Iruñeko Ezkabara bidean

  • Ezkabara bidean: Komerien karrika, Pozoblanco eta Zapateria, San Nikolas auzoa, Nabarreria, Errotxapea auzoa, eta buruz altxatuz gero Erreniagako haize errotak ere bai.

2021eko ekainaren 30ean
Iruñeko foru monumentutik partitu naiz; "Gu gaurko euskaldunok" dioen plakaren ondotik,eta Komerien karrikan beheitik hiri zaharrean sartu. Ikurriña handi batek batzarri egin dit laugarren pisu batetik, teatro zaharra zegoen etxean. Hortik kalearen izena. Arturo Campion euskaltegien dekanoak hor dauka egoitza: komeria baino, epopeia digu eskaintzen azken 30 urteotan Diputazioko abere ororen kontra. Ohar gabean, karrikak izenez aldatu du, eta Pozoblanco eta Zapateria bilakatu zait gero."Katakrak" Enea efimero hartan, udal bulegariak aspertzen dira egun; guti iraun baitzuen Zapateria 40 zenbakiko eskuatak, baina izena eta irudi ederrak utzi zizkigun ondaretako. Eta Udal Plazan gara orain, mendetan inoren eremu ez zen hartan; alde batean Nabar Hiria, eta bertzean San Zernin (Done Saturdi) burgua eta San Nikolas auzoa, beti gerra gorrian heien artean. Noizbait ere sinatuko zuten bakea, eta "No man's land" honetan "Hiri Bateratu Berriko Udaletxea" eraiki.

Done Saturdiko dorre militarren itzala hedatzen da plaza zolan, Nabar Hiriari buruz mehatxuka. Eta harantz noa ni ere, Merkatarien kaleak zabaldu nahi duen honetan zehar, zezenen bidetik. Baina ez naiz Estafeta famatuan sartuko, eta bai xuxen jarraituko, bidea lautan biderkatzen den gurutzeraino: ezkerrean Mañueta, erromatarren termak salatzen dituen dermioan. Eskuinean Kaldereria eta San Agustin: oraingo gaztetxe ederraren eskualdea. Parean Kuria karrika, Pompaeloren "decumanus" hura. Eta iparrera, Nabarreria, gurea. Bidegurutze estrategiko honetan kioskoa landatu zuen noizbait Luzio delako batek eta hemendik atera izaten ziren urtetan manifa klandestinoak: 20:00etan Luziorenean, korritzen zuen konsignak.
Bego datu hau paleosubertsioaren balizko historiarako.Zugarrondo plaza erraten zioten lehengoek Nabarreriakoari, eta noizbait ere iturri neoklasiko batek kendu zion lekua arbolari. Iturri puntatik hegaldatzen dira australiarrak gaur egun, sangriaz ase, San Ferminetan; eta baten batek hortzak utzi ohi dizkigu, geroko arkeologoen ikergarri. Nabarreria Karmendu da orain, eta ezkerrean ikusi dut Nafarroako errege-erreginen jauregia, kalexka baten buruan. Gure historiaren adierazgarri: erregeordeen (paper zaharretako bisorraien) egoitza izan zen konkistaz geroztik, espioien habia. Eta kapitania militarra gero, espainiar armadak okupaturik. Molak hemendik zion bere traizioa harilkatu errepublikari.
Soldaduak egoitzatik joan eta, okupa bohemio batzuk sartu ziren 80etan, margolari esperimental bezain arno zale. Eta deuserezak gero, zoko urrin, heroina, usteltze eta ahanztura. Harik eta politikariek Artxibo Nagusia ikusi zuten arte hondakin haietan. Lanen hasteko, Evreuxtarren arkeria gotikoa suntsitu egin zuten osoki, eta kurri aitzina. Arkitektura zibilean, erlijiosoan ez bezala, barra libre izaten baitute kontsigna arkitekto ofizialek. Karmen karrikan beti, Zumalakarregi jenerala bizi izan zen luzaz, 25 zenbakian; eta haren etxeko eskaileren baranda Bigarren Gerra Karlistako fusil ahoz egina da. Eta Zumalakarregiren atarira gabe, (lehen Frantziako ataria eta lehen Askakoa) Mikel Castillo iruinsemearen fotoa, peñen zapiez apaindurik, eta baratzea. Hementxe tirokatu zuten bizkarretik, iheska eta armarik gabe zihoala. Hiltzailea dominaz saritua dago. Galtzaileak eta irabazleak beti.

