NAFARROAN HIL DIRA GEHIEN 6 HILEOTAN


2007ko otsailaren 21ean
Euskal Herrian, menderatu ezineko gorabehera bihurtu zaigu laneko istripuen eta heriotzen arazoa. Bistan denez, gero eta handiagoak dira produkzio kateko agente guztien kontzientzia, prebentzioko kanpainak eta arreta publikoa, baina hala ere ez dira batere aldekoak eta pozgarriak 2002ko lehen sei hilabeteetako datuak. Horrela jarraituz gero, behin behar eta, gailurra joko dugu berriz ere urtearen amaieran, laneko istripu larrietan eta heriotzetan. Lehen aldi honetan, istripu arinak soilik gutxitu dira, eta, ondorioz, laneko bajak. Horixe da aldeko datu bakarra.
Esan gabe doa, beraz. Batetik, ezinbestekoa da prebentzioko neurriak ugaltzea. Bestetik, katean parte hartzen duten guztiek jabetu behar dute beren erantzukizunaz, hala nola, langileak berak, enpresako komiteek, enpresaburuek, sindikatuek, administrazioek eta justiziak. Horrela bakarrik murriztuko da ia zeharo edo desagertuko lan munduko lakra hori, zeinen ondorioz mila langilek baino gehiagok galdu baitute bizia Euskal Herrian joan deneko hamar urteetan eta aulki gurpildunetan edo betirako elbarri geratu baitira beste ehunka langile.
77 LANGILETIK GORA HIL DIRA. Urteko lehen sei hilabeteetan, 77 langiletik gora hil dira Euskal Herrian. Oraingoz ez dago zifra ofizialik. Kopuru hori hilez hil jaso ditugun datuetatik atera dugu, eta litekeena da errealitatea gordinagoa izatea. Artikulu hau idazterakoan, urteko lehen bost hilabeteen gaineko datu ofizialak genituen aurrean: 73 langileren heriotza agertzen zitzaigun, lanerako bidean hildakoak barne. Estatistika ofizialek laneko heriotza gisa hartzen dituzte laneko joan-etorrietako heriotzak, "in itinere istripuak" baiteritze legeak horrelakoei. Iazko aldi bereko zifra ofiziala eta aurtengoa konparatuz gero, heriotzak %15ean igo direla ondorioztatzen da. Lehen sei hilabeteetako heriotzen geure datuetan, bestalde, otsailean eta apirilean Lapurdin eta Nafarroa Beherean hildako hiru langile ere jaso ditugu. Zifra horrek gogotik kezkatzen du, ongi aztertuz gero, adierazten baitu Euskal Herrian batez beste 13 langile hil direla hilero, joan deneko sei hilabeteetan.
Datuak herrialdeka hartuz gero, Nafarroan gertatu da heriotza igoerarik handiena, iazko eta aurtengo aldien artean. Bederatzi langile hil ziren lurralde horretan 2001eko lehen sei hilabeteetan; alabaina, 16 hil dira 2002ko aldi berean. Ehunekora aldatuz gero, %77ko igoera ateratzen da. Gipuzkoa ageri da hurrena, heriotzen igoeren zerrendan: %55,56ko hazkundea gertatu da lurralde horretan. Hogeita zortzi hildako guztira, horietako zazpi laneko joan-etorrietan. Beraz, 21 langile hil dira lanpostuan, 2002ko lehen sei hilabeteetan. Iaz baino 10 gehiago edo %91 gehiago. Araban ere gora egin dute heriotzek, urteko lehen sei hilabeteetan: 28,57ko igoera ehunekoetan. Beste era batera adierazita, 7 heriotza 2001ean, 9 heriotza 2002an. Bizkaian, aldiz, behera egin du laneko heriotzen zenbatekoak, 2002ko urtarriletik ekaina bitartean: %37an hain zuzen. Iaz 27 langile hil ziren lehen sei hilabeteetan; aurten, ordea, 17 heriotza gertatu dira.
Datuak sektoreen arabera aztertuz gero, industriakoan ez beste guztietan behera egin dute laneko heriotzek EAEko hiru lurraldeetan, hots, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan, berriz, eraikuntzako sektorean goratu da gehien laneko heriotzen zenbatekoa. Ipar Euskal Herriari dagokionez, laborantza eta mantendu elektrikoko sektoreak izan dira zoritxarrekoenak.
Ekaineko datu ofizialak eta Ipar Euskal Herrikoak falta bazaizkigu ere, egiaztatu dezakegu laneko 30.517 baja izan direla Hego Euskal Herrian, urteko lehen bost hilabeteetan. Hortaz, iazko aldi berean baino %5,7 gutxiago. Bestalde, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa lurraldeak batera hartuta, %5,8an murriztu dira istripu arinak eta %5,7an igo dira istripu larriak.
KEZKA SORTZEN DU ENPRESETAKO PREBENTZIOAK. Sindikatuak eta enpresetako komiteak etengabe ari dira salatzen laneko istripua, baita prebentzioko nahiz laneko segurtasuneko neurri gehiago aplikatzeko eskatzen ere. Aspalditxotik, laneko heriotzaren bat gertatu orduko antolatzen dituzte kontzentrazioak eta egiten dituzte lana uzteko deialdiak. Bistan denez, ordea, salatze hutsa ez da nahikoa. Laneko osasunaren ardura duten organismo ofizialek, EAEko Osalan erakundeak kasu, enpresetako antolamendu prebentziozkoa hobetzeko ahaleginean dihardutela adierazi dute azkeneko aste hauetan.
Alde horretatik, Osalan erakundeak dio datu sistema gutxieneko bat garatzen ari dela, osasuna kaltetzeko eran lanean diharduten langileen egoeraren berri denbora errealean izate aldera. Aurtendik aurrera, Osalan erakundeak kontrolatu egingo du prebentzio sistemak ikuskatzeko betebeharra. Berebat, Dekretu bat landuko du, enpresez kanpoko prebentzio-zerbitzu espezializatuko erakundeak baimentzeko eta erregistratzeko sistema hobetzeko asmoz. Azkenik, prebentzioaren gaineko ikastaroak osatzen eta sakontzen segitzeko asmoa du, enpresetan laneko osasunaz arduratzen diren ordezkariak trebatuagoak izan daitezen

