EUSKAL HARTZA ANTIBIRUSEN MERKATUA IRENSTEN


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Hartzak ezaugarritzen duen Hego Euskal Herriko Panda Software enpresa, zein sarean barrena zabaltzen den birus mordoari erasotzeko eta aurre egiteko zereginetan aritzen baita, ezaguna da, jada, planetako herrialde nagusi guztietan eta merkatuko enpresa onenekin konkurritzen du mundu osoan. Birusen kontrako programen ekoizpenari gagozkiola, lider dugu Europan eta laugarren munduko rankingean. Horrela, munduko hogei milioi konputagailu inguru babesten ditu birusetatik, egungo egunean. Bestalde, segidako datu hauek erakusten dute Panda Software enpresaren hazte bizkorra. Bederatzi milioi euro inguru fakturatu zituen 1998ko ekitaldian: 1.500 milioi-edo orduko pezetetan. Iazko ekitaldian, 2001ekoan, bikoiztu egin zituen 2000ko emaitzak, 700 enplegaturen lana oinarri zuela. Hain zuzen, 24,8 milioi euro edo 4.131 pezeta fakturatu zituen 2000ko ekitaldian, eta 1,45 milioi euroko edo 242 milioi pezetako irabazia geratu zitzaion zenbateko horretatik. Iaz, berriz, 35 milioi euro fakturatu zituen; 2000an baino %44 gehiago, beraz. Aurtengoari dagokionez, 60 milioi euro edo 9.983 milioi pezeta fakturatzea aurreikusi du; 9 milioi euroko edo 1.500 milioi pezetako irabazia ateratzea eta Japonian nahiz Australian konkurritzen hastea aurreikusi du.


EUSKAL HERRITIK TXINARA, ESTATU BATUETAN BARNA.

Birusen kontrako Panda Software enpresa euskaldunak, zeinek Zaldibarko Mikel Urizarbarrena bizkaitar gaztea baitu garatzaile nagusi, Euskal Herritik Txinara egin du salto, aurrez Estatu Batuetako eta planetako herrialde garrantzitsuenetako merkatuetan lekua hartuta. Berrogeita bost herrialdetan konkurritu du 2001. urtea amaitu aurretik, eta aurten ere munduan barrena hedatuz joateko asmotan dabil.
Txina izan da Panda Software enpresa besoak zabalik hartu duten potentzia handietako bat. Iazko abuztuan, Asiako lurralde horretara joan zen José María Hernández, enpresako lehendakariordea. Hara iritsita, Hyatt Shangay izeneko munduko hotel garaienean bildu zen mila lagunetik gorako giza multzoarekin. Tartean ziren, besteak beste, Txinako Administrazioko eta enpresa handietako goi kargudun ugari. Nola 300 milioi lagun baino gehiago hartzen baititu, kontsumoko potentzial izugarria dauka herrialde horrek. Bada, Panda Antivirus programaren txinerako bertsioa hasi da lekua hartzen, eta hango enpresen merkatuaren %30 bereganatu du dagoeneko.
Horrelaxe da. Egungo egunean, Txinan barna ere badabil birusen kontrako hartza. Lurralde horretara iritsi aurretik, ordea, munduko enpresa eta multinazional indartsu ugari egin dira Panda Antivirus programaren erabiltzaile, hala nola, Microsoft boteretsua (Bill Gates-en enpresa), Nokia, Adidas, Pepsico, Canon, Pizza Hut eta Boeing, baita hainbat gobernu edo erakunde ofizial ere: Frantziako Barne Ministerioa, Suediako Parlamentua, Txinako Banku Zentrala eta abar. Azken batean, Europako herrialde guztiak, Estatu Batuetako beste batzuk, Kanada, Ghana, Iran, Malasia, Bolivia... euskal enpresaren bezero ezin hobeak dira. Giza baliabideei dagokienez, 700 enplegatu dauzka Panda Software enpresak. Azpiegitura hori aski izan du Espainiako merkatuaren %60 hartzeko eta beste 45 herrialdetan ezartzeko. Frankizien bidez, %30 saltzen du kanpoko merkatu horietan, eta, bi urteren buruan, %50etik gora saltzea espero du. Ordurako, ordea (2004rako, alegia), 108 milioi euroko edo 18.000 milioi pezetako sarrerak izatea aurreikusi dute.
Panda Software enpresak birusen kontrako programen %8 edo %10 saltzen du Europako merkatuan. Oraingoz, %2,7 saltzen du nazioartekoan, baina aurten bertan iritsi nahi du %5era. Egia esan, Euskal Herriko Panda enpresak ia "irentsi" egin ditu birusen kontrako programa-ekoizle handi batzuk, hala nola, Ipar Amerikako Symantek firma, Norton antibirusaren ekoizlea, eta Network Associates, McAfee programaren jabea, eta, jakina, horrexegatik dira hain nabarmenak, hala enpresaren hedapena, nola enpresaren datu ekonomikoak.
Birusak egunero jaiotzen dira eta sarera zabaltzen. Ondorioz, erantzun ere egunero erantzun behar zaie, eta on-line, gainera. Horretarako, gertaera horri aurre egiteko, Panda Software enpresak 16,8 milioi euro edo 2.800 milioi pezeta inbertitzen ditu urtean. Izan ere, hauxe da ezinbestekoa: egunero eta une oro sareko azken birusa menderatzeko gai izatea. Alde horretatik, euskal enpresaren programak bata bestearen ondoren suntsitu ditu milioika konputagailu blokatu dituzten I love You, Magistr.b, Badtrans.b eta gainerako birus gogorrak.
HAMAR URTEKO LANA.

