Zakur billanoak eta motxina behiak Karrantzako bailara isolatuan

  • Burgos eta Kantabria elkartzen diren tokian dagoenez, inguruko probintziek eragin handia izan dute bertan. Hori guztia dela eta, Karrantzak oso nortasun berezia izan du Euskal Herriko beste eskualdeen aldean.
Bizkaian oso gutxi dira industri jarduerak menperatu ez dituen eskualdeak, Karrantza dugu horietako bat. Haraneko ekonomiak bizimodu tradizionala du oinarri, abeltzaintza da bertako jarduera nagusia eta berak eman dio paisajeari egun duen itxura. Karrantzako haranean, zelaiak dira nagusi. Belardiak belar formazio natural edo erdi-naturalak dira. Kontu handiz zaintzen dira elikaduraren oinarri baitira. Gainera oso goiz hasten dira segatzen. Belardiei normalean bi ebaki egiten zaizkie gutxienez, baina Karrantzan, zazpi ebaki ere egin izan dituzte. Hau guztia urteko euriaren araberakoa izaten da noski. Belardietako lurzoruak oso onak direnean, "Raygras"arekin ereiten dira. Hau Lolium generoko graminio bat da.

Baina hain isolatua egonik, nola iritsi bertara? Balmaseda, Zalla nahiz Somorrostrotik BI-630 errepidea jarraituz Kontxa auzora iritsiko gara. Aurrena Aldeacuevako bidea hartuko dugu, eta hara heldutakoan eskuinera joko dugu Calerara doan errepidean aurrera. Errepide horretatik 6 kilometro inguru egin ondoren, bidegurutze batera helduko gara. Zutabeetan, hartu beharreko norabidea agertzen zaigu, baina lehenik ibilgailua bertan utziko dugu. Guk Zalama, Peñalta eta Santipiña markatzen duen norabidea hartuko dugu. Aurrerago pista bitan banatzen da eta hor eskuineko bideari helduko diogu. Ahuntzek, behiek... etxabereek erabiltzen duten mosaikoa igaroko dugu, berau belardi, garo sail, otadi eta pinudiz dago osatua. Berehala pagadi batera iritsiko gara. Pagadi hau azidofiloa dela adierazten digun seinale dira bidean dauden ahabiak. Baita errekasto inguruko urki eta ametzak ere. Baldintza azidoak izatea ez da batere harritzekoa zeren lurzorua pistak ebakitzen duen lekuan hareharria bistaratzen zaigu.
Pista jarraitu eta bihurgune batzuen ondoren Saltipiñara iritsiko gara. Hemen sarraskijaleen jantokia dago, ondo hesiturik, jendea eta bestelako piztiak hurbildu ez daitezen. Inguruko zeruan hegalak zabal-zabal eginda sai arreak hegan dabiltza. Zorte pixka batekin sai zuria ere bertan ibil daiteke. Erraz bereiz daiteke hegal zuriekin eta moko horiarekin saiak baino txikixeagoa baita. Hori bai, ahal izanez gero prismatikoak eraman asko laguntzen baitute. Pistatik, ataka eta saiei buruzko informazio panelak ikus ditzakegu.
Aurrerago egurrezko txabola baten parean harrizko borda bat dago. Borda txiki honek ez du altuera handirik ezta zabalera ikaragarririk ere, baina ardiek gustu handiz hartzen dute babesa ekaitza datorrenean. Bizidunek ez dute bordaren barnealdea soilik kolonizatzen teilatua likenez estalia baitago. Bordaren atzean ardientzat uhaska dago, euri ura biltzen duen askatik edaten dute ardiek ura.
Pistan aurrera eginda Peñaltako bidea erakusten duen seinalea dago. Berau jarraitu eta Peñaltara iritsi gaitezke, 1.100 metrotako gailurrera. Pista jarraitu eta zohikaztegia topatuko dugu. Nahiz eta guk txangoa burutu genuenean elurrak lurzorua estali, pistaren alboetara begiratuz gero lur ilun, kasik beltza ikusten zen. Zohikaztegia, degradatu edo usteldu ezin daitezkeen landare hondakinen metaketa da. Bi faktorek oztopatzen dute ustelketa naturala: alde batetik, jada ibilbidean zehar sumatu dugun azidotasuna eta bestetik, hezetasun maila altua. Azidotasun eta hezetasun altuaren ondorioz, giro anaerobikoa sortzen da, hau da, oxigenorik gabekoa. Hori dela eta, metatutako hondar organikoak ezin dira deskonposatu. Zohikaztegi edo turbategiek, garai bateko landareen hosto, sustrai, polen ale eta abar gordetzen dituzte. Hauek aztertuz, antzinako landarediari buruzko informazioa lor daiteke.
Honelako baldintzetan bizitzeko gaitasuna duten bizidunak oso urriak dira. Bertako landare ugariena, sphagnum generoko goroldioa da. Kanpoaldean hazten diren neurrian, beheko aldea hil eta deskonposatzen ez denez, bertan metatzen da turbategia eratuz. Baina ustelketa etena dagoenez, elikagai eskasia dago. Honen aurrean, landare batzuk intsektiboro bihurtu ziren. Adibidez, Drosera rotundifolia landareak, hosto itsaskorrak garatu ditu baldintza estresante hauetan bizi ahal izateko. Hosto horiek intsektuentzako tranpa bilakatzen dira. Droserak, zomorro horietatik bizitzeko beharrezko dituen elikagaiak lortzen ditu.
Zohikaztegia bisitatu ondoren, itzulerako bidean, gorako bidean ikusi gabe utzi dugun Karrantzako paisajean jarri genezake arreta. Maldan behera goazela, prismatikoak eskura edukiz gero, xehetasunak argiago ikusiko ditugu. Atzean, Ordunteko mendiak utzi ditugu, aurrean Karrantzako harana dugu, 900 etxalde dituela, belardi eta larreetan sakabanaturik. Guztira 19.000 behi-buru daude, berau ganadu mota nagusiena izanik. Baina, artzaintzak ere badu garrantzia, zazpi mila ale zenbatu dira. Paisaje honetaz gozatuz ibilgailua utzi dugun lekura itzuliko gara.
Ardi mutur beltz eta zuriak
Karrantzako haran isolatuan abeltzainek etxabere bakoitzetik arraza bat sortu dute. Arrazak gizakiak egiten baititu nahiz eta ingurune natural batera moldatuak izan. Hala dio Fernando Orozcok ere arrazen definizioan: "Arraza, hala nahi edo ez, gizakiak egin du, nahiz eta inguruak partehartzea izan duen arraza horren hautaketa naturalean". XXI mendearen hasieran gure arbasoek utzi diguten ondarea ezagutu eta baloratu beharko genuke. Montxina behia, ahuntz azpi gorria, karrantzar ardi mutur beltza eta mutur zuria, Enkarterrietako asto eta txakur billanoa ditugu bertako arrazak.

