«BOTEREAK HERRITARRAK ERDI TONTOAK GARELA PENTSATZEN DU»


2021eko uztailaren 19an
Ikus-entzunezko medioetan lanean orain dela hamar urte hasi zen Fran Lasuen, antzerkia eta musika alboratu gabe. Euskal Telebistako «Hau Komeria/Desde el gallinero» saioa zuzentzen lau urte daramatza. Eskenak, Euskadiko Arte Eszenikoetako Profesionalen Elkarteak, ekoitzitako saio honek Ercilla Antzerki Saria jaso zuen martxoan antzerkiaren hedapena bultzatu duela-eta.

Zer ikasi duzu telebistaz «Hau Komeria»ren zuzendari gisa?
Telebistan entretenimendua eta heziketa uztar ezinak direla dioen ustea faltsua dela. Zailtasun eta eragozpen asko gainditu ostean iritsi naiz, noski, ondorio horretara. Kontuan izan behar da gaur egun telebista aisialdian pasiboki kontsumitzen den zerbait dela eta areto batera antzerkia, musika edo dantza ikustera joateak, aldiz, jarrera aktiboa eskatzen duela. Era berean, azken urte hauetan telebisten munduak hartu duen norabideak ez du batere laguntzen: audientzien terrorismoaren gorabeheren menpe bizi dira kate gehienak. Telebista publikoak ere mundu miserable horretan sartuta daude gainera. Hala eta guztiz ere, kulturari buruzko programek ez dutela zertan aspergarriak izan behar frogatzea lortu dugu guk. Gehien ikasi dudana horixe izan da.

Egokia al da telebista antzerkiaz jarduteko?
Telebista berez oso medio irenslea da. Gainera, antzerkiaren "laugarren horma" deituriko horrek ez du telebistak eduki dezakeenarekin inolako zerikusirik. Nire aburuz, hala ere, antzerkiaz trankil eta ondo mintza daiteke telebistan. Arte eszenikoen magia hori islatzea ordea, benetan zaila da.
Era berean, ikus-entzunezko lengoaiak hartu duen bizkortasun eta arintasunak telebista egiteko modua guztiz baldintzatu du. Egun, esaterako, eszenatoki aurrean kamera jarri eta bertan gertatzen den guztia telebistaz ematea astakeria hutsa dela iruditzen zait. Mediora moldatu beharra dago.

Etorkizunean kultura eta telebista uztartzea utopia da?
Ez. Nire ustez telebista eta kultura uztartu egin behar dira, baina horretarako ezinbestekoa da borondate politikoa edukitzea. Frantziako telebistak, esaterako, ez du zerikusirik hemen egiten denarekin, are gutxiago kulturaz ari garenean.
Kate frantsesek literaturari, antzerkiari, musikari edo arte plastikoei beste tratamendu bat ematen diete. Gainera tranpa izugarri bat dago honetan. Izan ere, "jendeak benetan ikusi nahi duena hori dela" argudiatuta, hainbat saio onartu egiten da. Botereak sortutako iritzia da hori, azken batean herritarrak erdi tontoak garela pentsatzen duelako. Honen ustez ikusleak berak ere ez daki zer nahi duen eta horregatik, botereak bere buruarentzat egokia den hori eskaintzen digu behin eta berriro. Horixe da gure munduko tranpa handia. Merkatuaren tranpa.

Ercilla sariak «Hau Komeria»ren iraupenean eragin al dezake?
Ez dut uste. Euskal Telebista bereziki iragazgaitza da. Egia esan, ez dakigu zer gertatuko den gurekin irailean. Aurten lau urte beteko dira hasi ginenetik eta gutxitan jakin izan dugu gurekin zer gertatuko zen etzi. Hala ere, Ercilla saria jasotzeak izan du bere grazia, batez ere gure giroa eta haiena ideologikoki ez daudelako hurbil. Sariarekin oso pozik gaude. Mingostasunen bat arintzeko halako gozokiak ez dira gaizki etortzen.

