Enperadoreen hiria

  • "Ai! Bazenakite zenbat gustukoak ditudan nik, Moskuko arratsak!" dio Soloviev eta Matoussovskiren kantu herrikoiak, "Moskva" edo Moskova ibai ertzeko iraganeko paseo erromantikoez gogoratzean. Mosku, dozenaka enperadorek gorrotatu bezainbeste gutiziatu zuten hiria da; hiri hedatua. Moskun, historiaren aztarnak inon baino biziagoak dira, brikazko eta zementozko eraikinetan nola haragi gordinezko jendeetan. Hitz batez Moskuk, mendeen pasaiak begi hutsez preziatzea eskaintzen du, hiria sortu zenetik gaur egunera, denboran zeharkako bidaia baita.

2021eko uztailaren 20an
Airetik gauez lurreratzean Errusiar Federazioan, hiriaren argitasun ahula deigarria da. Eta Mosku bera, hamar bat milioi biztanle dituen hiriburua apenas da ikusten, lurretik gero eta hurbilago, berdin hunkitzear izanik ere. Errusian argindarra bestelakoa dela izango da, nonbait, arrazoia. Duela bost urte, zortzi mende eta erdiko biziaren urtemuga ospatu zuen Moskuk, 1147an Souzdaleko Printzeak plazaratu zuen agirian aurkitzen diren bere lehen arrasto idatzieri fidatuz. Hasieran hiria zazpi mendi tontorren inguruan eraiki zen, horietan gorenak berrehun metrorik ez duela, baina bai fama ezin handiagoa: Lenin mendia. Hor dago, hogeigarren mendearen erdian Josiv Stalinek eginarazi zuen Lomonossov Unibertsitatea, errusiar literaturaren aita izendatua zuten idazle-fisikoaren omenez. Hura bastiza ikaragarria, esku gogorreko gizonak manatu zuena! Ezen Lomonossov Unibertsitatea hain da altua, luzea eta oinarri pizutakoa, haren aurrean zinaurria bezain mikoa, eta haren barnean asmaduna bezain itoa sendiarazten duela jendea, Stalinen gobernuaren alegorian, auskalo.

Gaur egungo Mosku, Paris edo Europako beste hiri nagusiekin pareka daiteke: Mc Donald's jatetxea erdigunean dago. Lehena Puxkinen plazan ireki zen duela hamabi urte, Vladimir Ilich Leninek garai batean hitzaldiak botatzen zituen gunetik ez urrun. Plaza Gorrian, Kremlineko sarrerari begira dagoen GUMek, Sobietar Batasunaren denborako Gobernuaren Saltoki Unibertsal ohiak antza handia dio orain, Galeries de Lafayette edo Corte Inglés-i. Bai eta erosleek ere, europar hirigune aberatsetako bezero chicei. Errusiar neska luze fin ederrek sobietar aroko jantzi ilunak aspaldian trukatu zituzten, eta Perestroikara arteko "Levi's" praka gutiziatuak ere, urrun zaizkie orain.
Nahiz "xapka" xapela eta berokia, biak errusiar ilezko soineko erabilienak daramatzaten, aurpegia margotzen eta lepoa usaintzen dieten makillajea eta usain goxoa Pariseko edo New Yorkeko hoberenak dituzte. Eta Mosku erdiko karriketan, ez da iragarki, sakelako telefono, edo auto distiratsu faltarik, hauek errusiar berriek edo noviruzkiek eramaten dituztela. Noviruzkiak estatu-sozialismotik liberalismora pasatzean sortu ziren dirudun berriak dira. Duela zenbait urte arte hitzak mafiatik lotura estua izatea adierazten zuen, eta peioratiboki baliatzen zuten errusiarrek. Baina Yeltsinek Putini tokia utzi zionez, komunista zaharrak ixilduz joan zirenez, eta txetxeniar mehatxu islamikoa irailaren hamaikatu zenez geroz, egituraketa politiko berriaren partaide bilakatuz doaz negozio ilunetan murgildutakoak. Bistan dena ere, Moskova ibaiaren ertzeko hirian ez dago, eskua luzatzen duen jendearen eskasarik. Hor daude Teatralnaia metro geltoki zentralaren aurreko hiru izarretako hotelari bizkarrez eskusoinua jotzen duen haur tziganoa; burua laranja koloreko zapiz estalia duen adineko emazte vodka edalea; edo lurpeko trenaren pasiloen berotasunean pentsio mehea osatzeko rublo zenbaitzuk biltzen saiatzen den aitona, eta haien lagun guztiak, Moskuko karriketan sakabanatuak.