Montxina ganadu suharra dugu, eraso egiten duen horietakoa. Neurri txikikoa eta gaztain kolorekoa. Egoera kritikoan dago. Ahuntz azpi gorria ere egoera kritikoan dago. Garaiera eskasekoak, buru sendo, bekoki zabal eta buztan motz eta arteza dute. Sabelaldea gorria dutelako deitzen zaie azpi gorri.
Karrantzar ardi mutur beltza desagertzeko arriskuan dago, bost artalde besterik ez dira geratzen, guztira 250 buru. Mutur zuria aldiz, arriskutik kanpo dago. Bi ardi barietateak oso ardi bikainak dira esnetarako. Hauen esnea eta latxarenak soilik erabiltzen dira Idiazabalgo gazta egiteko. Latxa arrazako ardia baino handixeagoak dira, belarri handi eta eroriekin.
Enkarterrietako astoa, atzerakadarik handiena jasan duen etxeko aberea da, gaur egungo mekanizazioa dela-eta. Egoera kritikoan dago. Altuera txikikoa da berau, gaztain kolorekoa edo beltza.
Azkenik, Enkarterrietako txakur billanoa dugu. Txakur harrapariak dira, behi montxino basatiak harrapatzen ondo irakatsiak. Ile motz eta gogorrekoak, azal "atigratua" edo "barreatua" dutela esan genezake. Hainbat koloretakoak izan daitezke, zuri, beltz edo gaztain kolorekoak. Oso animalia preziatuak dira, Enkarterrietako Billanoaren Klub Nazionala ere eratu baita


Azkenak
2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


1.000tik gora sinadura, Donostiako Kristobaldegi komentua Txomiñeneko auzoarentzat izan dadin

Auzoak behar asko dituela nabarmendu dute eta Kristobaldegik beharrei erantzun ahal diela: auzo baratzeak, biltegia, kultur etxea, zaharren egoitza, eta abar.


Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Eguneraketa berriak daude