argia.eus
INPRIMATU
ATERPEAN PASIOAK PIZTEN
Jakoba Errekondo 2007ko otsailaren 21a
Terraza harrigarri baten zanpatzaile nagusi bihurtu berria den lagun batek, pare-pareko errepideko semaforoan gelditzen diren autobusetako bidaiarien eta aldetxo bizi den familiaren begiradak tamaina batean behinik saihetsi asmoz zer landare jarri dezakeen galdetu dit.

Eskudela edo barandan landare zintzilikarioak jartzeko lorontzi ilararen abantailak berak aipatu zituen, burua estutu izanaren adierazle. Surfinia kolonizatzailea, antigualeko geranio-hiedra, abandonatze bidean diren huntzak edo pentsamentu neguzale amorratuak, zer jarri bere garaian erabakiko da.
Zurezko sarexka bat jartzea aitatu nion, non igokari bereziren bat igoarazi eta begiraden olatuen karel izan dadin. Atxaparraren (Lonicera peryclimenum) nektar ttantta eta usain gozoaren berri eman eta pasio lorearen (Passiflora coerulea) usain fina eta fruituen likorea aipatu eta gero azken honen paregabeko lorea erakutsi nion. Pasioz bizi du orain terraza zaharraren ametsezko berrikuntza