Saioan bertako zein kanpoko lanez aritzen zarete. Alde handia dago?
Nire ustez, dantzaren munduan alde izugarria dago. Arrazoia garbia da: hemen ez da inoiz folkloretik at dantzarako halako tradiziorik egon. Antzerkiaren munduan, bestalde, denetarik dago. Ezberdintasun handiena produkzio sistemetan dago gaur egun, industrian. Bestalde, oraindik ere oso herri politizatua gara eta horrek, hein handi batean, zama bat eransten dio arte eszenikoen munduari. Honen harian Vittorio Gassmanen zita bat datorkit burura: "Oso ideologizatua dagoen teatroak ez dio mesede egiten ez teatroari ez eta ideologiari ere".

Zertan nabaritzen duzu ideologizazio hori?
Euskararen kasuan, adibidez. Hizkuntzaren izenean hainbat tontokeria justifikatu eta beste hainbat egoera zuritzen dira. Askotan lotsagarria da bertsiotan erabiltzen den hizkuntza. Ez diot hau itzultzaileen kontra, baina ezinbestekoa da antzerkian hizkuntza bizia erabiltzea, komunikatzeko tresna egokia izateko. Ikusten diren bertsioek ez diote ez antzerkiari ezta euskarari ere mesede egiten.

Euskal Autonomia Erkidegoko «Sarea»ren arabera euskaraz eginiko antzezlanak ugaldu egin ziren iaz.
Datu horiek ez dira errealak. Hizkuntzaren egoerarekin ez nago batere baikor eta ez dut uste egoera hobetzen denik zifra irrealak erabiliz. Batuketak eginez, zenbakiak aterako dira, baina zeintzuk dira kontuan hartzen diren faktoreak? Hori bera da Euskal Telebistan gertatzen dena: audientziak gorantz egiten jarraitzen badu, biztanleak baino audientzia altuagoa izatera helduko gara noizbait.

Antzerkirako musika konposatzaile gisa, nola izaten da lan prozesua?
Prozesua nahiko logikoa izaten da. Egileekin elkartuta euren asmoak kontatzen dizkizute eta ondoren libretoa, testua, irakurtzen duzu. Entseguak ikusita, antzezlanaren musikak zer nolako kolorea edo giroa izan dezakeen lantzen hasten zara. Behin proposamena eginda, aldaketa batzuk egin behar izaten dira. Egia esan, gutxitan tokatu zait zerbait aldatzea, jada eskarmentu handia dudalako agian. Niretzat oso atsegina da estreinaldiaren egunean nik sortutako musika taula gaineko "magia" hori sortzeko tresna bat bilakatu dela ikustea.

Tanttakak oraintxe estreinatuko duen ikuskizunean bestelako prozesua bizi izan duzu ordea...
Bai, oso ezberdina izan da. Izan ere, Manuel Rivasen «La mano del emigrante»ren antzerkirako moldaketa horretan "aktorearenak" egiten arituko naiz. Horregatik oholtza gainean aritzearekin batera sortu behar izan dut musika, modu paraleloan. Normalean lan bakartiagoa izaten da, baina kasu honetan ez, esperientzia oso dibertigarria izan da.

Antzerkirako musika egile gazteak ba al daude?
Gutxi. Lehengo egunean Jose Ibarrola eszenografoak aipatu zidan Tanttakarentzat egin berri duen eszenografia azkena izango zela, jada guztiz aspertuta dagoela eta horretan opor batzuk hartu nahi dituela. Niri ere, sasoi batean gertatu zitzaidan halako zerbait, mundu guztiak niregana jotzen baitzuen besterik ez zegoelako. Gaur egun badaude gazteak lan hauetan aritzeko, baina kopurua ez da antzerkiak berak bizi duen hazkuntzaren neurrikoa. Bestalde, musika enkarguz sortzeak ekoizpenaren garestitzea dakar, eta usuenik izaten diren aurrekontuekin ez da horretarako dirurik izaten. Hala ere, Euskal Herrian antzerkiko musikari garrantzia handiagoa emango bagenio, egile gehiago izango genituzke.

