Inurri sentitzearen garrantzia


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Hegazkinak lur hartzerako ahaztuak nituen aurreko guztiak; ordurako uneko emozioa preokupazio puntu batez nahasia zen: kapaz izango al nintzen neure kabuz Manhattango 120th street-era iristen? Han itxaroten ninduen nire kontaktuak, lagun baten lagunaren urruneko lagun argentinarrak (bai, imajina zaitzaket, irakurle: "lotsagabe hau, a ze azal lodia, edozein okasio probesten...", bai, arrazoi duzu, baina Manhattango hotel batera joatea ez zitzaidan burutik pasa ere egin. Zenbat balioko du gau batek izar bakarreko hoteltxo batean?). Hark, Rogeliok, esana zidan taxiz joan nahi izanez gero, 46 dolar ordaindu beharko nituela. "Ezinezkoa!... Baina bidean iluntzen badu? Ostia, hura Harlem da! Igual hobeto taxian, ezta?... Ez, ez, ez haiz lehen mementotik dirutza horiek gastatzen hasiko!", barne borroka latza izan nuen. Bi metroko beltz irribartsu bat hurbildu zitzaidan JFK aireportuko 3. terminal labirintikotik irtetea lortu bezain laster. Zigarroa ikusi zuen nire ezpainetan (ez okurritu aireportu barruan erretzea, kartzelan sar zaitzakete) eta ea banuen besterik galdegin zidan. "Joño, fuertea, ez?", light-a erretzen zuela eta ez zegoela ohitua halakoetara... eta "nondik hator, bada?", "Euskal Herritik, you know?" "Of course", harritu ninduen erantzunak. Berriketa atsegina hasi genuen, nahiz eta nirea keinu bidezko komunikazioa zen gehiago. Probestu nuen Manhattanera zihoan autobusaren berri ba al zuen galdetzeko. Bera ere harantz zihoala eta berarekin joan nintekeela...