Historiaren aztarnak

Historia garaikidean murgilduz, Kremlineko Moskuko Plaza Gorriko harri borobila zapaltzen duen urrats bakoitzak oihartzun berezia hartzen du, eta Sobietar Errepubliketako garaian Armada Gorriko milaka soldaduek Maiatzaren Leheneko zeremonian egindako bakoitzari erantzuten dio. Edo berdin, Nikolas II.a Errusiako azken enperadorearen eta familiaren karroaren lasterrari. Lasterra bai, enperadoreak baitzekien bere aurka, populu xehearen umeak oldartzeko prest zirela; heriotzarekin ordainduko zutela bazekiten arren; Alejandro II.a bere aitonarekin nihilista gazte batzuek saiatu eta beste zenbait kargudunekin lortu zuten bezala, ganibetaz edo lehergailuz. Funtsean Ekaterinburgon, 1918ko egun batez fusilatu zituzten bera eta bere segidakoak, iraultzaileek.
Kremlinaren harresi gorriek gordetzen dute Ivan IV. "Izugarria" deituak hamaseigarren mendean abiatu zuen Tzar-en boterea bera, baina hura bota zuten sobietar buruzagiek aterbetu zituzten jauregiak eta elizak, gaur egun Vladimir Putin lehendakariak baliatzen dituen berberak dira. Barnean ibiltzea aizu da, Kremlineko baratzeak ikusiz; noiztenka limusine auto beltz luzea pasatzen dela; baina goraipatzekoak dira Kremlineko lau katedralak: Jasokundearena, Anunziazioarena, San Migel Goiaingeruarena, eta Hamabi Apostolena. Lauak hiru hamarkadetan altxatuak.
Eta pentsaketa horiek buruan, Basilio Zoriontsuaren katedralari begiratzeak bost mende gibelera eramanen gaitu. Kremlineko plazaren sarrera horretan, ipuinetako txokolatez eta goxokiz egindako katedralaren itxura duen horren aurrean, jendea heriotzera zigortzen zen harriak bi hankadunen bortizkeria oroitarazten du. 1917ko sobietar iraultzak urte batzuez kendu bazuen ere, gaur egun heriorako kondena ez da Errusiar Federazioko lege testuetatik kendua...
Baina Moskuko plazarik famatuenak emozio gehiagorako badu: bertan hila, hala ez balitz bezala ikus baitaiteke. Azazkalak moztu behar omen dizkiote zaindariek, zendua izanik ere hazten baitzaizkio: Vladimir Ilich Lenin herriaren gidaria zenari, per seculam seculorum bere armada gorriko buruzagiaren jantzian, lo dagoenari. Egutegi zirilikoa dela kausa, Europan urriko iraultza deiturikoa azaroan ospatzen baita Errusian, hilabeteko lehen egunetan sobietar boterearen nostalgian bizi diren militante komunisten lerroetan sartu, eta folklorean barnatzea gustukoa duenak krabelin gorria eskuan hartzen ahalko du, Lenin agurtzera sartzeko bere mausoleoan. Baina eskuak gorputzaren kontra tinkoak gero! Ez baita bestenaz, sartzerik izanen, armadako guardak horretarako daude, eta, zaintzen.

