Eroskik udan egindako «Veranoski» kanpainaren berri eman digu irakurle batek. Erosketaren truke tonbola baterako txartelak banatu dituzte. Txartelak (irudian), tonbolako oharrak eta bestelakoak gaztelania hutsean zeuden. Iaz ere gauza bera gertatu zen eta hainbat kexa izan baziren ere, aurten ez da aldaketarik izan.