Izen-abizendunak dira laneko istripuetan hiltzen direnak
Hildako guztien datuak jakin ez baditugu ere, izen-abizen zehatzak zituzten laneko istripuetan galdu direnek, eta, jakina, zoritxarra isilik eta bakarrean eramatea egokitu zaien familiak; azken batean, ETAren biolentzia politikoaren biktimek ez bezala, instituzio publikoen babesik eta sostengurik jasotzen ez duten familiak. Behin behar eta, interes politikoak giza interes soilak baino askoz gailenago.

Segidan, lanean edo laneko joan-etorrietan bizia galdu duten langileen izen-abizenak jasoko ditugu. Konturatuko zareten moduan, nahiz eta lehen sei hilabeteetan 77 langile baino gehiago hil diren, 50en identifikazioa bakarrik lortu dugu. Kasu batzuetan, gainera, inizialak bakarrik eskuratu ditugu. Alde horretatik, «Gara» euskal egunkaria ahalegin handia ari da egiten, Euskal Herrian gertatzen diren laneko istripuetako datuak ahalik eta hobekien ezagut daitezen: www.gara.net web-orrian aurkituko dituzue, nahi izatera. Guk geuk datu horietako batzuk baliatu ditugu.
Urtarrilean, besteak beste, langile hauek zendu zitzaizkigun: Felix Ruiz de Larrinaga, langile autonomoa, Nafarroako Aratzurikoa; I.M.S., TCJko langilea, Oiartzungo A8 autobidean; Valentin San Fulgencio, Pasaiako Pesqueras Gaztiak enpresakoa eta Carmelo Leones, Transibardin enpresakoa, Berako N-121 errepidean.
Otsailean, berriz, honako hauek, besteak beste: Francisco Tejerina, Transportes Pesa enpresakoa, Arrasaten; Jesus Mari Irisarri, Fundiciones de Vera enpresakoa, Beran; Miren Itziar eta Benito Gil arrantzaleak, Getariako uretan; J.F.G, Bermeoko portuan; Manex Unazokizkai artzaina, Beorlegin; Dominico Sinanas, Eurotec subkontratako langilea, Sestaon; Antonio Garaiburu, Transportes Indo enpresakoa, Bartzelonan; Olazabalaga, Azkoaga, Goikoetxea eta Ibarra, Arrasateko Fagor enpresako langileak, Iranen; Tomas Insausti Auzmendi, muntadurako Triman enpresakoa, Zaragozan; A.H.C., Amurrion, eta Salvador Serrano Robledo, Zangotzako Aranguren enpresakoa, Nafarroako Larragako N-132 errepidean.
Martxoko zerrendan, berriz, ondoko hauek ageri dira: Vipresako Oscar Ugarte Calvo, Nafarroako Bianan; P.D.C.S nekazaria, Arabako Oionen; Artesania Galfarsoro enpresako Iñaki Galfarsoro, Arabako Legution; Manasako Arkaitz Altuna Portu, Bergaran; Tex enpresako Txema Jornada Perez, Nafarroako Lodosan; Aceralia-Bergara enpresako Jesus Maria Arietaleanizbeaskoa, Bergaran; eta Isidro Montenegro Arenas, Nafarroako San Adriango abeletxe batean.
Apirileko datuak hartuz gero, hauxe da zerrenda: EBI enpresaren Albatros subkontratako Jose Luis Fernández Bolado langilea, Zamudion; Arturo Parra Munilla nekazaria, Nafarroako Casedan; Luis Andrés Goiogana, Bizkaiko Zornotzan; Julián Lucero, Irunen; Jorge Sotomayor Garnateo, Donostian; Jesus Calvo Gasteizen; eta J.A.M.C., Bilbon.
