizaletasuna eta turismoa hasi baino lehenago bertatik pasatzen zen jende gehientsuena basoetako eta mendiko langileak ziren: basomutilak, ikazkinak, mandazainak, artzainak... Langile haientzat, Otzaurte geldiune garrantzitsua zen Idiazabal, Segura eta Zegama ingurutik Urbiako etxoletara joateko, bertako zelaietan edukitzen zituzten ardi eta behorrak ikustera. Baina hori baino askoz lehenago ere, pasabide estrategikoa izana da mendi lepo hau, XIX. mendean Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko bide nagusia bertatik pasatzen baitzen.

Geroago ere, mendizaletasunaren loraldi garaian, ibiltariak Aizkorriko mendi multzo aldera bide luzea trenez egin ondoren Otzaurteko geralekutik gora etortzen zirenean, garrantzi handiko geldiunea zen. Trenbidea, tunel ugaritan barna pasatzen da ingurune menditsu honetatik. Egun, leku guztietara kotxez irits daitekeenez, benta zaharrak ere garai berrietara egokitu behar izan du: gaur taberna eta jatetxe berritu bat da, orain inguruotan nagusi diren mendizale eta perretxikozaleentzat.
Otzaurteko gainean (670 metro) bentaz gainera, Andra Mariaren ermita dago, eta mikeleteen etxea izandako eraikuntza. Leku honetatik ekin diogu gaurko ibilaldiari, Beunda eta San Adriango pasabiderako norabidean doan bide zabalari helduz. Metro gutxiren buruan, ordea, bide nagusi hau utzita, ezkerrera egin dugu, basoan barrena sartzen den bide batetik. Bidea berehala utzi dugu mendiaren bizkar leunetik zuzen igotzeko. Basotik belazera irten gara, bazkan ari diren abereak lagun; ikuspegia zabaldu da orduan, eta Txurruko punta, gure lehenengo tontorra, parean azaldu zaigu. Gainez gain, Ultzamako leporako norabidea hartu dugu, eta lan handirik gabe heldu gara bertara (822 metro). Aurrez aurre dugun gailurrera heltzeko azken maldei ekitea besterik ez zaigu gelditzen. Txurruko punta (989 metro), erpin geodesiko eta buzoi batek jantzitako tontor belartsua da. Gertu ikusten dira Aizkorriko mendikatea, Aratz eta Altzaniako mendilerroa, tartean Urdalur urtegia. Nafarroako lurretara begira, berriz, Beriain edo San Donato ageri da nabarmen, eta Etxegarate baino haratago, Aralar ingurua.
Udako eguzki leunaren azpian, beharrezko atsedenaldia leku atsegin honetan egin eta gero, iparralderantz garbi ikusten diren Garagartzako haitzetara bidean jarri ditugu hankak lanean, eta mendiaren ipar bizkarretik zuzen jaisten hasi gara. Belardietan zehar, harkaitzen oinera iritsi gara berehala. Hiru dira Garagartzako haitzak, baina bi bakarrik dira nabarmenak. Bikunaitz (866 metro, erdiko tontorra) eta Zabalaitz (mendebaldeen dagoen tontorra, zuhaitzez estalia) arteko lepoan trikuharri bat dago. Bikunaitz tontorrari ekin diogu lehenengo, eta minutu gutxiren buruan zailtasunik gabe heldu gara gora; perretxiko formako buzoi bat dago bertan. Bide beretik jaitsi eta bi haitzen artean dagoen bordaren ondotik pasaz Naparraitzera (858 metro, ekialdeen dagoen haitza) abiatu gara. Askoz iritsi ezinagoa dirudi, eta halaxe izan da. Mendebaldetik ekin diogu, eta harkaitzean irekitako koba txiki baten aldamenetik pasa ostean, azken metroetan eskuak erabili behar izan ditugu gailurrera iristeko. Buzoi zahar bat dago hemen ere.
Kontuz jaitsi gara, igo bezalaxe, eta bi harkaitzen artetik beherantz abiatu gara, borda gure ezkerrean utzita. Ez dago bide garbirik hasieran, zuzenean behera joan gara. Basoan sartu eta puska batera bide galdu baten arrastoak topatu ditugu, zuhaitzetan pintura zaharrezko markez gainera. Bidea zenbat eta aurrerago orduan eta hobea da, eta horrela iritsi gara Otzaurte errekaren bailaratxora, trenbidearen tunelaren ahoaren parera gutxi gora behera. Hemendik, pista garbi batek errepiderantz eraman gaitu metro gutxitan; hortik Otzaurteraino kilometro pasatxo daukagu oraindik.
Ibilaldia motz geratu zaigula iruditu zaigunez, errepidean behera abiatu gara, Otzaurte aldera joan ordez, Gazteluberri gailur bitxiaren bila. Zubi baten aldamenean ezkerrera egiten duen pista ona hartu dugu, eta metro gutxiren buruan, ateka baten ondoan eskuinerantz igotzen den bidezidorra hartu dugu, pinudian barna hasieran, belardian gero. Berehala lausotu da bidea eta nola edo hala jarraitu ditugu geratzen diren bide arrastoak. Malda gogorraren amaieran, Gazteluberriren bi tontorren erdi-erdian paratutako antenatzarra agertu zaigu aurrean. Hegoaldeko gailurrera igo gara lehenengo (854 metro), eta iparraldekora gero (859 metro). Bertan eraikin txiki baten pareta eroriak daude, eta inguru guztian, amildegiak irekitzen dira gure oinetan. Hemen omen zuten gordelekua garai bateko gaizkile batzuek, tontorrean omen zegoen gaztelu batean. Jaitsiera bide beretik egin dugu. Eguerdiko eguzkia gogor lanean ari denez, errepidera iristean, Altsasu aldera metro gutxitara dagoen iturrian freskatu gara, Otzaurteraino asfaltoan egin beharreko azken metroei ekin baino lehen. Otzaurterako bide hau N-1 errepidea izan zen eta bertako puntu kilometriko bateko harri bat ikus daiteke, Donostiarako 66. kilometroa adierazten duena hain zuzen l
San Adriandik Otzaurtera
Zalantzarik gabe, San Adriango tunela euskal geografiako igarobide ezagun eta estrategikoena izan da, bertatik mota guztietako jendea igaro baita: errege, soldadu, erromes eta apaiz, bidaiari eta merkatari… Galtzada erromatar garaikoa dela esan duenik izan da, baina egindako ikerketen eta aurkitutako aztarnen arabera ezin dugu hori ziurtatu, baina bai Erdi Aroko galtzada zaharra dela. Erdi Aroan Flandria Gaztelarekin lotzen zuen igarobide estrategiko honek. Gipuzkoatik, Araba eta Gaztelako mesetarako sarbide nagusia zen San Adrian. Foru mikeleteak sortu zirenean, besteak beste aduanak zaintzeko ardura zutenez, guardetxea izan zuten hantxe, tunelean bertan, ermitarekin batera. Geroago mikeleteen etxea esaten zaion eta egun Mendi Federazioaren aterpea den etxera aldatu ziren.