AUZOA
Eta ataria zeharkaturik, maldan behera abiatu naiz Errotxapeara buruz. Garai batean, iluntzean zerratzen zituzten harresiko atariak, eta ez zegoen Hirian sartzerik biharamun arte. "Dohakaiztuna,Zizurrera orduko iluna" bildu zuen Oihenartek mende haietan. Zubi berri afrusaren pean pasatu naiz Argaren bertze bazterrera, ehunka oinezkok marraztu xendran zehar; gainetik autoak burrunbaka pasatzen dira, dekoratu futuristetan bezala. Errotxapea auzo langile eta nekazaria da, Bilbokoak kantatu nolaxe: erreka ondoko barazki biologikoak eta greba historikoak lantegietan.
Aspaldi honetan, plan urbanistikoa itxura berria ematen ari zaio, batzuren onerako eta zenbaitzuren kaltetan. Oraintxe zeharkatu behar dudan San Pedroko zubi zaharraren puntan, eraikuntza baten hondarrek salatzen dute beti alkate ohi hura, Lorea Etxearen erauslea: jaime I exkabator. Gezurra dirudi, lauzazko zola tipi honen gainean, hainbertze bizia pasatu izana gaztetxe hartan... bilkura, gaupasa, atelier... Zu gabe etorriagatik, malenkoniatzen hasia naiz dagoeneko; noan aitzina bada, eta zalu gero.
Errotazaharreko zubittoa zegoen lekutik, San Pedro komentu zaharra begi bistan dut, beti mutatzen ari. Oraingoan liburutegia ere zabaldu dute bertan, eta sala bati Jimeno Jurio izena eman diote; Honelakoxeak gu, sujeta handiago eta hiri barnetik urrunago. Auzoetara jo beharko duzu Campion, Joana III edo eta Jose Maria Jimeno Jurio beraren plaka ofizialaren ikusteko. Beharrik auzoak. Iparra galdu gabe, beti ere, Marzelo Zelaieta hiribide luze eta inurritsura iritsi naiz. Gurutzatu, eta Artika karrikan sartu. Ezkerrean, adreilu gorrizko fabrika ikaragarria: MATESA. Francoren garaian eman zen ministroen krisi larriena markatu zuena: Fraga, Solis eta bertze11 ministro faxistari kargua kendu zien diktadoreak. 18tik. Heien ordez Opus Deiko teknokratak sartuko ziren, malobraren irabazle. Norbaitek egitasmo industriala saldua zion Francori: puntako makineria baliatuz, oihalgintzaren iraultza ekarriko omen zuen delako MATESAk. Lantegi animalea eraiki ondoren, destapatu egin zen marro, ederra, dena iruzur, eta milioi aunitz betiereko desagerturik.
Ez zen sekula harako makineria martxan hasi, eta fabrika hertsirik egon da luzaz, harik eta berriki zatika alokatzen hasi den arte. Kontzentrazio eremu itxura duen gune honetan biltzen dira egun, bertzeak bertze, Errotxapeako AEK, Kukuxumusu, diseinu enpresak, Batasuna... Iruñea inguraturik daukan zirkunbalazioa gainetik salbatu dut, zubi baten barrena, eta luza gabe Artika herrian naiz.
MENDIA

Dermioa arteaz mintzo zaigu, oraindik ugari Ezkaban, Aizoaingo kuarteleko piromanoen balentriengatik ere. Mendiaren magaletik abia, eta errepidea saihestuz, zuzen hupatzen ari naiz orain, hainbertzetan egin bidean gaindi. Igan ahala, Iruñerria hedatzen zait gibelean, erromatarren "conca" hura. Landabeneko autoen distira, Erreniagako haize errotak edo Igako antena, betikoak egiten zaizkit, nahiz eta horiek gabeko paisaia luzaz ezagutu dudan. Errotxapea bera, beti eta hedatuago behe honetan. Noizbait ere lepora iritsi naiz, eta bizkarrean gaindi segitu dut, kaskora buruz. Bidean berean, oroitarria; 1938ko iheslarien omenez. Zer istorio da hau?
Ezkaba kukullan, bertze hainbertze mendietan bezalaxe, kristauen ermita eraiki zuten inoiz. San Kristobal eman zioten izena. Bigarren karlistaldiaren ondotik, gotorlekua eraiki zuen Espainiako armadak, Iruñea kontrolatze aldera: harresi, galeria, lurpeko labirintoa mendian barrenaturik. Eta bastioi militar gisa mamitua zena, presondegi espantagarri bihurtu zuten inoiz. Hemen metatzen ziren 2.500 preso politiko: anarkista, laborari, abertzale, sozialista. Zafraldiak, gosea, zorriak, tuberkulosia; halakorik ez omen zuen ikusi Rafael Aizpun justizia ministroak, kartzela bisitatu zuelarik 1935ean. Frente Popularrek hustu egin zuen espetxe makabroa gero, hurrengo urteko bozak irabazi baiko, baina ez zuen betirako errautsi; eta gerra hastearekin bat, mukuru beterik zen berriz.
1938ko maiatzaren 22an, zaindariak beretu orduko, ehunka preso iheska eskapatu ziren oihanean beheitik. Gaizki armaturik -latak, koilarak, hodiak- eta guti antolaturik, ehizatuak izan ziren monteria odoltsuan: Hiritik jin frankistek 187 gizon hil baitzituzten mendian bertan, eta bertze 14 Iruñeko gaztelu gibelean, "epaitu" eta. Gutienek erdietsi zuten bertze aldera pasatzea. Eta hementxe nagokizu orain, Ezkaba kaskoan, San Kristobaleko galerietan zehar, horrorearen erraietan, bakarrik. Iruñerria inguratzen dituzten bertze mendiak ikusi gabe, egun oskarbiagatik. Nuremberg izan bagenu, honako hau museo litzateke. Graffiti berria egin, eta etxera itzuli naiz, fixtuka.

Azkenak
Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Eguneraketa berriak daude