Hona hemen maiatzean zendu zitzaizkigunen zerrenda: Jose Luis Castresana Robledo kamioilaria, Gipuzkoako Alegin; Construcciones López enpresako Manuel Sanchez Garcia langilea, Bizkaiko Galdakaon; Alanox enpresako Igor Gorostizaga, Arabako Aiaran; José Luis Larreta Ziordian, Iruñean; Francois Pourteau mantendu elektrikoko langilea, Lapurdiko Basusarrin; Samuel Amenedo Vazquez, Barakaldon; Bready's Factory enpresako Joaquin Esteban Colino kamiolaria, Derion; Pablo Lopez Rodriguez, Legorretan.
Azkenik, honatx ekaineko datuak: F.P. Elcheko kamioilaria, Gipuzkoako Irunen; I.A.G. kamiolaria, Santurtzin; Ufesa enpresako Jose Antonio Suberbiola, Etxarrin; eta Poloniako langile bat Barakaldoko ACB enpresan


Azkenak
Ahetzek auzapez abertzalea izanen du: Ramuntxo Labat-Aramendi

EH Bai koalizioak babesturiko Ahetzen zerrenda gailendu da bozen bigarren itzulian, joan den igandean, botoen %44 erdietsirik.


Presidente kargua hartu du Madurok, eta González oposizio burua ez da Venezuelan agertu

Irailetik Venezuelatik alde eginda egon ondotik, eta azken asteotan Hego Ameriketan kanpaina kutsuko bira egin ostean, hauteskundeetara aurkeztu zen Edmundo Gonzálezek hitzemana zuen Caracas hiriburuan agertuko zela Nicolas Madurok kargua hartuko zuen egunean. Bere... [+]


2025-01-13 | Jon Torner Zabala
Euskal Selekzioa Orain osatu da, Frantzia edo Espainiako selekzioei uko egiten dioten pilotariak babestea helburu

Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]


2025-01-13 | ARGIA
Asteartean hasiko da adin txikiko neska bati sexu erasoak egin zizkion Gernikako entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa

Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


ANALISIA
Justizia klimatikoa

Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]


Omenaldia egin diote Txillardegiri, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean

Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Urteaga-Urkulegi baserria
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]


2025-01-13 | Jakoba Errekondo
Ezin usainik hartu

Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]


Bagera, gu ere bai, gu beti pozez... angulak ez hainbeste

Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]


Mundu berri onak

Gaizki erabilitako zorionak eta buklean errepikatutako urte berri on guztiak atzean utzita, berriz ere hasi da gurpila martxan –inoiz gelditu al da?– eta gu arnasa hartzen –edo horrelako zer edo zer–. Honetan ere artzaina izatea abantaila da, ardi-lanetan... [+]


2025-01-13 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Eguneraketa berriak daude