«IDAZLE BATEN KONPROMISOA BERE OBRA DA»


2021eko uztailaren 27an
Mentura dugun artean» liburua Claudio Rodríguezi in memoriam eskaintzarekin hasten da. 1999an zendu zen Zamorako Claudio Rodriguez poeta. Urte asko dira Orioko idazleak poeta zamorarra ezagutu zuela. Adiskidantza polita landu zuen berarekin: literaturaz, ardoaz edota, oro har, bizitzari buruzko solasaldi asko izan omen zuten elkarrekin: «Poeta eta lagun handia izan zen niretzat. Sarrerako eskaintza omenaldi txiki bat da, ez bakarrik nik ezagutu nuelako, baizik eta Euskal Herriko beste hainbat idazlerekin ere harremanak izan zituelako; Mikel Lasarekin, kasu. Claudiok, aukera zuen bakoitzean, Espainiako Hizkuntza Akademian edota bere kasa parte hartzen zuen ekimenetan, euskal literaturaren eta euskal poeten alde ahalegintzen zen». Anjel Lertxundi, berriz, literaturaz hausnarketa egiten ahalegindu da bere azken liburuan.

Non edo nola kokatzen duzu liburu hau zure ibilbide literarioan? Zer da berau?
Aurre kalkulu handirik gabeko liburu bat da. Irakurritako, pentsatutako eta idatzitako gauzez ohar askotxo nuen. Inoiz sorkuntza lanetan ari zara, eta behin batean, halako egunkari batean, horretaz idatzi zenuela gogoratzen zara. Orduan, idazki haren erabilera egiten duzu. Hala izanik ere, niri ez zaizkit gustatzen kazetaritzan argitaratutako lanak eta bildumak, besterik gabe, liburu literario gisan agertzea. Liburu batek lanketa berezi bat eskatzen duela pentsatzen dut, kazeta batek ematen ez duen lana exijitzen du. Hau da, formatu bakoitzak bere legeak ditu. Orduan, kasu honetan, pixkanaka-pixkanaka, bilduak nituen materialak eta esku artean nituen argitaratu gabeko oharrak eta testuak taxutzen eta osatzen eta lotzen joan nintzen -niretzat, literatura muturreko hainbat gauza lotzeko eta erlazionatzeko abilitatea ere bai baita- eta ia-ia, berez osatuz joan den emaitza bat da. «Mentura dugun artean» saiakera, azken hamar urteotako nire esperientzia literarioaren hausnarketaren zati handi bat dela esan daiteke.

Kazetaritza eta literatur hizkuntzak gero eta hurbilago omen daude elkarrengandik. Biak bereiztearen beharra aipatzen da. Iritzi horretakoa al zara?
Bi kontu ezberdinak daude hor: idazkera eta generoa. Sarritan, idazkeraren aldetik, eleberri bat irakurtzen ari gara eta ez dakigu erreportaje luze bat irakurtzen ari ote garen. Generoarena beste gauza bat da. Alegia, prentsarako iritzi artikulu bat eta saio literario bat bi gauza desberdin dira. Hori azpimarratu nahi dut. Nik saio literarioa egin nahi nuen, eta saio literarioak prentsak ematen ez dituen baldintza batzuk eskatu dizkit. Hori da lehenbiziko ezaugarria, prentsak askoz lehenago agortzen eta azkarrago erretzen baititu material horiek, saio literario batek suntsigarritasun horri eutsi egin behar dio, nolabait.

Zentzu hertsian harturik, haurtzarora bidaiatu duzu, baita geografikoki ere. Saioa izanagatik literatura egin duzu, xarma literario bat eskaini duzu.
Askotan, entsegua eta pentsamendua eleberrian integratzeaz hitz egiten dugu; horrelako eleberri mordo bat egin da. Alderantzizko bidaia gutxiago egin da, ordea, narrazioa saiora ekartzea, alegia. Nik halako saio bat egin dut, narratiba entseguan integratzeko saio bat burutu dut, entseguaren lagungarri eta entseguaren literaturtasunaren alde desberdinak erakuste aldera, nolabait. Uste dut, kasu honetan behintzat, ekarpen horrek mesede egiten diola liburuari.

