IRAKURLEAK DU HITZA


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Liburu bat irakurtzean, jasotakoa kanporatzea. Orrialde batetik bestera pasatzerakoan sentitutakoa konpartitzea. Esaldien esanahietik haratago joatea. Letra artean ulertutakoa, deszifratu eta gainerakoei jakinaraztea. Literatur solasaldi batek ematen dituen aukerak dira. Ilustrazio garaiko intelektual bohemioei itzal egiteko asmorik gabe, baina norberaren hausnarketak agerian utziaz.

Gero eta liburu gehiago saltzen diren gizartean, ez dago argi gehiago irakurtzen den. Badira, ordea, idazle batek letraz betetzen dituen orrialdeak grinaz irensten dituzten irakurleak eta letra horiei guztiei bigarren irakurketa bat emateko prest agertzen direnak.
Gure inguruko liburutegi bat baino gehiago izan ohi dira literatur solasaldi hauen topagune. Arrakasta itzela dute, esaterako, Luisa Etxenikek Donostian aspalditik egiten dituen tertuliek. 150 bat lagun biltzen omen dira, talde desberdinetan, irakurritako liburu baten gaineko hausnarketa egiteko. Gazteleraz egindako literatura aztertzen da solasaldiotan.
Neurri txikiagoan izan arren, euskal literatura astintzen duten mihiak ere badaude.
Itziar Zubizarreta idazle eta ipuin kontalariak gidatzen ditu era honetako bi talde. Bata Donostian eta bestea Arrasaten. Itziarrek berak proposatzen du irakurgaia. Hilabeteko epea izaten dute liburu hori irakurtzeko eta hilabetearen buruan elkartzen dira hausnartzeko asmoarekin. Taldeko gidariak dioenez, "talde txiki samarra da eta dauden denek dute zeresana. Denek egiten dituzte ekarpenak eta ni arduratzen naiz denek parte har dezaten eta inork inor isildu ez dezan".
Donostiako taldean hamaika emakumek parte hartzen dute. Arrasatekoan aldiz, bederatziko taldea dago osatuta. Bi kasuetan Udaleko Emakume Sailak bultzaturiko jarduerak dira.
Deustuako Berbaizu euskara elkarteak ere, irakurzaleak biltzeko asmoz eratu zuen iaz "Irakurle Txokoa". Hasieran hilabeteroko maiztasunarekin hasi zituzten solasaldiak, baina gehiegitxo zelako bi hilabetean behin antolatzen dituzte orain. Zerrendan 50 bat lagunek dute izena emanda, baina gero solasaldietara erdia agertzen da. Aukeratutako liburuaren egilea ere eramaten dute.
Maiztasun finkoarekin egiten ez diren arren, Euskal Idazleen Elkarteak Euskal Herriko beste txoko ugaritan ere bultzatzen ditu literatur solasaldiak. Ikastetxe eta liburutegiei aukera eskaintzen die, liburu bat eta autore bat aukeratu eta gero idazle hori irakurleengana gerturatzeko.
Jose Mari Iturralde idazleak solasaldi horietako askotan parte hartzen du. Bere ustez "solasaldi hauek oso entretenigarriak izaten dira, hartu-eman handia izaten delako idazle eta entzuleen artean".
Herrietan egiten diren hitzaldi-solasaldi hauetara, jendea erruz gerturatzen da. Jarraikortasun zehatz batekin egiten diren solasaldietako kide finkoak, ordea, gutxiago dira. Badira parte hartze eskasagatik bertan behera geratu diren solasaldiak. Orain hilabete gutxira arte, Felipe Juaristi idazleak Donostiako Udal Liburutegian literatur tertulia bat gidatzen zuen hilabetean behin. Jendearen partehartzeak, ordea, behera egin zuen denborarekin eta azkenean ekimenarekin amaitzea erabaki zuten arduradunek.

Nolakoak dira?

