argia.eus
INPRIMATU
HITZ BITAN
2021eko uztailaren 19a
- Damian Muñoz dantzariak honakoa zioen «Euskaldunon Egunkaria»n: «Perfekzioa norberaren barruan gertatzen dela ikasten da denborarekin».
- Jon Kortazar idazleak «El Mundo»n: «(Euskarazko liburuak) itzultzea beharrezkoa dela uste dut, ez soilik irakurleengana errazago heltzeko, baita beste ondorio garrantzitsu batzuk dituelako ere. Literatura normalizatzeko eta hainbat esparrutan ezagutarazteko modu bat da».
- Begoña del Tesok honakoa zioen «Aizu!»n: «Zinearen kasua bitxia da. Ia inor ez da ausartzen arte kritika bat egitera. Zinema, berriz, bost euroren truke edozeinek ikus dezakeen zerbait da. Orduan, badirudi edonork egin ditzakeela kritikak. Oso ausartak gara eta batzuetan egokiak ez diren hainbat komentario egiten ditugu».
- Ander Lipus aktorearen ustez, «aktoreak denetarik egiten jakin behar du, apur bat dekatleta izan behar du. Zenbat eta gehiago jakin, hainbat hobe. Ez da profesional-profesionala denik». Hitzok «Nabarra» aldizkarian esan zituen.