Literaturarako eremu konkretu bat aldarrikatzen duzu. Letren errepublikaren eremu horretan maxima bat gailentzen da: munduaz pentsatu mundua pentsatzeko?
Sorkuntza lan orok inguratzen gaituen mundua bereganatu behar du; idazleak, inguratzen gaituen errealitate hori hartu eta dituen armekin -bere baliabideak, ahalmenak, jakinduria eta ezagutzak- bere artegintzan murgildu eta mundu hori azaltzen ahalegindu behar du. Mundu hori esplikatzen ahalegintzen den neurrian, mundu ulergarriago edo eskuragarriago bat eskainiko du. Hori da idazle batek duen konpromiso nagusia, idazle baten konpromisoa bere obra da.
Horrek ez du esan nahi, idazle horrek, hiritar den aldetik, beste konpromiso batzuk ez dituenik, eta ez du esan nahi ezta ere bere obrarekin duen konpromisoa medio gizartearekin konprometitzen ez denik. Baina konprometituko da bera bere obrarekin konprometitzen den neurrian. Haratago joan daitekeen beste konpromiso batzuetara iritsiko da, bere lana ahalik eta serioen egiten duen neurrian.

Aurreko maxima horrekin batera topiko bat: «dena esana dago».
«Dena esana dago» hori egia balitz, alferrik ariko ginateke guztiok, beti ari gara zerbait berria esatearen esperantzan. Horrek ez du esan nahi beti zerbait berria esaten asmatuko dugunik, baina esperantza horretan ari gara. Adibidez: Auschwitzen ondoren ez zela posible poesia egitea zioen Adornok. Lehenago ere, Boccaccio hil zenean, halaxe esaten zen. Antzeko zerbait esan zuen Hölderlinek. Gorabehera berdinak azaltzen zaizkigu betiere, baina poesiak iraun egin du eta poesia eder asko egin da, bai Boccaccio hil ondoren baita Auschwitzen ondoren ere.

Maxima eta topiko baten ostean, gomendio bat: Har dezagun hitza zuhurtziaz...

...edo beste modu batez esanda, hitza bilakatu daiteke traidore. Baina, hori esaten dudanean ez dut hainbeste horregatik esaten, hau da, hitzak traizionatu gaitzakeelako, aitzitik, guk hitza traizionatu egiten dugulako baizik.

Non edo nola kokatuko zenuke liburu hau euskal literaturan?
Nire ibilbide literarioaren barruko hausnarketa bat bezala kokatzen dut, baita euskal literaturako alderdi batzuez egindako hausnarketa bat bezala ere. Liburuan agerturiko hainbat hausnarketen premian gaude, ez hainbeste obra baten hausnarketa baten premian, baizik eta literaturaren beraren hausnarketa orokor batenaz. Esaterako, aurrera goaz, baina gera gaitezen paisaiaz gozatzeko edo paisaia badagoen ikusteko, eta gera gaitezen hausnarketa pixka bat egin dezagun.
Alderdi horretatik, liburua pausaleku baten moduan ikusten dut euskal literaturaren barnean, hortxe kokatzen dut. Hau da, idazle jakin bat, kasu honetan ni, niri interesatzen zaizkit hainbat gauzei buruzko hausnarketa egiteko gelditu egin naiz bide ertzean, sosegu pixka bat hartze aldera.

Hausnarketa horretan, besteak beste, lanaldia eta aisia aipatzen dituzu, modernitatearen erronka. Nola bizi dituzu zuk zeuk berauek?
Gogoratzen dut, txikitan, irakurtzea denbora galdutzat jotzen zela gure gizartean, eta nik neuk denbora gehiegi ematen nuenean irakurtzen, etxeko norbaitek esaten zidan: «Ea mugi, zerbait egin behar duzu». Irakurtzea ez zen «zerbait egitea». Heziketa horrek eraginda, oraintsu arte ere, egun osoa pasatzen banuen irakurtzen, ezertxo egin ez izanaren sentsazioarekin bukatzen nuen eguna, zerbait praktikoago egin ez izanaren sentsazioarekin, nolabait.
Horren kontra-edo, denbora erre beharra dagoela ematen du: orduak eta orduak jardun zerbaitetan, lanetik irten eta footing egiten jardun beharra, eta, horren ondoren, Interneten orduak pasatu beharra. Alegia, inolako tarterik edo betarik gabe jardun, bost segundo gelditu gabe esateko: zertan ari naiz? Gure gizarteak kontenplaziorako dohain hori erabat galdu du -edo galdua dugu- eta beharbada, irakurketa da gelditzen zaigun alor gutxienetako bat kontenplaziorako. Irakurleak gutxienez liburuaren bidez -poema baten bidez, esaterako- bere espiritua prestatu egiten du kontenplaziorako, eta zorabiozko gure mundu moderno honetan, niri behintzat, inportantea iruditzen zait, kontenplaziorako gaitasun minimo bat gordetzen ahalegintzea.