Ingurune menditsu horretan babesten ziren bidelapurrak salbu, oinezko eta zaldizkoek ez zuten aparteko zailtasunik igarobide hau zeharkatzeko, baina XVI. eta XVII . mendean dilijentziak eta antzeko gurpildun ibilgailuak hedatzen hasi zirenean, arazoak sortu ziren igarobide hau zeharkatzerakoan, ibilbidea ez baitzen batere egokia ibilgailu gurpildunentzat. Horrela, poliki-poliki, Gaztelarako sarbide gisa garrantzia hartzen joango da Arlabango igarobidea. XVIII. mendearen erdialdean, Gipuzkoako diputazioak bere historiako lehen azpiegitura-lanak egin zituenean, "Kotxeen erret bidea" delakoa, Arlaban aukeratu zuen Gaztelara joateko igarobide nagusitzat. Posta zerbitzuak (zaldiz), San Adriandik pasatzen jarraitu zuen, baina kotxe edo dilijentziak Arlabandik.
Gipuzkoa alderik alde zeharkatzen zuen bide honen eraikitze lanek iraun zuten bitartean, bai eta hurrengoetan ere, Zegama eta Segurako herriek beren desadostasuna adierazi zuten behin baino gehiagotan Arlaban aukeratu zelako San Adrianen kaltetan. San Adrian konpontzeko hamaika proposamen egin zizkioten horregatik Diputazioari. 1829an egindakoan, ordea, ez da San Adriango igarobideaz hitz egiten jada, Otzaurtekoaz baizik. 1850 aldera, bide honi "Carretera general" izendapena ematearekin batera, ibilbide aldaketa nagusi bat gertatzen da. Bide berri hau Donostia bertatik igarotzeaz gain, Beasaingo Yarzako zubitik Bergara eta Arlaban aldera jo beharrean, Otzaurteko mendatetik igaroko da Nafarroako lurretara, Altsasutik Gaztelara jarraitzeko.
XX. mendean jada, Otzaurteko pasabidea utzi eta errepide nagusia Etxegaratetik igaroko da. Otzaurteko bentak eta bide bazterrean aurki daitezkeen puntu kilometrikoko harriek, ordea, duela mende eta erdi N-1 errepide nagusia bertatik igarotzen zela gogorarazten digute


ASTEKARIA
2002ko irailaren 01
Azoka
Azkenak
Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Akordioa erdietsi dute haur eskoletako langileen baldintzak hobetzeko, bi greba deialdien atarian

16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta LABek eta Steilasek indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. Asteartean mintzatuko... [+]


Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Eguneraketa berriak daude