Egitasmo berririk ba al duzu?
Eguen Bandarekin disko berria prestatzen ari naiz. Antzerkirako musikaz osatutako bilduma bat ere prestatu dut eta laster argitaratzeko asmoa dut Bartzelonako argitaletxe batekin. Uztailean Tanttakarekin estreinaldia egingo dugu eta, tira, horretan buru-belarri sartuko naiz. Telebistarako proiektu ezberdinak mahai gainean baditudan arren, «Hau Komeria»rekin zer gertatuko den ezin jakin: emozio eta suspense izugarria, beraz

Eszena gizona
Fran Lasuenen ibilbide profesionalari begiratuta, denetarik dastatzea gustuko duen pertsona dela igarri daiteke. Filosofian lizentziatua den arren, musikaren munduak erakarrita, Izukaitz taldean aritu zen 70eko hamarkadaren amaieran. Oskorrin hamabi urtez jardun ostean, Eguen Bandako kide da egun. Musikarekiko duen zaletasunak bultzatu zuen, nolabait, antzerkiarekin duen harreman estua izatera. Izan ere, orduko Cómicos de la Legua taldekoek bi antzezlanetarako musika konposa zezaten eskatu zieten Izukaitz taldekoei. Handik aurrera antzerkirako musika egiteko eskaerak etengabe heldu zaizkio. Besteak beste Karraka, Orain, Markeliñe eta Tarima taldeekin egin izan du lan. Tanttakak estreinatzear duen azken lanean musika sortzeaz gain aktore lanetan ere arituko da. Ikus-entzunezkoetan, berriz, 1991n hasi zen eta ordutik hainbat produkziotan zuzendari, gidoilari eta ekoizpen lanetan jardun du. ETBko «Hau Komeria/ Desde el gallinero» saioaren zuzendari da duela lau urtetik


Azkenak
2025-02-19 | Ahotsa.info
Yala Nafarroak manifestazioa deitu du otsailaren 22rako

Yala Nafarroak bat egiten du Israelek nazioarteko zuzenbidea sistematikoki urratzen duela salatzeko mundu osoan zehar egiten ari diren mobilizazioekin, eta iragarri dute mobilizazioei eutsiko dietela Mendebaldeko gobernuek Israelgo erregimenarekin duten konplizitatearekin amaitu... [+]


2025-02-19 | Irutxuloko Hitza
Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldia, iruditan

Donostiako San Telmo museoko aretoa jendez bete da Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian.


Galeperra ez da galzorian deklaratuko eta bere ehiza baimenduta egoten jarraituko du

2022an galeperra galzorian izendatzea proposatu zuen Espainiako Zientzialarien Batzordeak, bere ehiza debekatzea ekarriko lukeena. Espainiako Gobernuak orain erabaki du ez ematea babes hori espezieari, eta ehiztarien lobbyak eskainitako informazioa erabili du horretarako.


“Euskarazko murgiltzea erasotzen ari dira PAI ereduaren zabalkundearekin”

Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.


Onkologia Osakidetzan integratuko dute ekainaren 30erako

Alberto Martínez Jaurlaritzarne osasun aholkulariak jakinarazi du erabakia, Gasteizeko Legebiltzarrean. Langile guztiak subrogatuko dituztela ere esan du. 


Langile bat hil da AP-15 autobidean Nafarroan, kamioi batek harrapatuta

Eguerdian gertatu da istripua, 25. kilometroan, Nafarroako Martzilla herriaren inguruan. 2025ean hil den zazpigarren lagilea da.


EITBren Bilboko egoitza aurrean kontzentrazioa egingo dute, zuzendaritza postuak euskalduntzea exijitzeko

"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


EAEko gazteen %88aren ustez buru osasuneko tratamenduak Osakidetzaren gain egon beharko lirateke

Future Game proiektuak EAEko gazteen osasun mentalaren inguruko ikerketa egin du. 18-35 urteko gazteen %87,7ak osasun mentaleko tratamenduak osasun publikoak bere gain hartu beharko lituzkeela pentsatzen du; %64,5ak osasun mentalaz hitz egitean haien iritzia kontuan hartzen ez... [+]


AEBak eta Errusia batzartu dira Saudi Arabian, Europak albotik behatzen duen bitartean

Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, Txingudi Ikastolan ikasle bati sexu abusua egiteagatik

Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.


Kripto-txanponekin eginiko iruzur batek krisi betean murgildu du Milei

$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]


2025-02-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gorabehera ekonomikoak otorduraino heltzen direnean: arrozaren krisia

Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea... [+]


Eguneraketa berriak daude