Literatura burtsa bailitzan ere irudikatu duzu. Zaila al da, hartara, literatura bere horretan ekimen askatzaile izatea?
Literatura gutxi batzuen ekimena da, idazleak gutxi gara, gutxi dira irakurleak. Finean, gu idazleok zerbait baldin gara horixe gara, irakurle amorratuak, eta honek, nolabait, irakurtzen ditugun idazleen antzeko zerbait idazteko gai garen edo ez garen erakustera eraman gaitu. Eta, neurri batean behintzat, lan horretan jarri garelako gara idazle; honek dena esplikatzen ez badu ere. Beraz, idazlearen jokabidea muga horietan kokatu beharra dago, eta ez dut uste onik egiten dionik idazlearen jokabideari muga horietatik bere ekintza estrapolatzea. Literaturak eragin baldin badezake, maila pertsonalean eragin dezake, literaturak eragin badezake irakurlearen barne muinetan eragin dezake, baina eragiten duenean, eragiten duen bakarra galdera da. Literaturak nekez ematen ditu erantzunak, eta zerbaitetan askatzailea izatekotan, horretantxe da, galderak egiteko gaitasunean.

Azkenik, arestian aipaturiko «haratago joan daitekeen konpromisoaren bidean», askatasuna helmuga eta abiapuntu gisara erreibindikatzen duzu, menturaz.
Gizarte bat solidaritatea, justizia eta askatasuna erreibindikatzen ari denean, baina solidaritatea, justizia eta askatasunik praktikatu gabe, ez dut uste erreibindikapen horiek lortzerik daukanik. Abiapuntua eta helmuga bera dira justizia, solidaritatea eta askatasuna. Abiapuntuak eta helmugak biek bat egiten dute baloreen gorabeheretan, nire ustez, abiapuntua eta helmuga ezin dira bereizi. Askatasuna askatasunez sortzen da

«Idazle profesionala naiz, idaztea profesioa izan gabe»
Irudika dezagun, une batez, euskal literatura pintura baten gisara. Nola ikusten du Anjel Lertxundi idazleak bere burua margo horren barnean?

Galdera zail samarra da, erantzuteko poesia egin beharko bainuke. Demagun, egunero itsas aurretik ibiltzen naizelako eta itsasoaz gozatzeko aukera dudalako, itsasoak dituen urdin ugari horiek, urdinaren ugaritasun horretan -urdin-berde-gris-urre- dagoen aberastasun eta aniztasun hori, ikusten ditudala: horiek nahi nituzke agertu euskal literaturan, eta halaxe irudikatu nahi nuke neure burua ere bertan.

Poesia idatzi gabe bere poetika erdietsi duen idazlea zara, agian?
Zeuk diozu: agian. Ahalegin handia egin dut, behintzat, neure poetika bat sortzen edo itxuratzen. Memento honetan, irakurle batek nire liburu bat zabaltzen duenerako -nahiz eta liburuak arras ezberdinak izan- nire estiloa, nire jarduteko modua berehala identifikatzen duela uste dut. Nire azken liburuetan batez ere badaude, nolabait, poetika baten zantzuak. Eta hori inportantea iruditzen zait.

Zergatik ez duzu poesia idatzi, ordea?
Ziur asko, nire tenperamentu kognitiboa eta nire prozedura mentalak narratiboak direlako poetikoak baino. Eta jokabide horietan edozein ideia bururatzen zaidanean, ideiak literarioki abian jartzen ditudanean, berehala espazio eta denbora batean kokatzen ditut, hau da, narratzen hasten naiz. Zer egingo diogu, bada? Nire pertzepzio literarioa, nolabait, gehiago da narratiboa poetikoa baino, nahiz eta poetika bat lantzen ahalegintzen naizen.

Nola idazten du Anjel Lertxundik, errito gisara, apika?
Nik esan ohi dut, idazle bat bere lanetik biziko ez baldin bada ere -eta euskal literaturan gehienok ez gara lan honetatik bizi- lan honetatik biziko balitz bezala lan egin behar duela, seriotasun guztiz. Orduan, nire idazteko modua, nolabait, modu diziplinatu bat da, ordu dezente eskatzen duena. Nik neronek ordu asko eskaintzen diot idazteari, nahiz eta ordu horiek askotan etekin handirik ematen ez duten. Nire idazle lanaren ezaugarrietako bat diziplina dela esango nuke. Idazle profesionala naiz, idaztea profesioa izan gabe


Azkenak
2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten

Ez dut sekula pelikulekin negar egiten. Pelikula gogorrak ikusi ditut, istorio tristeak, heriotzaz beteak, gizakiaren alderik zatarrena erakusten dutenak? Barkamenik eskatu gabe, gainera? Pelikula ederrak ikusi ditut, dotoreak, monumentalak, mirarien gainean hitz egiten dutenak,... [+]


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Eguneraketa berriak daude