Euskaraz sortutako literatura eta euskarara itzulitakoa aztertzen da solasaldiotan. Euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen asko dago ordea, gure artean. Parte hartzen duten gehienak 30 eta 70 urte artekoak direla kontuan hartuz, alfabetatu gabe daudenen kopurua handia da. Zubizarretak dioenez, "asko izutu egiten dira euskaraz gutxi irakurri dutelako. Irakurketaren erritmoa, ordea, segituan hartzen da aurreiritziak alde batera uztean".
Itziar Zubizarretak, bere tertuliakideengana joaterako, gidoi bat prestatuta eramaten du liburuan komentagarri diren ardatzekin. Hasieran bakoitzak bere inpresioak mahaigaineratzen omen ditu. Autoreak azaleratu duen gaia, pertsonaien ezaugarriak eta ibilbideak, egileak erabiltzen dituen teknikak...
Testua aitzakia bihurtzen da gainera, literatur mugimendu bat aztertzeko nahiz garai horretako egoera soziopolitiko eta kulturala mamitzeko. Zubizarretak dioenez gainera, "irakurtzen ohituta daude tertulia hauetako partehartzaileak eta irakurketa beste maila batean egiten dute. Autoreren batek gaietik ihes egiten badu-edo, badakite antzematen".
Solasaldi hauek autorearekin berarekin egiten direnean ordea, hasieran beti markatzen du erritmoa idazleak, Jose Mari Iturralderen aburuz. "Baina gero, galderen eta gaien arabera, entzuleek dute azken hitza. Normalean, ipuin edo liburu bati buruz hasten gara hizketan baina berehalaxe pasatzen gara idazlearen bizimodura, euskara eta euskal literaturaren egoerara...". Azken hauen kasuan, gehienetan oraintsu egindako lanak aztertzen dira. Itziar Zubizarretak dituen bi solasaldietan, aldiz, gaurko euskal literaturaz gain, XX. mendean egindako nobelagintza eta ipuingintza, Europa eta Ameriketako mugimendu literarioak eta euskal idazleek aspaldi idatzitakoak ere ukitzen dira.

Eleberria nagusi.

Solasaldi hauetan aztertzen diren generoei dagokienez, eleberriak eta ipuinak izaten dira nagusi. Itziar Zubizarretak zalantzarik gabe dio, bere taldekideek nahiago dituztela nobela "potoloak". Lanaren luzerak aukera ematen die gaia hobeto aztertzeko eta pista gehiago ematen ditu pertsonaien nolakotasunaz jabetzeko. Ipuin bat laburragoa da eta gai aniztasuna ere handiagoa izan daiteke. Nobelen kasuan, gainera, irakurleak berak erabaki dezake egun bateko bere irakurtaldia noiz amaitzen den. Ipuinean litekeena da testua bera, irakurketa tartea baino lehen agortzea.
Bestalde, Itziar Zubizarretari jardunak erakutsi dio poesia tertulia batera eramatea zailagoa dela. Jendeari beldur pixka bat ematen omen dio poesiak, jende gehienarentzat bi edo hiru orduko denborapasa delako irakurtzea, «poema bat irakurri eta besterik gabe geratzea, jendearentzat gogorra egiten da". Dena den, datorren ikasturtean badu asmoa bi saiotan behintzat, hainbat euskal idazleren poemak aukeratu eta solasaldietan aztertzeko.

Autoreen betekada eta literaturaren bizia.

Solasaldi hauetan liburuaren egileak berak parte hartzen duenean, irakurleak aukera zuzena du, idazle hori gertuagotik ezagutzeko. Zuzenean konta diezazkioke bere inpresioak eta autoreak liburuko memento batean hartu duen norabidearen arrazoia ere jakin dezake. Baina une hori ez da atsegina irakurlearentzat soilik. "Idazle batek izan dezakeen unerik goxoenetakoa dela", aitortzen du Iturraldek. Idazleen ofizioa bakartia da eta hilabetetan lan egiten dute orri zuriaren aurrean. Amaitu eta liburua kaleratzean, galdu egin ohi da arrastoa. "Horregatik zure liburua aukeratu duten irakurleen aurrean egotea, haiei zure lana esplikatuz eta beraien galderei erantzuna ematen saiatuz, gauza goxo eta animagarria da".
Zubizarretak ere tarteka eraman ohi du idazleren bat tertuliakideengana, irakurritako obraren gainean hitz egitera. Berak dioenez, "autoreentzat oso esperientzia ona eta aberasgarria da, euren obra irakurleek nola ikusten duten jakitea".
Autore zein idazleari solasaldi hauek eman diezaioketen asebetetze indibidual honetaz gain, literaturari ematen dioten bizia azpimarratzen dutenak bat baino gehiago dira. Zubizarretarentzat, literatura irakurleentzat da eta irakurle fidel batzuk daudela jakitea interesgarria da. Iturraldek bestalde, literaturaren osasuna bizkortzeko balio dezakeela uste du: "Saio horretatik ateratako irakurleek ahoz aho zabalduko dute idazle eta obra horren berri, agian beste liburu bat erosiko dute eta irakurri egingo dute. Idazleen eta balizko irakurle multzo horren katea ez da etengo, martxan jarraituko du"

