EUSKALKIEN ERABILERA ADMINISTRAZIOAN


2021eko uztailaren 19an
Euskalkia eta administrazinoa" izeneko jardunaldi interesgarriak izan dira Bilbon maiatzaren 10ean eta 11n Mendebalde elkarteak antolaturik. Hitzaldi gehienak izen bereko liburuan argitaratu dira.

Lehen egunean ondare historikoaz mintzatu ziren hizlari gehienak, XIX. mendera arteko administrazioko testuetako eta testu juridikoetako hizkera aztertu baitzuten: Manex Goienetxe, Jose Mari Satrustegi eta Txomin Peillen, hurrenez hurren, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko, Nafarroako eta Zuberoako erakundeetako eta idazkietakoaz mintzatu ziren. Andres Urrutiak aurkeztu zuen XIX. mendean Bizkaiko administrazioan erabili euskara. Jexux Eizagirre antilinguaz mintzatu zen eta argitara emaniko txostenean, gipuzkeraz idatzitako bando ezagun bat ageri bada ere, administrazioko gipuzkerazko testuen azterketa falta zen.
Larunbatean egungo erabileraz mintzatu ziren Imanol Bilbao eta Anjel Lobera, bata, Bermeoko Udalaren erabileraz eta, bestea, aginteek hizkuntza gutxituen eretzean duten zereginaz eta, bereziki, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekinaldiez. Lontzo Zugazagak, aldiz, Elizaren itzulpen-arloko jokabidea izan zuen aztergai.
Azkenik, mahainguruan bildu ziren Mari Jose Arrieta (HAEE/IVAP), Gorka Aurre (Hizkuntza Politikarako Sailordetza), Kontxi Gabantxo (UEMA), Juan Jose Larrea (EHU) eta Esther Urrutia (Deustuko Unibertsitatea) administrazioaren eta herritarren arteko loturaz aritu ziren. Ondoren, Txillardegi omendu zuen Mendebalde elkarteak.
Ostiraleko saioetan nagusiki XIX. mendera bitartekoak izan ziren mintzagai eta gainerakoetan azken urte hauetako eta egungo egoera aztertu zen. Tarte horretan ere badira dokumentuak eta garrantzi berezia du 1936ko urritik 1937ko ekainera bitartean argitaratu zen «Euzkadi'ko Agintaritzaren Egunerokoa»-k, hango hizkeratik eta euskalkien erabileratik ondorio interesgarriak atera daitezke eta.


EZTABAIDA.

Jardunaldietako eztabaida nagusia lehen saioaren amaieran piztu zen "Antilingua" izeneko txostenaren karietara. Eizagirre txostengileak euskara errazaren eta hizkera xehearen alde egin zuen eta administrazioko testuetan usu ageri den zenbait akats nabarmendu zuen. Urrutiak teknikotasun juridikoa ziurtatu behar dela adierazi zuen, ezin dela guztia xeheki formulatu, baizik eta hizkuntza birsortu behar dela zehaztasun juridikoa bermatuz eta ulergarritasuna ziurtatuz. Adituek elkarrekin lan egin eta ados jarri beharra aipatu zuten.

Eztabaida horretan suma zitekeen dokumentu eta testu guztiak ez direla mota berekoak, espresuki aipatu ez zen arren. Ildo horretatik, jardunaldietan aipatu ez zen baina hizkera berezituak edo espezialitate-arloetakoak ziurrenik hobekien sailkatu dituen Lothar Hoffmann-ek esanak hona ekartzea egoki dateke. Hoffmann-ek arlo berezituetako testuak sailkatzeko irizpideak lau direla adierazia du: abstrakzio-maila, hizkuntza-forma, eremua eta solaskideak. Hizkera berezituen ezaugarriak irizpide horien araberakoak dira. Bost hizkera-mota aurki daitezke eremuaren arabera: oinarrizko zientzia teorikoetako hizkerak, zientzia esperimentaletakoak, zientzia aplikatu eta teknikoetakoak, ekoizpen materialaren arlokoak eta kontsumoaren eremukoak. Zenbat eta eremu eta hizkera espezializatuagoa izan solaskideak ere hala izaten dira. Eremu horietako bakoitzean erabiltzen diren hizkuntz formei eta irizpideei dagokienez, Hoffmann-ek hauexek hartu zituen kontuan: batetik, sinbolo artifizialetan edo hizkuntza naturalean oinarritzea; bestetik, terminologia gehiago edo gutxiago erabiltzea eta, azkenik, sintaxi hertsiagoa edo askeagoa baliatzea. Terminologiaren erabilera eta sintaxi-mota eremuaren, abstrakzio-mailaren eta solaskideen araberakoak dira. Abstrakzio-maila altuena oinarrizko zientzia teorikoetako hizkeretan (esaterako, matematikaren hizkeran) dugu, sinbolo artifizialak eta terminologia erabiltzen dira eta hertsia da sintaxia; beste ertzean kontsumoaren eremuko testuak ditugu eta horietan sintaxia askea da eta termino gutxi erabiltzen dira.

ADOSTASUN BEHARRA

. Administrazioaren eremuan eta arlo juridikoan idazten diren testuak hizkuntza naturalean oinarritzen dira, baina lexiko berezituak eta terminologiak testu-mota ezberdinetan -abstrakzio-mailaren, solas- kideen eta eremuaren arabera- izan dezaketen zama handiagoa edo txikiagoa da eta sintaxia, berriz, hertsiagoa edo askeagoa. Nolanahi ere, testuetan lexiko berezitua eta terminologia agertzeak ez dakar berez joskeran akatsak agertzea. Haatik, joskeran akatsik ez egin arren, hiztegian eta terminologian bada konpondu beharreko arazorik, badira -eta ez gutxi- ados jarriz erabaki beharreko terminoak. Igone Zabalak eta beste aditu batzuek diotenez, hizkera berezituetan eraginkortasunak, besteak beste, terminologia-mailako biunibokotasuna eskatzen du kontzeptuaren eta terminoaren artean, salbuespenak ugari direla jakin arren. Terminologiaren esparruan neologiak eta mailegatzeak izan behar duten lekua ere aintzat hartzekoa da, hizkuntza-normalizazioarekin zerikusi zuzena baitute, baina ezin ahantz daiteke euskalkien altxorra Peillenek jardunaldietan aipatu bezala


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude