- Ruben Sánchezek zera zioen «Zabalik»en: «Garai batean gasteiztarra eta euskalduna zena euskaldun berria zen berez. Orain, ‘ikastolakumeak’ gero eta gehiago dira».
- Montxo Armendarizek «Nabarra» aldizkarian adierazitakoa da honakoa: «Gaur egun zinemagintzak duen arazorik handienetakoa da ekoizpena oso zaila dela, batik bat arrazoi ekonomikoengatik, oso zaila baita proiektu errentagarriak egitea».
- Miriam Ocariz moda diseinatzailearen ustez, « (Euskal Herriko modan) baliabide gutxi dago, apenas dagoen produkzioak egiteko tailerrik eta oso modagile gutxi. (...) Edozein gauza behar denean kanpora joan behar da eta horrek asko zailtzen du lana». Hitzok «Diseinuz» aldizkariak plazaratu zituen.
- Gorka Arresek «Gara»n: «Poesia argitaratzea ez da erraza, ekonomikoki errentagarritasunik ematen ez duelako».
-Karmelo Bernaolak «Deia»n adierazitakoa da hau: «Sormena ez da ikasten: edo sormena eta fantasia dituzu, edo ezaugarri horiek ez dira kutsatzen diren zerbait».