argia.eus
INPRIMATU
Hitz Bitan
2021eko uztailaren 19a
- Ramon Bareak honakoa zioen «Euskaldunon Egunkaria»n: «Oraindik borondatezko maila batean bizi gara: berton gaudenon gogoarengatik egiten da antzerkia».
- Pello Lizarraldek egunkari berean adierazitakoa da hau: «(Euskal narratiba) oso une txarrean dela uste dut. Oso idazle gazte gutxi dago. Logikaz, askoz gehiago beharko lukete. Pako Aristik, Mikel Hernandez Abaituak, Xabier Montoiak eta beste askok nahikoa gazte zirela argitaratu zituzten lehen liburuak, eta, (...) ikusten da gaur ez dagoela erreleboa hartuko duen belaunaldirik. (...) Produkzioa badago, baina (...) hautsiko duen bat ez dut ikusten».- - - Ramon Saizarbitoriaren hitzak dira hauek «Euskonews & Media»n jasoak: «Agian, kultura txiki batean jaio izan ez banintz ez nuke sekula idatziko».
- Jorge Ferreira dantzariak «Deia»n: «Herrietako programadoreek-eta sarritan ez dute dantzaz askorik ulertzen eta betikoak ekartzen dituzte: Kieveko balleta eta horrelakoak».
- Juan Guardiola Artiumeko behin-behineko erakusketen arduradunak zera zioen «Gara»n: «Museoa ideien laborategi moduan ikusten dugu. Erakusketak atal bat besterik ez dira».