Gurutzebide korapilatsua
Errusiar Federazioko hiri nagusian gurutzatzen eta aurka jartzen dira iragana eta oraina; estatuaren sozialismoa izandakoa eta kapitalismoa; ospearen eta maldan beherako garaiak; lehenagoko Federazio erraldoi baten eta bere Errepublika ohien arteko ezin ulertzea; eta Asia eta Europa bi kontinenteen arteko tirabira, honek eslaviar nortasuna azalerazten duela.
Moskuko metroan, munduan ikusgarriena omen den lur-azpiko burdinbide horretako zenbait geltokitan, Stalinen itxura mosaikoetan egina aurki daiteke. Zenbagabeak dira igitaia eta mailua erramu hostoez inguratuak dauden zizelak. Denen ahoetan geldiune askoren izenak entzuten dira: Leninen mendiak, Urriko zelaiak, Komsomolskaia, edo Kropotkine. Azken hau, sobietarra ez izanik ere, "iraultzaileen" zerrendan sartzen dute moskutarrek, haien eskolak anarkista eta printzea zela ez baitie irakatsi nahi izan. Baina liberalismoak errazki gainditu ditu aztarna hauek, eta sistema politikoaren egonkortasunari esker, iraganera betikotz ahanztera bidaliko ditu, luze gabe. Errepublika ohiekiko harreman odoltsua Txetxeniako gerla amaigabean gauzatzen da, baina baita nazioarteko beste indarrekiko botere eta ekonomiaren borrokan ere. Europaren erasoa Berlineko harresiak zaintzen zituen lehengo herrialdeetan emango da. Estatu Batuetakoa, Asia erdialdeko errepublika zaharretan: Uzbekistan kasu. Estatu-sozialismotik globalizazioaren mundura urratsa eginik, abiatzekotan da Errusiar erresuma azkarra. Orain legebiltzartegia lurraren izaera juridikoa zehazten ari da. Sovkhoz eta Kolkhoz antolaketak desagerrarazi zituen 1991z geroz, eta bide horretan segitzeko gogoa du Vladimir Putinek.
Moskutik paseatzen oraindik gogoeta gehiago egin daitezke. Hiritarrek erranen dizute "Txeka", "Gepeou" edo KGB polizia politikoen egoitzen aurretik pasatzean, karrikek torturen oihuak hedatzen zituztela errepresio aro gogorrenetan, urteak direla. Edo berdin, Kristo Saindu Salbatzailearen munduko katedral ortodoxo handienaren ondotik, kontatuko dizute 1931n Stalinek lehertarazi zuela, erlijioaren aurkako borroka zela medio. 103 metrokoa zen, lau kanpandorre eta hamalau ezkila zituen, horietan erreginak hamalau tona pisatzen zituela. Hirurehun milioi dolar ordaindu zuten ortodoxoek, errusiar arruntek eta diasporakoek, eta duela bost urte estrenatu zuten bere hautsetatik berpiztu Kristo Saindu Salbatzailearen katedrala.
"Otoi, zuk ere nik bezala, ez itzazula Moskuko udako arratsak ahantz!". Melankoniaz beterik agurtzen dira Soloviev eta Matoussovskiren bertsoak, kantu herrikoiaren melodia buruan gira-biraka uzten dutela. Ilunabarretan Moskuko lautadan, haize freskoa dator ibaitik gora taiga urrunetik, eta harekin, maitaleen bihotzak betetzeko adina tristezia dakar. Hauek begi umiez begiratzen dute Moskova ibaiaren edertasuna, Kremlineko basiliken teilatuen urrea, eta gero itxaropenarekin amesten dute. Errusiarren erromantikotasuna ez da historian zehar aldatu. Ez eta haien aberri eta herrialde-handi-zaletasuna. "Zer egin?" galdetzen dute askok, errusiarren biziaren patuari etsiz. Errusia Zuri ospetsua desagerrarazi zuen Sobietar Iraultzak, eta hau Perestroikak. Perestroika, Yeltsinen indarkeriak haizatu. Eta azken hau berriz, Liberalismo demokraziazaleak. "Matrioxka", bat bestearen barnean sartzen diren zurezko panpinen moduan, ororen buru.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude