BIDAIA MERKEALDIAK ZAIN DAUDE INTERNETEN


2021eko uztailaren 20an
Ziurrenik zuetariko gehienok udako oporrak non igaro jada erabaki duzue, baina egongo da oraindik zalantza batzuk argitzeke izango dituen norbait ere. Buruhauste handienak, data zehatz bat aukeratzearekin batera, diru kontuek sortu ohi dituzte gehienetan. Sarri gertatu zaigu bidaia eder batek erakarria izan eta poltsikoari begiratu ostean atzera bota behar izatea. Bada, gure kezka eta zalantzak uxatuko dituen eskaintza Interneten aurki dezakegu.

Bidaiek azken urteetan sarean izan duten harrera onak bultzatuta, turismoari eskainitako web guneen kopurua haziz doa, eta gero eta eskaintza erakargarriagoak aurki ditzakegu bertan. Eskaintzak hiru motakoak dira nagusiki. Batetik, egonaldiari nahiz joan-etorriari eragiten dieten prezio beherapenak daude, eta bestetik, bidaia osoak biltzen dituztenak. Alegia, batzuetan gaua igaro beharreko hotel, ostatu edo dena delakoan aplikatuko dira merkealdiak, beste zenbait kasutan bezeroa hara eramango duen tren bidaia edo hegaldian, eta beste eskaintza batzuek bidaia osoa -garraioa eta egonaldia- hartuko dute kontuan. Sarean topatu ditugun eskaintza gehienak hirugarren multzo honetan sartzen dira, baina hegaldiek ere leku arras garrantzitsua dute hainbat web gunetan.
Denbora luzez nabigatu ostean, beherapen bereziak biltzen dituzten web guneak bi multzotan banatu ditugu. Ohiko bidaia-agentziak batetik, eta atari turistiko eta agentzia birtualak bestetik. Aurrenekoek gure herriko bulegora joanez gero topa daitezkeen beherapenak eskaintzen dituzte normalean, baina atari turistikoek Internetera mugatzen dute euren lana, eta ondorioz, eskaintzen dituzten mauka horiek sarean soilik aurki daitezke.

EROSO ETA AZKARRAGOA.

Bidaia-agentziek sarean eskuragarri jartzen dituzten beherapen horiek sarri bulegoko erakusleihoan bertan daudenak izan ohi diren arren, Internetek hainbat abantaila eskaintzen dizkio bezeroari. Eroski Bidaiak-eko (www.viajeseroski.com) Jon Agüerak azaldu digunez, "bidaiak Interneten erostea erraz eta erosoagoa da, eta gainera, bezeroak denbora aurreztuko du". Norberak tramite guztiak etxeko ordenagailutik egin ahal ditzake, eta horrez gain, agentzia bera arduratuko da, inolako bidalketa gasturik gabe, hegazkineko edo hoteleko txartelak bezeroari etxera eramateaz. Norberak mementoan izan dezake unean uneko eskaintza ederrenen nahiz azken orduko informazioaren berri, bidaia agentzien eta oro har turismora bideraturik dauden web guneetan harpidedun eginez gero. Alta ematea benetan gomendagarria da, horri esker posta elektroniko bidez jaso ahal baita norberarentzat interesgarri diren web guneetan izandako berrikuntzen inguruko informazioa.
Eroski Bidaiak-ek pasa den apirilean berritu zuen bere orrialdea, eta egindako lanaren lehen balorazio bat egiteko oraindik goiz samar izan daitekeen arren, Jon Agüerak esan digunez gero eta jende gehiagok jotzen du Internetera bidaia bat erosteko orduan. Berarekin gaudela aprobetxatuz, orain arte arrakastarik handiena izan duen bidaia eta uneotan bere ustez erakargarrienak zeintzuk diren esateko galdetu diogu: "Harrera onena izan duena, 328 eurogatik astebete Mallorcan igarotzeko aukera ematen duena da, eta gomendagarriena, bat aukeratzearren, eguna Marbellan 33,50 eurotik aurrera igarotzeko aukera".

MAUKA ONENAREN BILA.

