HIZKUNTZA ASKOTARIKOA DELAKO


2007ko otsailaren 21ean
Euskararen Erabilera Berezituei buruzko Mintegia (EBM), izenak berak dioen bezala, hizkuntzaren erabilera berezituez edo espezialitate-alor ezberdinetan egiten den hizkuntzaren erabileraz jarduteko eta hizkuntzalaritza aplikatuarekin zerikusia duten gaiez gogoeta egiteko xedea duen mintegia da.

Joan den udazkenean Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Fakultateko bi irakasle -Euskal Filologia Saileko Juan Carlos Odriozola eta Igone Zabala- izan ziren euskararen erabilera berezituei buruzko mintegi egonkor bat abian jartzeko dei egin zutenak.
Mintegia eratzeko arrazoiak argi ikus daitezke deialdia egin zuten bi irakasleon hitzetan: "Asko gara egun Euskal Herrian euskararen erabilera berezituak aztertzen ari garenok: batzuk irakaskuntzan (Euskara Tekniko izeneko irakasgaietan edo bestelakoetan), beste batzuk hiztegiak egiten, hedabideen eguneroko eginkizunetan edota testuak zuzentzen. Ez dira gutxi gure eguneroko eginkizunetan aurkitzen ditugun arazoak, batzuek euskara orokorrarekin eta beste batzuek zehazkiago erabilera berezitu batekin edo batzuekin zerikusia dutenak. Zenbaitetan erantzukizun handiaren zama nabaritzen dugu halako arazoren bati aurre egin behar diogunean: euskararen gramatiketan deskribatu gabe dagoen puntu baten inguruan, kontraesanak dituzten deskribapenak daudenean, estiloarekin zerikusia duten liburuek edota joerek kontraesanak dituzten ohiturak edo proposatzen dizkigutenean, norbaitek maiz erabili dugun hizkuntz baliabideren bat txarto erabilita dagoela aldarrikatzen duenean eta abar". Arrazoi eta arazo horiekin bat egin duen edota bat etor litekeen profesional oro da eta izan daiteke mintegikide.
Mintegikideen artean hainbat unibertsitatetako irakasle ugari bada ere, badira unibertsitatetik kanpoko arlo askotako profesionalak ere, hots, hedabideetan, administrazioan, irakaskuntzan eta bestetan dihardutenak. Izan ere, mintegia zabalik dago eguneroko jardunean hizkuntza baliabide edota xede izanik, hizkuntzaren normalizazioak kezkatuta daukan edonorentzat.
Lehenengo deialdi hari erantzun ziotenen artean eztabaidatu zen mintegiak zein izen hartuko zuen, nolako bilerak egingo zituen, zein gai azter zitezkeen eta abar. Zerrenda elektronikoa sortzea ere erabaki zen eta bide hori erabili da geroztik deialdiak egiteko. Zerrenda elektronikoa, orobat, partaideen artean informazioa eta iritziak trukatzeko baliabide ere bada. Mintegiko partaide izateko zerrendan sartu behar da eta horretarako listproclg.ehu.es helbidera "subscribe" (zuriune bat) "aadebm" (zuriune bat) eta horren ostean norberaren izen-deiturak jarrita, mezua bidali behar da.

BILERA ETA GOGOETA UGARI.

Hainbat bilera egin dira orduz geroztik Leioako Zientzia Fakultatean eta zenbait gai jorratu dira eta jorratzen ari dira -gaiak azaldu, eztabaidatu eta erabilera-esparru ezberdinetan egin daitekeen aplikaziorako ondorioak atera-, hala nola, erdal erreferentziazko adjektiboen euskal ordainez jardun zuen Igone Zabalak abenduan eta hitz-hurrenkeraz aritu zen Bittor Hidalgo otsailean. Hitz-hurrenkerari buruz mintzatuko dira bai Zabala bai Hidalgo datozen mintzaldietan ere. Hizlari horiek jorratuko dituzte hitz-hurrenkeraren inguruko gaiak, oraingoz, apiril eta maiatzerako deitu diren bileretan. Era berean, asmoa dago hainbat estilo-liburutan hitz-hurrenkeraren eta puntuazioaren arteko harremanaz esan direnak aztertzeko, ikuspegi kritiko eta zientifiko batetik ondorio batzuk lortzearren, hitz-hurrenkeraz eta puntuazioaz erabiltzaileei irakatsi behar zaienaz.
Halaber, laburdurak hizkuntza-gertaera modura aztertu eta haien osaera eta erabilera aztertu nahi lituzke Odriozolak uda inguruan.

EUSKALTZAINDIAK ESANDAKOAK AZTERGAI.

Beste gai batzuk ere proposatu dira, oraindik mintzaldiak finkatu ez diren arren: Euskaltzaindiak emaniko zenbait arauren interpretazioa dela-eta sortzen diren arazoak, hala nola, mugagabearen erabileraren inguruan edota zenbait hitz-elkarketaren inguruan sortzen direnak.
Ildo horretatik, Odriozolak asmoa du hitz elkartuen ikuspegi orokorra eskainiko duten zenbait hitzaldi emateko eta, bereziki, hitz elkartuen osaeran eta idaztarauetan Euskaltzaindiak erabat deskribaturik ez dituen esparruak jorratzeko.
Bestalde, lehenengo deialdi hartan irakur zitekeen gisara, "didaktikarekin eta hizkuntzalaritza aplikatuaren alderdi teorikoak jorratzearekin zerikusia duten kontuak" ere aztergai ditu mintegiak.
Mintegiak egiten dituen bileretan, deialdia egin zutenek hasiera-hasieratik proposatu eta ondoren erabaki bezala, hiru arlo jorratu dira eta jorratu nahi dira aurrerantzean ere: batetik, euskararen erabilera berezitua (edota zeharka erabilera orokorra) ukitzen duen edozein gai, interes orokorrekoa dena; bestetik, Euskara Tekniko izeneko irakasgaiekin zerikusia duten didaktika-kontuak (batez ere irakasgai hauek ematen dituzten irakasleen interesekoak liratekeenak); eta, azkenik, hizkuntzaren erabilera berezituen edota terminologiaren inguruko alderdi teorikoak jorratzen lagunduko luketen kontuak


Azkenak
Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


Napalmaren erredura sakonak

Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta,  Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Eguneraketa berriak daude