Panda Software enpresak hamar urte behar izan ditu nazioarteko egungo maila lortzeko. Sorrera, berriz, Ostirala 13 izeneko birusari zor dio, antza denez. 1987an Eurosoft enpresa sortu eta gero, autoeskolentzako multimediako programa batean ari ziren lanean Mikel Urizarbarrena, Berta Frías (Mikelen emaztea eta enpresako akzioduna) eta José María Hernández, 1990. urtean. Birus horrek konputagailuaren memorian hartzen zuen ostatu, eta, behin bere lekuan, agindu jakin batzuk betetzen zituen ostiral eta 13 ziren egunetan, ordenagailuak kaltetzeko. Hala, norbaiten esanari jarraituz, birusa aztertzen hasi ziren hiru pertsona horiek, eta ahulgarriak aurkitu zizkioten: menderatzeko moduko programazioko makurrak zituela jabetu ziren. Orduan, edozein erasori aurre egiteko antibirusa sortzea posible ote zen bururatu zitzaien, eta hortik segitu zen «hartza»ren lehen bertsioa. Lan horren harira, 1990ean sortu zuten Panda Software enpresa Mikel Urizarbarrena eta Berta Frías senar-emazteek: 5.000 euroz azpitiko kapitala ipini zuten eta Durangoko etxebizitza txiki batean instalatu ziren.
Garai hartan, etsai ezezagunak ziren eskrupulu gutxiko programatzaileek garatutako birusak. Disketeetako informazioarekin batera, amaierarik gabe transmititzen ziren konputagailuz konputagailu, eta bilioi askotako galera sortzen zuten. Informatikako erraldoia zen IBM, esaterako, gauza zen bere burua defendatzeko, baina ez zekien nola aurre egin Espainiako estatuko PCei erasotzen zieten birusei. Hala, Panda enpresa kontratatu zuen Espainiako Estatuko konputagailuak babesteko, eta hitzarmen horrexek zimendatu zuen Panda Espainiako merkatuan.
1995. urtetik aurrera, Internet abian jarri zenean, globalizatu egin zen erabat birusen fenomenoa. Halako eran, non egunero 20 bat birus berrik kutsatzen baitute sarea, posta elektronikoaren bidez. Han-hemengo kalkuluen arabera, pirata informatikoek 33.656 milioi euro edo 5,6 bilioi pezeta galarazi zizkieten enpresei 2000. urtean. Programa antibirus gutxi batzuk bakarrik atera ziren onik urtearen buruan, ia-ia Ipar Amerikakoak soilik. Beraz, hil edo bizi zen kontua, eta, egoera horretan, irauteko erabakia hartu zuten Panda enpresako arduradunek, hau da, hazten jarraitzeko behar adina inbertitzea deliberatu zuten.
Geroztik, aldi oro ari da produktu berriak merkaturatzen. Joan den apirilean, adibidez, korporazioentzako Antivirus Corporativo eta Panda perimeterScan atera zituen kalera. Maiatzean, berriz, Panda Platinum programaren bertsio berria zabaltzekotan zen, enpresa txikientzako produktu gisa. Bestalde, iaz komertzializatu zuen Panda Titanium, etxeko antibirusetan munduan aitzindari den programa. Egungo egunean, propioki birusen kontrako programak alde batera utzi gabe bada ere, informatikako segurtasuneko sistema globalak garatzen ari da Panda enpresa, eta halaxe egiaztatu zuen joan den maiatzean Mikel Urizarbarrenak berak

Hego Euskal Herrian, %22 etxek baino gehiagok daukate Interneteko konexioa
Hego Euskal Herriari buruzko azkeneko datuen arabera, %22 etxek baino gehiagok daukate Interneteko konexioa, %44k konputagailua, %15ek ordaindutako telebista eta %70ek telefono mobila. Europan, batez beste, %38 etxetan daukate Interneteko konexioa, baina Europako Komisioaren nahia da aurtengo urtea amaitu aurretik etxeetako %50 konexiodunak izatea.

Konputagailuei gagozkiela, Araba gailentzen zaie zertxobait Hego Euskal Herriko beste lurraldeei. Araban, etxeetako %45 dira konputagailudunak, Bizkaian %44 eta Nafarroan zein Gipuzkoan %43. Etxe gehienetan, ikasketengatik erosi dute ordenagailua.
Nafarroan, adibidez, konputagailuen %62 ikasketengatik erosiak dira eta %25,4 lanarengatik.
Etxe askotan, konputagailua bada, baina Interneteko konexiorik ez. Araban, esaterako, %25,2koa da konexioen ehunekoa, Bizkaian %24koa, Gipuzkoan %23,8koa eta Nafarroan %14,6koa.

Aurtengo apirilean EGM erakundeak argitaratu duen azterlanean ageri denez, Espainiako estatuan EAE da nagusi Interneten erabileran, Kataluniari ere aurrea hartu eta gero. Iazko azaroan, EAEko biztanleen %25,1 zen Interneten erabiltzaile. Aurtengo martxoan, aldiz, biztanleen %27,7. Ehunekoetan adierazita, 26,6koa da erabilera Katalunian, 16,01ekoa Nafarroan eta 22,2koa Espainiako gainerakoan


ASTEKARIA
2002ko uztailaren 21
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude