- Asier Serranok honela zioen «Aizu» aldizkarian: «Inolako konplexurik gabe, euskal literatura mimatu eta beste arte askotan erabili behar dugu».
- Carmelo Bernaolak hil aurretik «El Cultural»en egin zioten elkarrizketan honako adierazpenok egin zituen orkestrei buruz: «Gaur egun oso gutxi entseatzen da eta bakarrik gai teknikoez arduratzeko. Egun gauza ikaragarriak gertatzen dira. Orkestrak lantegiak bezalakoak dira. Entseguetan, podiumean zuzendari handi bat egonik ere, betiko sindikalistak esaten badu ‘bukatu dela’, entsegua bukatu egiten da eta listo».
- Jon Benito idazleak «Geu» aldizkarian: «Inspiraziorik ez dago inon eta lan eta lan egitea da literaturgintzan aritzeko modu bakarra».
- Bernardo Atxagaren hitzak dira hauek «El Pais»en jasoak: «Literatura batzuetan politika iristen ez den lekuetara ailegatzen da».
- Maite Agirrek «Euskaldunon Egunkaria»n idatzi zuenez, «Euskal Herrian Antzerki Eskola Ofizial bat sortu beharra dago eta euskal antzerkia bultzatzeko plataforma bat eratu».