Rogelio argentinarrak, lagun baten lagunaren lagun hark, aparteko eskuzabaltasunez hartu ninduen. Bere etxe txiki hartan ez nuela luxu handirik topatuko eta... alokairuan pisu bat topatu arte berean egotea niretzat benetako luxua zela eta... halaxe hasi
ginen elkar ezagutzen. Metro, autobus eta bisitatzeko lekuez aski informazio eman ondoren, bidaiaz nekatua egongo nintzela-eta, biharamunera arte agurtu ninduen. Eta biharamunean New York ezagutzen hasi nintzen (ba al da inor hor, lerroon bestaldean? "Hasiko ote da behingoz hiriaz zeozer kontatzen?" edo antzekoren bat esanaz hor aguantatzen duenetakoa bazara, baduzu meritua, bai!). Langarra ari zuen egun hartan, ezaguna zitzaidan eguraldia, ez hainbeste kaleko giroa: jende saldoa batetik bestera, bakoitza bere munduan, inork ez zion inori kasurik egiten... limusinak taxi horiekin eta bizikletekin nahasten ziren, neonezko erakusleihoak "deli" (jaki denda) koipetsuekin, exekutiboen maletinak eskale beltzen whisky botilekin (paperezko poltsez tapatuak, noski; ez ezazu alkoholik jendaurrean erakutsi, atxilo har zaitzakete)... 5th Avenue-n, New York Public Library-ren parean (portzierto, Interneten beharrik baduzu sar zaitez bertan, munduko ordenadorerik azkarrenak dauzkate, doan), eszena harrigarri batek gerarazi ninduen: andre edadetu bat, Biblia eskuetan, espaloitik alde batera zein bestera gindoazen ehunka pertsonari oihuka, bekatuan genbiltzala eta infernura joango ginela...
Edonora joan (baita infernura ere) eta ikusi beharreko guztiak ikusi zalea bazara, hemen ez zaizu museo, parke eta eraikinik faltako (barka, bat faltako zaizu), baina nago gehiago disfrutatuko duzula kalera irten eta aurrez ezarritako planik gabe ibili zalea bazara. Manhattan oinez zeharkatzea benetako gozamena da. Esaterako, hiriko birika deitzen dioten Central Park-en igande goiz batean barneratzen bazara, larruzko baloi batekin boleibol traketsean diharduen familia mexikarrarekin egingo duzu topo, edo petankan dabiltzan frantses jatorriko agure yankitartuekin, edo beisbola zaletasun baino bizibide duten arraza guztietako neska-mutilekin, edo astean zehar pilatutako estresari ihesbide bat emateko patinen gainean dantza egiten dutenekin, edo beren lehen musuak emateko txoko ezkuturen bat probesten duten bikote lotsatiekin. Denetarik da hor. Astegunetan ez duzu hainbeste giro aurkituko, bai ordea hot dog-a edo hanburgesa edo dena delako ogitartekoa hartu eta ordu laurdenean (ez gehiago!) bertako zelai edo bankuren batean bazkaltzen duen langile andana. Bada zeregin horretarako beste parketxo bat, arestian aipatutako liburutegiaren atzealdean. Han suertatu nintzen lehen egunetako batean eta, kalean saltzen duten arroz horitu errazioa ahoratzen ari nintzela, ahots ozen bat: moda desfile bat iragartzen zuen bozgorailuak. Hurbildu eta Britney Spears azalean zeraman aldizkari baten aurkezpen publikoa zela ohartu nintzen. Aurrean nuen neska gazteari azaleko hura nor zen galdetzea otu zitzaidan. Kasik akabatu ninduen begiradarekin: "Ez al duzu Britney ezagutzen!". Ia barkamena eskatu nion, halako desilusioa hartu zuen gaixoak...
Musikazalea bazara, hau da zure hiria. "Ba, baina niri soilik reggaea gustatzen zait eta horretarako Jamaikara joango nintzateke...", edo soilik rapa, edo rocka, edo bluesa, edo gospela..., esango didazu. Guztiak dituzu hemen eta guztien sortzaile interesgarrienak. Musika mota bakoitzak du bere eremua New Yorken, bere puba, bere antzokia, bere eliza, bere taberna zuloa. Eta kontzertuak egunero! Nik, jakinminak eta gustuak tirata, aldizkarietan hainbestetan letua nuen punkaren sorlekua ezagutu nahi nuen, eta, batez ere, Ramones talde mitikoaren lehen akordeak entzun zituen CBGB ospetsua. Mapa hartu eta East Villagen (Manhattanen behealdean) kalez kale ibili ondoren, gaueko bederatzietan topatu nuen. Benetako zirrara sentitu nuen. 70eko hamarkada amaiera hartan han izango zen giroa imajinatzeak soilik emozioa sentiarazten zidan. Handik egun gutxira Joey Ramoneren heriotzaren berri izan nuen. Bertara hurbildu eta haren oroimenez jendeak utzitakoek berriz ere hunkitu ninduten (antza, euskaldunen bat izana zen egun haietan handik, "Gora Euskal Herria" letu baitzitekeen kanpoaldeko pertsianan).
Musikazalea esan dut arestian, baina artezalea, zinemazalea, dantzazalea, antzerkizalea bazara ere, hemengo eskaintzak erraz aseko zaitu. Antzerkian soilik, Broadwayko musikal ohikoak, off-Broadway deitzen diren antzerki alternatiboak eta off off-Broadway azken horiek baino are alternatiboagoak (omen!) daudela esanda (egunkariko agendan ehundik gora antzezpen topa ditzakezu), aski litzateke. Off-Broadway gisa katalogatutako antzezpen batetik irten nintzen batean, Manhattanen hain ohikoak diren filmaketa batekin egin nuen topo. Beste zereginik ez eta, hantxe begira egon nintzen denbora luzez. Telefono kabina bat neukan alboan eta Euskal Herrira egin behar nuen deia handik egitea pentsatu nuen. Kontatu beharrekoak kontatu, entzun beharrekoak entzun eta eskegitzean, han nagusi zebilena hurbildu zitzaidan. "Basque?". Baietz, harrituta. Grabatzen ari ziren iragarkiko argazki zuzendaria zen eta aurreko urtean Donostiako Zinemaldian izana zela eta telefonoz entzun zidana ezaguna egin zitzaiola (ez zen izango Zinemaldian entzuten denagatik). Beste bi orduz egon nintzen, kamera nola mugitzen zuen begira.
Azkenerako bi aste egin nituen Rogelioren etxean, eta poztasun bereziz gogoratzen ditut egun haiek. Gogoan dut irrikitan egoten nintzela iluntzean etxera itzultzeko, ikusmena ia galdurik duen Rogeliorekin solas egiteko. Telebistaren aurrean jezarririk, etsipen puntu batez esaten zidan honezkero gauza askorekiko ahalmen kritikoa galdua zuela, ohiko gertatzen zitzaizkiola telebista amerikarrean ikusten zuen hainbat gauza, duela 20 urte New Yorkera iritsi zenean erabat alienatzaileak eta zitalak iritziko zituenak jada asimilatuak zituela, "zu, europarra izaki, askoz ere irekiago, birjinago somatzen zaitut". Ez nengoela ados, ez nirekiko zuen ustean, ez eta bere ustezko alienazioan ere. Nola izango du galdua espiritu kritikoa goizetan agure eta atsoekin, arratsaldez hiesa dutenekin eta asteburuetan homeless-ekin lanean diharduen tipo batek? New Yorkeko erraiak inork baino hobeto ezagutzen dituen argentinar exiliatu batek? Informatiboak nazioarteko albisteei heltzen zienean hasten zen onena. Hemengo "Hika" edo "Le Monde Diplomatique"ren ale guztiak letuak balitu bezala mintzo zen. Estatu Batuek han edo hemen egindakoen ezkutuko zergatiei buruz hitz egiten hasten zitzaidan eta ni, hantxe, harri eta zur.
Hilabete eta erdi gehiago egon nintzen New Yorken, beste etxe batean, alokairuan. Zertan? "Ingelesa ikasten!" Ez nuen beste ezer egin. Beno, aipatu ditudan pasadizoak eta beste batzuk bizitu nituen... eta han erosi nuen kamera batekin, lau plano txar atera. Bisitan etorri zitzaidan lagun batekin, jada ahaztua nuen zerbait ere egin ahal izan nuen: barre! Azkenerako ordea "ingelesa ikastera" horrez gain, abiatu aurretik egiten zidaten galderaren erantzuna topatua nuen. "Zer arraiotara zoaz New Yorkera?". Inurri bat baino ez naizela jabetzera. Manhattango amaierarik gabeko etorbide haietan, arraza eta maila sozial guztietako milaka eta milaka pertsona haien artean, benetako inurria sentitu nintzen. Badirudi zure herrian, zure auzoan, zure lagunartean zaudenean, norbait zarela, zerbaitetarako balio duzula, norbaitek estimuan zauzkala, baina halako egoera batean zaudenean, munduko beste puntan, ia 10 milioi pertsonaren artean, jabetzen zara beste inurri bat gehiago besterik ez zarela. Eta hori oso ona da, harrokeriak eta berekoikeriak eta halako keriak uxatzen hasteko

Azkenak
Gasteizko greben bideo ezezagunak aurkitu ditu Martxoak 3 elkarteak Erresuma Batuko artxibo batean

Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


2025-03-10 | June Fernández
Celeste Agüero
“Manifestu politiko bat bezain indartsuak dira nirekin daramatzadan kantak eta olerkiak”

Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.

Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]


2025-03-10 | ARGIA
Badator Bizi Baratzea Orria, ARGIAren aldizkari berri eta berezia

Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]


Elkarte eta kooperatiba agroekologikoen des-finantziazio mekanismoak

Euskal Herri mailan txikitik handira agroekologia sustatzen duten zenbait elkarte eta kooperatiba ataka larrian daude, finantziazio iturriak bertan behera geratu ostean. Erakunde publikoetatik, berriz, elikadura negozio gisa ikusten duten proiektuen aldeko apustu irmoa nabari... [+]


Zata arrunta
Ahuntzak gustuko omen dituen gautxoria

Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]


2025-03-10 | Jakoba Errekondo
Loratu ala hil. Loratu eta hil

Noizbait. Noiz izan ote zen? Noizbait landareren batek lorea egitea erabaki zuen. Bai, bai, landareek ere erabakiak hartzen dituzte, eta guk maiz ez bezala, erabakiak bete egiten dituzte. Eta loreak sortu zituzten.


2025-03-10 | Garazi Zabaleta
Bordaxaki
Euskal txerriak hazteko eta eraldatzeko proiektu txikia Nafarroako Pirinioan

Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]


2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


Eguneraketa berriak daude