Atari turistiko eta agentzia birtualak biderkatu egin dira azken urteetan. Bidaia agentzien edota hegazkin konpainien eskaintzak biltzen dituzte, eta euren kasuan garrantzia berezia hartzen du harpidedun egitearen gomendioak. Eskaintza horiek denbora gutxi irauten dute sarean, eta aukera onenari ihes egiten ez uzteko komeni da posta elektroniko bidez informazioa ahalik eta azkarren eskuratzea.
Eskaintzak hain gutxi irautearen arrazoia, bidaia egokiaren bila dabiltzan lagunentzat benetan erakargarriak izatean datza. Guk web gune horietako batzuk bisitatu eta gustu, zaletasun eta poltsiko guztiak pozik uzteko moduko bidaiekin egin dugu topo: asteburu bateko, astebeteko nahiz hamabost eguneko egonaldiak landetxe batean, Pirinioetan, Mediterraneo aldean nahiz Karibeko irla exotiko batean, Mediterraneoa edo Europa iparraldeko itsasoak zeharkatzen dituzten hamabost eguneko itsas bidaia erromantikoak, 55 urtez gorakoentzat nahiz ezkon berrientzat bereziki antolaturiko bidaiak, natura eta abentura-kirolak uztartzen dituztenak...
Atari turistikoen eskaintzak bi ataletan bana daitezke. Batetik, atari horiek data eta leku finko baterako proposatzen dituzten bidaiak daude, prezioa ere jada zehaztuta dutenak. Hots, eurek beherapena duen bidaia baten berri ematen dute eta bezeroak, baldintza guztiak onartuz gero, erosi ahal izango du. Non bilatu jakinez gero eta pazientzia apur bat izanda, mauka eder askoak lortzeko parada dago. Guk, adibidez, Bartzelonako lau izarreko hotel batean asteburua %45eko merkealdiarekin igarotzeko aukera eskaintzen duen web gune bat aurkitu dugu. Eskaintzak erakarri egin gaitu, baina egun horietan ezinezkoa dugu inora joatea, eta gainera, oraindik garestitxoegia iruditu zaigu.
Dena den, ez dugu etsi, eta atari turistikoek eskaintzen duten bigarren aukerarekin froga egitea erabaki dugu. Bezeroak, bilatzaile baten bidez, desio duen data eta leku bat aukeratu eta atariak bi parametro horiekin bat datozen eskaintzak zerrenda batean bilduko ditu. Gainera, batzuetan, xahutu nahi dugun dirua ere zehaztu dezakegu, eta horren arabera zerrenda berri bat agertuko zaigu. Guk hiru laukiak bete ditugu -data, lekua eta xahutu nahi dugun kopurua- eta bila genbiltzana aurkitu dugu: asteburua Bartzelonan, nahiko prezio onean. Hiru izarreko hotelean, hori bai.

INFORMAZIO LAGUNGARRIA.

Gure buruhausteei irtenbide egokia emango dien eskaintzaz gain, egin nahi dugun bidaiaren inguruko informazio ugari lor dezakegu sarean. Bidaia-agentziek, atari turistiko nahiz agentzia birtualek, bidaia-gidek, erakunde ofizialek... makina bat web gunek eskaintzen du bidaia hobeto prestatzen lagunduko digun materiala: herrialdetako moneten inguruko datuak, hiri handietako metro-sareen nahiz errepideen mapak, eguraldiari buruzko argibideak, ziberkafetegien gida, medikuntzarekin loturiko aholkuak (batez ere leku exotikoetara bidaiatu nahi duten lagunei zuzendua), telefonia mugikor sistemak, bisita beharreko leku interesgarrienei buruzko informazioa, gastronomiari buruzkoa, kultur egitarauak...
Eroski Bidaiak-ek, adibidez, Espainiako Kanpo Arazoetarako Ministerioak hainbat herrialderi buruz eskaintzen duen informazio eguneratua biltzen du bere web gunean. Gainera, zenbait lagunek egin duten bidaiari buruz idatzitako iruzkinak ere irakur ditzakegu, gure opor egunak prestatzean lagungarri izan daitezkeenak. Eta honek bide ematen digu beste gomendio bat luzatzeko: Egokia litzateke noizean behin txat eta foroak bisitatu eta bertan parte hartzea, gainerakoen iritzi, gomendio eta esperientzien berri izatea baliagarria izan baitaiteke. Oraindik zalantzak dituzuenak, beraz, animatu sarean zehar nabigatzera, bila zabiltzaten mauka hor egon daiteke-eta

Informazio gehiago:
Bidaia agentziak:
www.viajesiberia.com
www.halconviajes.com
www.barcelo-viajes.es
www.meliaviajes.com
www.marsans.es
Bidaia agentzia birtualak:
www.lastminute.com
www.expedia.com
www.rumbo.es
www.travelocity.com
www.mundoviaje.com
www.orbitz.com
www.muchoviaje.com
www.go-fly.com
www.despegar.com
www.atrapalo.com
www.edreams.com
www.viajar.com
www.viajarbajoprecio.com


Azkenak
Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilaren 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Trumpen Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Eguneraketa berriak daude