Gaztetxorik ez eta emakumeak nagusi
Literatur solasaldietan parte hartzen duten guztiek badute ezaugarri berdin bat: denek maite dute irakurtzea. Baina irakurle soil izateak, ordea, ez ditu guztiz asetzen. Beraien irakurketa hori konpartitzea eta besteen hausnarketak ezagutzea gustatzen zaie.

Zaletasun hori alde batera utzita, partehartzaileen artean aniztasuna da nagusi. Itziar Zubizarretak dioenez, neskameak eta lizentziatuak, denetik dago berak atontzen dituen tertulietan. Horrek gainera, asko aberasten omen du solasaldia, ikuspuntu oso diferenteak mahai gainean jartzen direlako. Jose Mari Iturraldek ere mota askotako irakurleak ikusten ditu bere solasaldietan. Gainera, idazlearen eta honen liburuen jarraipena egitea eta beste autoreekin alderatzea gustatzen omen zaie.
Deustuako Berbaizu elkarteak bultzatzen duen "Irakurle Txokoan", aldiz, tertuliakideen perfila, apur bat zehatzagoa da. Parte hartzen duten kideetako asko, irakasleak omen dira.
Zehaztasunetara joaz, emakumeak lehenago animatzen dira horrelako tertulietara joatera. Joxe Mari Iturraldek hori nabaritu du bere solasaldietan eta Berbaizu elkartean ere ageria omen da. Zer esanik ez, Itziar Zubizarretaren kasuan. Berak gidatzen dituen bi tertuliak, Udaletako Emakume Zerbitzuek bultzatuak dira. Partehartzaile denak dira emakumezkoak. Arrasaten, bi gizonezko hasi omen ziren joaten, baina denbora gutxi iraun omen zuten.
Hausnarketarako beste datu bat: gaztetxorik ez da gerturatzen. 30 urtetik beherako irakurleak ez dira horrelako solasaldien zale


Azkenak
Gasteizko greben bideo ezezagunak aurkitu ditu Martxoak 3 elkarteak Erresuma Batuko artxibo batean

Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


2025-03-10 | June Fernández
Celeste Agüero
“Manifestu politiko bat bezain indartsuak dira nirekin daramatzadan kantak eta olerkiak”

Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.

Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]


2025-03-10 | ARGIA
Badator Bizi Baratzea Orria, ARGIAren aldizkari berri eta berezia

Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]


Elkarte eta kooperatiba agroekologikoen des-finantziazio mekanismoak

Euskal Herri mailan txikitik handira agroekologia sustatzen duten zenbait elkarte eta kooperatiba ataka larrian daude, finantziazio iturriak bertan behera geratu ostean. Erakunde publikoetatik, berriz, elikadura negozio gisa ikusten duten proiektuen aldeko apustu irmoa nabari... [+]


Zata arrunta
Ahuntzak gustuko omen dituen gautxoria

Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]


2025-03-10 | Jakoba Errekondo
Loratu ala hil. Loratu eta hil

Noizbait. Noiz izan ote zen? Noizbait landareren batek lorea egitea erabaki zuen. Bai, bai, landareek ere erabakiak hartzen dituzte, eta guk maiz ez bezala, erabakiak bete egiten dituzte. Eta loreak sortu zituzten.


2025-03-10 | Garazi Zabaleta
Bordaxaki
Euskal txerriak hazteko eta eraldatzeko proiektu txikia Nafarroako Pirinioan

Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]


2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


Eguneraketa berriak daude