"ETA-KO KIDE EZAGUN BATEKIN EGON NINTZEN, EZ ZUZENDARITZAREKIN"


2021eko uztailaren 16an
Zuek udal eta foru hauteskundeetara aurkezteko asmoa agertu duzue. Batasunak ordezkatzen duen sektore zabal horrek aurkezteko zirrikiturik ez balu ere bai?

Hori hipotesi zaila da, bere testuinguruan aztertu beharko litzateke. Gu ilegalizazioaren gorabehera hauek hasi baino askoz lehenago hasi ginen politikan eta, politikari lehentasuna aitortuta, politikagintzan ahal dugun guztia eragin nahi dugu. Arrazoi asko medio, jadanik sarritan azaldu ditugunak, Alderdi Politikoen Legearen aurka agertu gara. Nik oraindik uste dut Batasunaren ilegalizazioa ez dela gertatuko, baina gertatzen bada, guretzat oso egoera zaila sortuko da, baina denontzat oro har. Gure botoak guztiekin eztabaidatuko ditugu, ez Batasunarekin bakarrik.

Botoa ematea ez da gauza zaila, norberak bere intimitatean egin dezakeena da. Botoak lortzeko, ordea, herrietan ibili behar da atzera eta aurrera, hori korapilatsuagoa da ezker abertzaleko sektore antolatuenak zuenganako presio gogor bat eginez gero.
Zailtasunak politikan berezkoak dira, eta guri ez digu inork ezer oparituko. Presio horri eutsiz irabazten zaio, lasaitasuna eta pazientziaz. Kongresuan talde bat pankarta batekin jarri zitzaigun -une batean 43 pertsona- eta ez ziren Segikoak bakarrik, adin guztietakoak ziren, parlamentarioak ziren, AABetan lan egiten dutenak, Mahai Nazionaleko pertsona batek egunkari batean idatzitakoa ere hor dago... Aurretik ere panfletoak izan dira, kartela, pintadak Amurrio, Bermeo, Donostian, hor dira ETAren agiriak... Horri guztiari, Nafarroako Gobernuko bozeramaileak guri buruz esandakoei bezala egiten diogu aurre. Borroka ideologikoa eramaten dugu aurrera eta hori irabazten ari gara.

Iaz ARGIAn egindako elkarrizketa batean, Aralar sortu zenean, aipatzen zenuen era horretako gauzak desagertuz joango zirela bakoitza bere lekuan finkatu ondoren, eta jadanik desagertzen ari zirela.
Hori hala izan zen Aberri Eguneraino. Iazko ekainaren 30ean alderdi gisa eratu ginenean lehentasunezko harremanak eskaini genizkien Batasuna eta ABri. Lehenbiziko bileran Batasunak errefusatu egin zuen eskaintza hori...

Baina, hala ere, gero harreman normalagoa izan zenuten Batasunarekin.
Bai, hasierako bilera haren ondoren, harreman hotzetako garai bat izan zen eta gero bilera bat nahiko txukuna eta egokia. Ekainaren erdialdean beste bilera baterako geratuta ginen eta ez zen gauzatu Gorka Martinezen hileta elizkizunak zirelako. Hori normala da, baina ordurako jada herrietan agertuak ziren panfletoak eta abar. Kongresura ere gonbidatu genituen baina ez ziren azaldu. LABekin ere izan ditugu harremanak, eta kongresura ere gonbidatu genituen, baina ez zirela etorriko adierazi ziguten. Aralarrekiko bere adostasuna adierazi duen jende asko dago LABen, hori ere kontuan izatekoa da eta jarri beharko dugu mahai gainean noizbait, baina ez dugu presarik eta lasai arituko gara. Argi dugu jarraitu behar dugula, besteak beste, ezker abertzalea posible egiteko.

Batasuna legez kanpo jartzeko jomuga haien bizkarrean jartzen eta errepresioa laguntzen duzuela diote. Zer erantzungo zenuke?
Ez dela egia, argi eta garbi. Alderdien Lege Berriaren aurka beste inork bezain gogor egin dugu. Batasunak eta Aznarrek berdin jokatzen dute gauza batean, biek diote legea Batasuna legez kanpo jartzeko egina dela, eta badirudi Batasunak egin behar duela haren aurka eta gainerakook gure atxikimendua erakutsi, baina legeak guztioi eragiten digu, haizea bezala da, falta bada guztioi falta zaigu. Orain, erakundeetan ez aritzeko kanpaina batean ari dira, erabaki hori erabakigarria balitz bezala. Aspaldi bukatu zen kanpaina eta halakoen joka modu hori; hori izan da ezker abertzalea askotan begiak estaltzera eraman duena: gaur kanpaina honengatik, bihar besteagatik... kanpainitis horrekin estali dira politikan izan behar diren jarrera duin eta iraunkorrak.

Zer iruditzen zaizu burujabetzari buruzko ELAren proposamena?
Oso ausarta da eta oso aintzat hartzekoa. ELAk sarritan betetzen ditu herri honetan dauden hainbat hutsune, besteak beste, indar politikook egin beharko genituzkeenak betez. Abiapuntu garrantzitsua izan liteke. Edozein modutan, gure bake proposamenean, ildo politikoan eta kongresuan bost edo sei ideia zehatz azpimarratu genituen: bakegintza sakontze demokratikoa medio egin behar da, eta bide horretan ezin daitezke lorpen politikoak eskuratu, hori hutsegitea litzateke eta horretan ez gatoz bat ETArekin. Elkarrizketa eta negoziaketaren bitartez egin behar da hori, bertako indar politiko eta sozialaren artean, hau da, Aljerren gertatutakoaren antitesia litzateke. Bigarren urrats batean, akordio hori egonez gero, izango da aukera Estatuaren lege, jurisdikzio, espetxe sistema bereziak eta abarrak ezabatzeko garaia. Eta herriari egin beharreko kontsulta hirugarren pausoa litzateke. Maila taktikoa ezin da nahastu alternatiba ideologikoekin, ezker abertzaleak azken urteetan egin duen bezala, eta hori gertatzen denean politikak antzutasunera garamatza. Garaia da hori dena garbitzeko.

Posible al da prozesu subiranista aipatu duzun negoziazio eskema horretatik kanpo?
Prozesu subiranista bat beti gauzatzen da dialektika baten bitartez, eta hori gauzatzeko arragoa elkarrizketa eta negoziazioa dira. Guk dioguna da, baketze prozesua eta sakontze demokratikoa egin behar direla lehenbizi. Baketzea da prozesu subiranistaren nahitaezko eta lehenbiziko urratsa.

Eta Estatuak behin eta berriro negoziaketa hori ukatuko balu?
Estatuak zenbat eta bortitzago jokatzen duen, orduan eta ahulagoa da. Israel ez da inoiz izan Sharonekin bezain ahula eta gainera borroka ideologikoa galtzeko zorian daude. Espainiako Estatua ez da inoiz orain bezain ahula izan. Baikorra naiz alde horretatik. Zer esan nahi du Espainiatik Euskal Herriaz, gehienetan ezjakintasunetik, ari den eguneroko tertuliano uholde horrek? Artilleriarekin ari direla, eta horrek esan nahi du Euskal Herriak aukera handiak dituela, baina hori borroka politikotik etorri da.

Jose Elorrietak esan zuen 19ko greba prozesu subiranistaren entsegu bat izan zela. Ados al zaude?
Bai, baina ez zen saio bat bakarrik izan, oso zentzu sakoneko ekimena izan zen eta ondorioak atera beharko genituzke eta arrazoitu. Entsegu arrakastatsua izan zen, zalantzarik gabe, baita Nafarroan ere, emaitza ikusgarriak eman zituen, batez ere alor industrialean.

Duela hiruzpalau hilabete esan zenuen ETArekin egon zinela eta gero ETAk hori gezurtatu egin zuen. Norekin egon zinen orduan?
Nik ez dut inoiz esan ETAko zuzendaritzarekin egon naizenik, ez bainaiz egon, baina bai egon nintzela ETAko kide bezala ezaguna den norbaitekin, eta horren bitartez erakundeari mezu bat bidali zitzaion gure jarreraren berri emanez. Hori ñabardura osoz zehaztu nuen, etorri den erantzuna etorri baino lehenago


Azkenak
EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da EH Bilduren esanetan, eta zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatu mailako Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


Zaldibar Argituk Joaquin eta Alberto oroitu ditu igandean, zabortegiaren hondamenditik bost urtera

Eitzagan egindako ekitaldian hildako bi langileez oroitzeaz gain, erantzunkizunak ere eskatu dituzte, hondamenditik bost urtera oraindik ez baita gertatutakoaren erantzulerik agertu. Gainera, justiziaren mantsotasuna ere salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean daogela... [+]


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


Eguneraketa berriak daude